Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Jose Luis Aurrekoetxea, Ikastolen Federakundeko lehendakariari elkarrizketa
Dirua da problema
Azken bolada honetan, ikastolei leku haundia eman diegu geure orrialdeetan. Gaurko honetan, Bizkaikoetaz arituko gatzaizkizue, agian Gipuzkoakoek informazio aski bete dutelako.izan ere Bizkaiko Ikastolak berri ditugu. "Kilometroak 78" ospatu zenean denbora berean Uribe Kostakoek ere beren "Ibilaldia" eratu zuten eta ongi burutu ere. Bizkaiko Ikastalen kezkak eta arazoak jakiteko, Federakundeáren Lehendakariarekin, Jose Luis AURREKOETXEA erandioarrarekin mintzatu gara.
Z.A. Hasteko, azalduko al zeniguke Madrilgo negoziaketan prozesoa?
--Dakizuenez, MECek (Ministerioak) 700 milioi bat emateko asmoa du. Horietarik erdia edo jaso dugu. 350 falta ditugu. Hala ere bérauek ez dira aski EGBren behar guztiri erantzuteko. 70 gehiago beharko genituzke ongi soluzionatzeko gelen arazoa.
Z.A Euskal Kontseilu Nagusiak ere hartu al zuen parte?
- Heziketa Kontseilaritzak negoziaketetan eta butez ere azkeneko bileretan lapundu gintuen. Bestalde falta dugun dirua. badirudi beronek bitartez helduko zaigula (heltzen bada...)
Z.A. Zergatik geratu da dirua Madrilen?
--Dudarik ere ez dago arazo politikoak egon direnik. Diru hori hegoaldeko lau herrialdeentzako zen. Baina "nafarzaleek" dirua ere sarturik zegoela eta, Del Burgok eta beste "nafarzaleek" diruá gerarazi zuten, eta dírna hor geratu da Ministeritzaren auskalo zer bulegotan mahaian.
Z.A. Euskal Herri osotik hedatzen ari den polemika bat eskola pribatua ala publikoarena dugu. zuek zer jarrera hartu duzue horrétan?
-Beno, Federakunde bezala'ez dugu erabakirik hartu. Baita debate bat ireki dugu ikastola guztietan. Nire ustez gehienguak baietza. emango dio eskola .publikoari.Bestalde, humendik denbora gutxi barruEKN eta MECen arteko konbenio bat burutuko bide da.
Hain zuzen konbenio horretan EKNren proiektoa irtenez gero eskola publikoaren lehen oinarriak finkatuko lirateke, behintzat lege aldetik.
Z.A. Ikastola guztiak Federakundean al daude?
-Ez, ez daude. Bizkaian 63 ikastolek ,dihardute . Hauetarik 40, Federakundean daude eta ikaslegoaren ehuneko 95 dugu. Kanpoan daudenak oso ttikiak dira bi handiren kasua salbu. Esango duzue kanpokoak eskubikoak direla eta Federakundekoak ezkertiarrak. Ez, bertan eskubiokak ere badaude.
Z.A. Zer arrisku lekarke ikastolen gero eta pribatizapen handiagoak?
-Alde batetik ekonómiko akaboa litzateke ikastola askorentzat; bestalde ikaslegoaren klase maila gero eta altuago ;litzateke.
Z.A. Koordinaturik al zaudete beste herrialdetako Federakundeekin?
-. Beno, nahi, bai, behar ere, baina praktikan apenas gutti egin dugun: Adibidez otsailetik hona ez dugu bilerarik ospatu. Hurrengo larunbatean, Bizkaikooi bilerara deitu digute besteek, gauzak argi eta garbi gera daitezen eta behin betirako erabaki serio hat hartzeko. Lan izugarria legoke, eta egon badago ere, textoak direla eta. gabinete psikopedagogiko etabar...Konfederakundea ez badugu martxan jartzen'elkar jango dugu, konpetentziak eta sortuz geure artean. Bilerak hasi zirenean Seaskakoak ere etortzen ziren, baina kasik ezer ez genuela egin oharturik jadanik ez zen agertu.
Z.A. Eskola nazionalak euskaldundu ala ikastolak merkeagotu?
–Nire ustez, bion artean sintesis baí ospatu behar da, hots, euskal eskola publikoa. Behar bada lehen aipatu ditudan konbenio, EKN eta MECen artekoa, horretan urrats bat suposatuko luke, euskal eskola publikoaren oinharriak finkatuz: hauexek izango lirateke: jite nazionala; euskara eta euskal kulturaren nagusitzea, dohainekoa, demokratikoki gestionaturik, heziketa planifikapena, Euskadin bertan zertzea, eta aniztasun .ideologiko eta erligiosoa bermatzea.
Z.A. Erlijioa aipatu duzu. Nola soluzionatzén duzue beronen irikáskuntza?
-Begira, batzuek estatutoetan jarri, dute ásignatura eta behar bat bezala beraren lántzea. Noski, norbaitek badu eman nahi, zeharo librea da ez egiteko Beste batzuek berriz, ikastola, laikoa nahi dute, erlijioaren arazoa gurasoei utziz, hauen zeregina izan dela uste baita. ..;
Z.A. Gestio ereduák demokratikoak al dituzue?
-Bai, "estamento" guztiak dira partaide gestiogintzan. Irakasle,guraso, langile ez irakasleek, eta batzutan, Erandiokoan adibidez herriko" jendeak hartzen du parte. Azkeneko hau, Junta Zuzendarian errepresentaturik ez badaude ere.
Z.A. Ikasleak ere parteide al dira?
–Bada Zenbait areso izan dutenean hara etorri zaizkigu. Bai, errepresentaturik, duade. Gainera, behintzat gure ikastolan, funtzionamendu -guztiz demakratikoa dute haien artean. Zazpi egunetik behin "Kontseilu"eta hamabost egunetik bebin asanbladak ospatzen dituzte.
Z.A. EGBtik BUPera igarotzeko lege aldetik problemarik izan al duzue?
–Ez, lege aldetik ez. Arazoa ekonomia dela eta datorkigu, BUPen laborategi oso garestiak esijitzen baitituzte.
Z.A. Elebitasuna nola praktikatzen duzue?
–Beno, ikastola bakoitzean ezberdina da, nun kokatzen-den aranera, gurasoen ausardiaren arauera. Adibidez, zenbait ikastolatan dena ematen da euskaraz, gaztelanierazko ordu bat salbu.Baina honek ere bere era gozpenak dauzka batipat 7. eta 8. kurtsoetan, textuen ezagatik, eta euskararen kalitate eskasarengatik. Honetan textuak direla ta, IKER argitaldariaren sainka metodologia erabiltzen dugu, eta espertoen ustez, guztiz ona eta aurreratua ornen da. Kasurako, gaztelanieraz, gaelikoera eta katalaneraz itzultzeko eskatu dizkigute. Beraz, pedagogia arloan ongi xamar gabiltzela esan dezakegu.
Z.A. Irakaslegoak, zer moduz dihardu ikastolen martxan?
--Beno, hau gai "tabu"bat da. Ikastolen hasieran edérki ihardun zuten, baina azkeneko bolada honetan, ez dakit zergatik, geratuago omen daude.
Gehienak, titulodunak dira eta titulorik ez dutenak, eskolaurreko epean aritzen dira. Prestakuntza teknikoari, nahiko ona deritzat. baina euskararen prestakuntzari, berriz zenbait akats ikusten diot. Adibidez, goiko mailan ematean, gero eta beharrezkoago da Euskaltzaindiko B titulua lortzea. Eta berau kasik inork ez dauka.
Z.A. Zein sindikatotan dihardute irakasleek?
-Ez nago ziur, baina EILAS-STEE delakoan omen dira gehienak, ELAk ere bere indarra duelarik.
Z.A. Zer dioskuzu Uribe-Kostakook ospaturiko ibilaldiaz?
-Bada, lehenengo esan behar dizuet ekonomia aldetiko irabaziak, iparraldek`, Seaskarentzat izan zirela. Bestalde, nahiko pozik gande, balantzea egin ortinan, batez ere jendearen parte harmenarengatik. Pentsaturikoa baino gehiago lortu genuen. Datorren urtean berregiteko prest gaude, behar bada Bizkaia guztitik.
Z.A. Alderdiek, zer moduz erantzun diete ikastolen arazoei?
-Tristea da, baina ez dute kasik lagundu, elebitasan dekretoa kalean dago eta ez du inork ere salatu. Ez dira definitu negoziaketa aurrean etabar luze bat.
Z.A. Mobilizapenen proiekturik ez.al daukazue?
-Etxarri-Aranazen, Konfederak ndeiko Batzarre batetan mobilizapen batzu programatu ziren, beranetarik gutxi burutu dugularik. Horregatik diot Konfederakundeko datorren bilera oso garranitzitsua dela horretarako.
JOSU MUGERZA
Eskola nazional eta ikastolen artean sintesis bat behar
29-30
GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakIkastolak
PertsonaiazAURREKOETX1