Yon Etxaide: Garai Ilunetan Idazle


1979ko apirilaren 29an
Yon Etxaide idazleari elkarrizketa.
Yon Etxaide: Garai Ilunetan Idazle
Gizon apalik baldin badago,.Yon Etxaide duzu hori. Oraindik ere, ZERUKO ARGIAra datorren bakoitzean, etxe honetan gu baino lehenagokoa den arren, kax kax atea jo eta baimena eskatuz bezala sartzen zaizu. Elkarrizketa bat egitea eskatu genionean ez zuen ezezkorik esan baina bai baldintza bat jarri: galderak: aurretik idatzirik emateko, bapatean erantzuteko gai ez dela eta. Izan ere, gizon erreflesiboa dugu batipat Yon Etxaide, bere langelako isiltasonean behin eta berriz lanak idatziz, txukunduz eta perfekzionatuz aritzen den horietakoa. Beharbada gerra ondorengo denbora beltz eta negargarriek» eragingo zioten, neurri haundian, jendartera apenas azaldu gabe, erdi klandestinitatean lan egitera.
1 920an Donostian jaioa, 50 hamarkadako idazlerik baliosoenetzat jotzen da EUSKAL IDAZ.LEAK GAUR liburuan. Urte haietan argitaratu zituen «Alos-torrea»,. «Purra! Purra!», «Joanak-Joan», «Amasei seme Euskalerriko> etabar; geroxeago, 1964ean, «Gorrotoa lege» eta iez leendik. idatziak- zituen «Amaiur» eta «Begia begi truk». Lan ugari egin du kultur aldizkarietan ..Dudarik gabe aitak, Euskaltzaindiaren bigarren lehendakari izan zen Ignaclo M.. Etxaidek, izan zuen eraginik Yonengan.
~Ezin asma dezaket neure aitaren bizitza eta lanak hitz bitan laburtzen. Haren biografia idatzirik daukat eta hamabost kapitulo ditu berrehun foliotan. Hau lehen partea da. Gero, bigarren partean, bere lanen azalpena eta ideologia erakuspidea egiten da, berak argitaratutako lanen muina hitzez-hitz euskarara aldatuz eta puntu hauetan konkretatuz: Lizunkeria, Politika, Kristau gogoa lirpiritual, Euskalerria eta Integrismoa. Denera, baditu bigarren parte honak 238 folio tarte gabe. Testigantzak, gure aita ezagutu zuten personaz-persona bilduak dira eta bere idazlan guztiak aztarrikatuak izan dira goitik behera. Bost urtetako lan izugarria, batez ere gogoan edukiz nere laneko orduz kanpora egin behar izan nuela, txolarte eta jai-egunak sakrifikatuz. Gure aitaren bizitasuna, berotasuna eta sua -ikaragarrizkoa da bere kazeta-lanetan eta hain zuzen ez da ezagutua tankera honetan, batipat bere izena seudonimopetan gordetzen zuelako. Eta zenbat seudonimo! Dorena bat erabiltzen du gutxieneko. Gizon borrokalaria zen izugarri eta ez zuen erdipurdiko Jokabiderik ametitzen. Beretzat, giristino izendatzea eta giristino bezala ez bizitzea OSO-OSOTASUNEAN kontrasentido bat zen. Dotrina eta birimodu praktikoa ezin bereizizkoak zitzaizkion, eta giristino izendatuz giristinoki bizi ez zirenak, kupidagabe salatren eta jorratzen zituen–jakina, ez personalki, komunki baizik–, eta bizimodu txarra bezain gorrotagarri zitzaion axolakabekeria eta epelkeria. Orain arte ez dut aukerarik izan nere aitaren blografia hau–«Etxaide Jauna» deritra–, argitaratzeko. Orain esperantzak jarriak dauzkat « Caja de Ahorros Provincial.en eskaintzan. Jaungoikoari nahi dakiol; aurtengo urte barruan inprentan sartu ahal izatea.~
Liburu ugari idatzi zuen Ignacio M! Etxaidek; euskal asilean: «Tratuh de sintexis en el idioma eus. karo., «Tretado de sufilaclon», «El verbo vascongado-, ~Telefonoaren aortze eta aurrerapena» etabar. Intagrismo sailean,'«Las Juventudes Integristas y su labor interiorn eta «El espiritu cristiano y el Integrismo» baste bstzyen artean. «Apuntes sobre Telefonia», «Comunicaclones de Guip»zcoa» eta gehiago injinadoretzan. Aldiskarietan ere ida. tzi zuen gai hanetaz, batez ere «La Cruz» asterokoan.
Yon Etxaide bere aitaz jarraitzen da
«Ez gaitezke murgil gai horien azterketan, bai na gauza bat azpimarkatu nahi nuke orain, Estatutoaren esperantzatan 'gaudenez gero: Alegla, abertzale ez izanarren –beti egon zen ideololia honetatik oso' aparte–, eusko-estatutoaren alde egon zela abagune guztietan. Alegla, eskuinek bizkarra eman ziotenean gure estatutoari–eta eskuindar porrokatua zen bera–, berak alde jarraitu zuen. Eta ez iritziz eta botoa emanez bakarrik, baizik eta estatutoaren alde artikuloak eginaz «La Cruz» astekarian. Eskuindar alderdi politikoen alderantziz, pentsatzen baitzuen, estatutoak, laikoa'izanarren, on handia eginen ziola Euskalerriari, eta ez bakarrik euskalduntasunaren aldetik, baita erliginoaren aldetik ere, zeren herria eta agintariak katolikoak izanik maloria handi batetan, estatuto gabe baino defentsa eta egoera hobea izango baitzuen Eliza Katolikoak gure herrian.»
Gerra Osteko Desgiroa
–Nolaz hurbildu zinen euskal literaturara? Pentsa daiteke zure aitak izango zuela zerikusurlk horretan; zenhateraTno?
–Lehendabiziko euskal-lerroak Donostia-ko ~Argia» asterokoan eta ~EI Dia~ egunerokoan irakurri nituen. Albistari hauen irakurgaiekin euskaltzaletu eta abertzaletu nintzen Berehaia, nere sos apurrekin euskal-liburuak erosten hasi nintzen. Gogoratren naiz zarrastarik handiena «Garoa»k egin zidala. Liluratu nindben. irakurtzen bukatu eta berriz hasten nintzen. Horrela hiruzpalau aldiz. Zelebrea gero! Hauxe berbera jlertatu zaio arestian ene adiskide zahar bati «Amaiur~ irakurriz. Bost aldiz irakurri du gizonak epe labur batetan. Ni, berrogeitabost urte lehenago neri gertatuaz gogoratu nintren. Jakina, kontu hauek gerla aintzinekoak dira, ni hamalau urtetatik hamaseitara nenbilenekoak, orduan ;lehertu baitren gerla.
Hamabost urtekin hasi nintzen lehenbiziko lerroak euskaraz egiten Donostia-ko « La Cruz>~ asterokoan, neure aitaren laguntzaz. Hark lagundu zidan lehen pausoak ematen, ahozkatzen eta zuzentzen. Gogoan har ene aita «La Cruz.en fundatzaile, irazle oparo, aholkari, akzionista... hitz batetan, buru eta arima izan zela, eta irakurleak ulertuko du noski zergatik hasi nintzen izkiriatzen astekari katoliko hartan eta ez neretzat atseginagorik zen beste aldizkari babtetan... Baina, hamasei urte bete berrl sarnarrakr nituela, hasi zen gure berrogai urtetato trajedia, eta neure lumaren jarioa, hasi orduko moztua gelditu zan.
Nolako giroa zegoen euskal literaturan eta kulturan zu berriro idazten hasi zinenean? Zeintzuk zineten, zer harreman zenuten zuen artean, zer bide zenuten zuen lanak argitaratzeko eta ezagutarazteko?
–Nik, giroa baino desgiroa esango nioke hobeto guk euskal lanari, ekin genion denbora tristeari. Euskal giroa formatu beharra zegoen alde gurtietan aurkitzen genituen eragozpenak urratuz. Legeak ate guztiak Isten zizkigun. Euskaraz idatzitako libururik ez zen posible izan argitaratzea 1950garren urteraino. Urte honetan atera ahal izan ziren Orixe-ren ~Euskaldunak» eta nere «Alos-torrea., gure Joxe Artetxe zenak Rocamora –aldi hartan Informacion y Turismo-ko buruzagi oker ez baldin banaiz–Jaunarekin egin zituen ahaleginei -esker. Aurretik, euskarari buruz gartelaniaz idatzitako zer edo zer utzi zuten argitararatzen. Uste dut lehenbizikoa nere aitaren «Desarrollo de las Conjugaciones Euskaras. izan zela 1944garren urtean. Urrengo urtean, 1945ean, «Boletin,de Amigos del Pais~ argitaratzeko baimena lortu zen. Baina, aldizkari hau ere gaztelaniaz ateratzen zen. Hiru urte geroago, 1 948an, ~ Boletin de Amigos del Pais»ek, literatur osagarri berala ~Egan. aldizkaria atera zuan, baina baidintza izan zen euskaraz eta gaztelaniaz erdizka ateratzea. Urteak pasata, ~ Egan »-ek –euskarerenganako gorrotoa bareagotu zenean– baldintza jan egin zuen eta euskarez bakarrik ateratzen hasi zen. Neure «Purra! Purra!, ateratzeko, lehenbizlkoz baimena ukatu zidaten. Bigarren saioan gaztelaniazko itzulpena eginarezi zidaten eta horrela lortu nuen baimena. «Joan-Joan» elaberriarekin nerebiziko galbarioa pasa nuen, baimena lortzeko. Gutxienez urtebetean jardun -nintzen borrokan Inforrnacion y Turismoko jendearekin. Hemengo delegazinoak Madrili botatzen zion aitzakia eta Madrilek hemengo delegatuari. Gogoratzen naiz, azkenean, Madrilen errazago lortzen zirela baimenak hemen baino, eta legeak hemengo delegazinoaren bitartez egitea eskatzen baldin bazuen ere, uste dut kasurik gehienetan zuzenean egiten zela, hemen baino eragozpen gutxiago aurkitzen zelako. Hontaz nik baino gehiago daki noski Zarautz-eko Editorial Itxaropena-ko Untzurruntzaga jaunak, 1952garren urtean «Kulixka Sorta~ ateratzen hasi baitzen euskaraz. Lehendabiziko urteak izugarri zailak izan ziren. Gogoan har«Joanak-Joan» sail honetan atera zela 1955garren- urtean eta zer lanak eman zizkigun baimena eskuratzeak. Besteak ere halatsu ibili ziren. Baina, kosta ala kosta, «Kulixka Sorta» izan zen, euskaltzaleak bildu eta beren lanak argitaratzen saiatu zen lehenbizikoa. Gainerakoan, aldi hartako euskalzaleok Diputazioko Bibliotekan biltzen ginen Artetxe jaunaren inguruan eta berau genuen gure lanetan berotzen eta animatzen gintuena~ Biblioteka honetan sortu ziren ere, Euskaltzaindiak eraturik edo haren babesean behintzat hileroko euskal-hitzaldiak. Uste dut bizpahiru urtetan iraun zutela. Erakusgarri bezala aipa ditzagun, Arrue-k Juan Bautista Agirre-ri buruz egindakoa, Lojendio-k Mogel-i buruz, Labaien-ek Elizanburu-z eta Zugasti apezak Iturriaga-z ikus Egan ~954 - 55]. Euskaltzaindiak 1956garren urtean lortzen du «Euskera» aldizkaria birrateratzeko baimena–1936an moztua gelditu baitzen–, eta, emeki-emeki, Euskaltzaindiak bereganatuko duen omen handiaren itzalpean, eragozpenak urriagotzen joango dira eta euskal giroa gero eta ospe handiagoaz jazten.
Jon Etxaidek ez ditu ahaztu urte haietako zailtasunak, eta sufrimen" du guztiak hustu nahi balitu bezala, arraitzan du kontatzen:
~ «Ezin naiteke.gehiago jardun denbora beltz eta negargarri hauen berri emanaz, baina ez dut inolaz ere ahantzi nahi euskararen aldeko biae urratze lan honetan Aita Onaindia-ren meritu izugarria «Karmel» eta «Olerti» aldizkariak eta liburuak –horra hor «Milla euskal olerki eder» isilpean zabaldua baimenik ematen ez ziotelako– argitaratuz, frankismoaren debekuen kontra oldarki borrokatuz. Halaber, ezin gaitezke ahantzi euskaldunok Zaitegi-ri zor diogunaz. Honek, estadu espainolaren, barruan ezin egin zitekeen lanari, kanpotik ekin zion, «Euzko Gogoa~ euskal-aldizkaria argitaratuz Guatemala-n eta bere inguruan bilduz orduko euskal-idazlerik ezagunenak. Honek ez zuen zensuraren kontra borrokatu behar izan, baina bai diru-problema izugarriaren kontra, aldizkaria Euskal Herrian saldu behar baitzen eta debekatua baitzuen sarrera. Isilpean eta kontrabanduz sartu behar izaten zen. Zenbait aldiz pakete osoak erori ziren poliziaren eskutan eta zabaltzen zen guztia ez zen kobratzen zoritxarrez. Horrela, Aita Zaitegi-k lur jota bukatu zuen eta aldizkaria ateratzeari utzi behar izan zion. Halabertsu gertatu zitralon Isidoro Fagoaga-ri «Gernika» aldizkariarekin, ,hau ere frankismoaren legeak ez baitzuen onartzen eta poliziak persekutatua izan zen, bidean harrapatzen zituzten ale guztiak geldituz, nahiz kontrabanduz sartuak, nahiz postaz bidaliak. Ni neu ere poliziak detenitu ninduen bi aldizkari horien zabaltzailetzat eta~kolaboradoretzat salatuz eta Martutene-ko gartzelan sartu ninduten aurrena eta gero Gasteiz-ko gartzelara esposaturik eraman. Eta guzti hau euskal-kulturaren alde lan egiteagatik. Frankismoak Euskalerriarekin egin zuen jenozidioa, gaurko belaunaldikoak ondotxo konturatzen ez diren modu-koa izan zen. Ni behintzat, askotan, etsirik egon nintzen gure Herria –herriaiere hizkuntzarekin alegia, zeren hizkuntza galduz gero ezin baititeke izan geure herria–biziarekin aterako.ote zen franklsmoaren hatzaparretatik.
Lehenak Liluratua
–Zure obrak, bai nobelan eta bai antzerkian ere, gertaera historikoe. tan oinarritzen dira gehienhat; zergatik? Zer lan eskatu dizu horrek7
–Egia diozu, nere obrak historikoak edo denbora joanetakoak dira bederen. Zergatik? Neretzat denbora joanak lilura bereizi bat duelako. Honegatik, iruditu zait, ez dudala sèkula gaurko momentuan gertatzen denik inoiz izkiriatuko, zeren betarik sortzen baldin bazait dramaren bat edo elaberriren bat mamitzeko, berriz .ere aintzinatearen disdirak -kulturaren manifestapen orori eta erakarriko nau gehiago gaurko munduak baino. Obra historiko batek eskatzen duen lana berriz, bista-bistakoa da: mundu zaharraren, mundu joanaren bizigiroaz ahalik ondoena jabetu. Jaunari esker. gaur bada –gero eta gehiago gainera– hortaz nun dokumentaturik.
–1963tik aurrera, ZERUKO ARGIA berpiatu zenetik alegia, bertan idezten zenuen. Zer diferentzi ikusten duzu orduko eta oraingo aldiz. kariaren artean?
–Ni lehenbiziko lumerotik izan nintzen ZERUKO ARGIAren kolaboratzaile. Are gehiago: pagaturik eduki ninduten lehenbiziko sei hilabetetan; baina ez nuen jarraitu nahi izan, zeren han erabiltzen nuen denborak ez zidan betarik uzten nere euskal lanetarako. Gainera ene aitaren biografiarekin hasi nahi nuen eta lan horrek eskatzen zituen azterketak egiteko denbora asko behar nuen. Zenbat bisita egin bebar izan nituen eta zenbat paper artertu Jaungoikoak bakarrik daki. Baina, geroztik ere, nahiz eta oso noizean behin, bialdu izan dut lanen bat edo beste zuen astekarira. Zoritxarrez, ez daukat betarik maizago jarduteko.
ZERUKO ARGIA aldi hartan orain baino apalagoa eta pobreagoa~zen, baina bazuen hala ere artikulo interesanterik eta euskal-kultura gaiez beti arduratzen zen. Puntu honetan, ene ustez, frankismoaren azken urtetan jo zuen gailurra. Artikulorik sakonenak eta ederrenak kulturari eta euskal-literaturari buruz garai hartan irakurri nituen noski. Gero, demokraziarekin, politikari eman zaio sobera eta kultura lanetan franko jaitsi da. Nere motzean toki gehiago eman behar zeniokete euskal kulturaren manifestapen orori eta batipat literaturari.
Lehen Idatzitakoa Berritzen`
–Zeintzu dira zure azkan lanak eta zer proiekto dituzu aurrera begira?
–Berriak–neretzat zaharrak, aspaldi baitaude argitara ezinik–, «Etxaide jauna», ene aitaren blografia, eta «Domiku Garat, Biltzarraren defentzaile,. (Fagoa~a-rena, euskaraturik) ditut. Gero, badut elaberri batj historlkoa hau ere, sekula argitaratu izan ez dena, baina espero dut GERO-k argitaratzea «Kimu» sailean. Nere lehen elaberria da, Lehen idaztalbian frakasatu nuen, baina 1964garren urtean zeliaro eraberritu eta aurrera atera nuen. Badaezpada, ez dut izenik eman nahi, zeren argitaratzea luzatzen bada, sariketaren batetan aurkezteko esbubidea galduko bainuke. Hauatxek dira argitaratu gabeak. Ahantzi zait esaten «Markesaren alaba», eraberriturik, inprentan duela GERO-k.
Gaurkoz, ez nago ezer berririk egiteko asmotan. Honatx zergatik: Nere azkeneko Iiburu argitaratua « Etxaun-èn bertsoak gipuzkeraz izan zen. Orduan 49 urte nituen, baina obra hori askoz lehenago- idatzia izan zen eta «Olerti»n atalka argitaratua. Etxahun-en obra argitaratutakoan, konturatu nintzen, obra hau eta nik 50 urtetarainokoan eginak oro, oso erdipurdikoak zirela, alegia nere obra literarioa frakaso bat izan zela, hots, ez zuela indarrik nahiz orduko, eta are gutxiago geroko kritika burutzeko eta, ondorioz, ene liburuek ez zezaketela edizino berririk ezagutu. Beraz, neure 50 urtetarainoko lan guztia alfer-alferrikakoa izan zela. Baina konturatu nintzen halaber, obra horiek barutela gorputz bat baliagarria, eta eraberrituz, jantziz eta apainduz gero, obra on gerta zitezkeela. Nere dilema orduan hauxe izan zen: obra zaharrak ahaztu eta berriei ekin ala obra zaharrak eraberritu. Neure frakasca arantzarik mingarriena zen bihotzaren barru-barruraino sartua, eta pentsatu nuen bide berriei ekin baino lehen arantza mingarriok atera bebar nituela. eta horrela ekin nIon nere obra zaharrak berritzeari. Norbaitek pentsa dezake konformagaitza naizela nere buruarekin, postura honen barruan urguilua edo, areago, harrokeria besterik ez dagoela. Badaiteke zerbait horrelako izatea, baina gauza bat segurta dezaket: nere obrak berriturik irakurtzen dituenak aitortuko duela neure 50 urtetarainoko frakasoa, zeren obra zaharra eta berria konparatcz ikusten baita zertaraino hel zitekeen eta zertaraino heldu zen, éta sequr naiz orain erdietsi maila ez dela inondik ere gorengo maila bat, hizkuntza landuen literaturako obra onekin konparagarri. Beraz, pentsamolde honi jarraituz, «Joanak Joan zeharo eraberritu dut eta Etxahun-en bertsoak eta Baroja-ren Xanti Andia eraberritzan ari naiz. Eta ez naiz damu, zeren hobe baita gutxi eta on, asko eta txar baino.
ELIXABETE GARMENDIA
19-23

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakETXAIDE1
PertsonaiazETXAIDE1
EgileezGARMENDIA3Kultura

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude