800dik 1era

Agustin Ezeiza Zeruko Argiaren kazetariari elkarrizketa
800dik 1era
"Emen datorkizu, euskal irakurle, gure aspaldiko ZERUK0 ARGIA asteroko berriez orniturik eta zure adiskiderik onena izan naiez". (...)
"ZERUKO ARGIAk bere lendabiziko zenbaki ontatik, agurrik sutsu eta beroena "igorri" nai dio Baiona ko HERRIA asteroko lagunari, gure euskaldun anaitasuna aitortuz eta biotz-biotzez esanaz: Adiskide, gaurdanik etzaude bakarrik. Zure oiuaren oiartzuna sortua da Bidaso 'z beitik".

Honela hasi eta bukatzen zen 1963ko martxoaren 3ko ZERUKO ARGIAk bere burua aurkeztuz eginiko "Diosala" (Jon Etxaidek idatzia, dirudienez). Zenbaki horretan (lehena) berpiztu zen ZERUK0 ARGIA eta astekari bihurtu. Oraingoa ordutik hasi eta zortzirehungarrena dugu.
Zortzirehun zenbaki, hamabost urte pasatxoak. Horietan inguruak eta aldizkariak berak izan dituzten aldaketak ez dira txantxetakoak. Ia dena ixilpean egin behar zen garaitik gaurko agerian ibili ahal izatera pasa gara. Kultur mundua ia ezer gabe egotetik talde, erakunde eta mugimendu zaharren berpiztera edo berrien sortzera, funtsean oraindik ezinean bagabiltza ere.
ZERUKO ARGIAk hamabost urte hauetan, batez ere hasierakoetan, jokatu duen papera, bere hutsune guztiekin, garrantzizkoa izan denik edonork aitortuko du. Hemen bildu zen lehengo zenbait idazle eta sortu ziren berriak. Euskal kultura erabat bazterturik eta ia komunikabiderik gabe zegoen garaiean, ZERUK0 ARGIA izán zen bitarteko hori. Politikagintza ezkutuan egin behar zenean, ZERUKO ARGIA nolabait politikaz mintzatzen hasi zen –giza eskubideak zirela, nazioarteko gorabeherak... - , Francoren garaiean hainbeste erabili zen lerroartean irakurtzeko modu hartan.
Aldizkari hau berpiztu eta ia hamar urtez zuzendu zuen gizona: Agustin Ezeiza. Beizamarra, 30 urte, kaputxinoa, ZERUKO ARG.IA bere eskuetan hartu zuen momentuan. "Zer esango dut ba nik ZERUKO ARGIAZ" elkarrizketa hasterakoan; ordu pare baten ondoren lehen hamar urte horik gainetik behintzat ezagutu ditugu. Garbi dago gauza asko geratzen dela esateko eta aztertzeko; zenbait izen, gertakizun eta gorabehera ahaztuko genuen, baina hemen doa historiaren zati bat behintzat.
- 1963ko martxoaren 3an atera zen lehen aldiz ZERUKO ARGIA asteroko bezala. Hiru urte zeramatzan hilda. Nola izan zen berpizte hori eta astekari bilakatze hori?
-Kaietanok, anaiak, PAN PIN ateratzen zuen eta soldaduskako kapellau eraman zuten; orduan neri enkargatu zidaten aldizkari hori eta ikusi nuen ateratzeko ez zegoela beste biderik sozioak eta laguntzaileak biltzea baizik; hala ere, pentsa ezazu gero utzi egin behar izan zen, koloretan izanez ikaragarri kostatzen ze,n eta eroslerik ez zegoen, umerik ez zegoen apenas, oso gutxi, suskripziorik ez... ez zeguen aurrera eramaterik eta pott egin zuen. Eta hura rnartxa hartan jarri nuenean pentsatu nuen -gaur egunean, jakina, gazteek ez dute asko konprendituko, baina garai hartan nik pentsatzen nuen bezala-: elizari badakizu zer gertatu zaion beti? Beste guztiek dena egh1 dutenean hureatzetik zerbait egin nahiean. ez al da hala izan beti? Eta esan nuen, hemen zerbait egitekotan, ideologi zabal zabal batean, ez batena eta ez bestearena, nani eta nabiez beharrezkoa da periodiko but, asteroko bat. Eta orduan pentsatu nuen nolabait egin behar zela PAN PlNekin egin genuen antzera, bildu laguntzaileak, dirua jarriko zutenak edo behintzat protektoreak bezala. Hamar hamabi gizonezko bildu nitzen horretan saiatuko zirenak . Karlos Santamaria, Jose Migel Zurnalabe, Jose M. Lasarte eta Jose salegi izan ziren gehiena ibili zirenak.~
–Hori aldizkaria diruz eta antolatze aldetik; idazle aldetik nola moldatu zineten?
–Idazleen lista haundiak egin nituen, gerra garaikoak eta, baina gero zer gertatzen zen? Zaharrak zirelako utzita, gogorik ez iduzteko. Periodiko eta errebistetan ezagutzen zirenak bildu nituen baina gero nahiko lan izan genuen. Bildur horrekin hasi nintzen ni: nahiz eta diru aldetik eta ondo atera, astero bete behar zela, sei orrialde bakarrik izanda ere. Orduan zeinek idazten zuen euskaraz? Alde batetik golperik eta desilusiorik haundiena horixe izan zen, idazleena.
Gero hasi ziren artikuloak etortzen, asko eta asko ezer balio ez zuteak, gehienak esan leike, baina hala eta guztiz ere, inoiz txoko bat betetzeko edo. Alde haundiak izaten ziren periodikoan; aste batean artikulo onak eta jendeak ''oso numero ederra atera duzue".Baina beste batzueten batere ez.
Z. Argia Kultur Bide
-Baina gero idazleen falta hori asko gainditu zen, ez?
–Gero, poliki poliki, gazteak hasi zirenean eta, orrialde batzuk behintzat aseguratu genituen. Eta askotan, badakizu, notizi haundirik ez, notizi, txikienak izaten direla inportanteenak, bakoitzak here herriko notiziak ikusiz gero, hura zen gauzarik haundiena eta handik etortzen ziren irakurle gehienak. horri ere begiratu beharra zegoen hahi eta nahiez; ez da gaur bezala. Gainera korresponsal horik izaten ziren bai idazteko, bai suskriptore berriak sortzeko, hango festetako zerbait ekartzeko eta jakina horik denak herria beti zerbait mugitu egiten zuten behintzat, orduan ez baitzegoen ezer ezer.
Neretzat ZERUKO ARGIAri inportantzi haundiena eman diona -ez dakit zenbaiterainokoa, besteek beharbada ez dute hola pentsatuko–kultura gaiak izan dira; berak sortu edo bultzatu du esan daiteke ia dena. Lehenengo gauza teatroa izan zen: teatro pixka bat bazegoen orduan, baina hartuemanik ez zuten taldeek, ez zekien batak bestearen berri.Eta hori bezala, festak, nola egiten ziren edo kantariak berak berdin atera ezazu kontua, garai hartan kantari berri horietakoa den Nemesio Etxaniz ematen zen eta. Orduantxe Lurdesekin gogoratzen naiz: bazegoela Urnietan neska bat oso poliki kantatzen zuena: interbiu txiki bat egin, hortik hasi eta boste kantari bat hemen edo han sortu zela... Geroago ikastolak -hasieran uste dut ez zegoela ia "ikastola" hitza idazterik ere–. Gainera joan behar zen nahi eta nahiez ezer egingo-ez bagenu bezala, ahal zen ixilena, zain zeuden ba...
Fragaren Garaiean Berpiztu
–1960an ZERUKO ARGIAk desagertu egin behar izan zuen Ministerioaren agindua --ehunetik 30 gaztelaniaz idaztea–bete gahi ezta. 1963an ez al zenuten horrelako arazorik izan ?
–Aukera ona izan nuen: Fraga informazioko ministro egin zuten orduantxe eta zabaltasun itxuraz hasi zen; permisoa eman zidaten nik eskatu bezala. Begiratzen baduzue ikusiko duzue nola zegoen erligioa alde batetik eta beste gai batzuk asko esan nahi ez zuten tituloekin, baezpada ere. Informazio generala eskatu nuen, et zidaten eman baina berez dena sartzen genuen: inoiz zerbait gehiago sartzen banuen ministerioko delegatuak zerbait esaten zidan, begiratzeko, hura errebista erliglosoa zela eta... heti borrokan. Atzetik ahal zituztenak egin zituzten, bai kaputxinoen probintzialarekin, bai hemengo gobernadorearen bidez, Iruiñeako ministerinko delegatuari pakean ez utziz...
–Ze arrazoiengatik?
-Ezer ez, hondatu. Horregatik joan ginen Iruiñeara; hango delegatua, Esparza, euskalzalea zen barrendik. Behin hemengo gobernadoreak–Valencia Remon izan behar zuen orduan- probintzialari deitu zion ahal zuena mozteko eta gogor egiteko eta orduan kenarazi nahi izan zidaten don Nemesio -idazle bakarra zela orduan esan daiteke–. Ez zeukela -baimenik obispadutik eta ez dakit zenbat gezur sartuz gezurrak gainera.
–Eta zer zuten ba don Nemesioren: kontra?
–Garai hartan ez al dakizu don Nemesiok ze karta idazten zizkion gobernadoreari ? Gogoratzen zitzaizkion guztiak esaten zizkion. Haren kontra, horixe...
-Beraz, problemarik haundiena zentsura zen.
-Zentsura alde guztietatik. Idazle aldetik irakurle aidetik, gobernu aldetik, ordena aldetik, polizi aldetik... Zer uste duzu, poliziak ez nituela bi egunetik behin hemen edo zer? Aber nonbaitetik helduko ninduten: etorri, galdetu-hau, bitartean dena ikusi eta mila gauza. Behin arratsaldeko 3etan, ez dakit zein etorri zela, presa zuela eta jaisteko. Hasi zen hitzegiten, entzun zuela Baionako HERRIArekin bat egin nahi genuela eta esan nion, kontuz! ezta pentsatu ere: neregana hitzik ez zela iritsi eta dena hola esanez. Eta hura zen Francoren lagunik haundienetako bat.- polizia. Hori bezala zenbat aldiz, batean eta bestean, kalean segi ere bai.
"Aberririk" Ez
–Espediente eta multaren batzuk izango zenituten ba.
–Espedienteak ba;. Multarik ez dakit ordaindu genuen nere garaiean;. geroago bai. Dena zen saltzen segi, edo hondatu, hortxe zegoen neu-, rria, ez zegoen beste biderik. Neurtu behar genuen hitzik xinpleena, ere orain hori esanez gero farre egingo dute gazteek, bainas"aberria" ere ez zegoen idezterik. Askotan gehiago uzten zuten zerbait sinboloen bidez esaten, berez inportantzi gutxiko hitz bat baino.
-Jendearen aldetik nolako harrera izan zuen 1963an ZERUKO ARGlAk ?Berehala aurkitu al zenituzten harpidedunak?
-Beldur ikaragarria izan nuen hasieran. Lehendik lau-bost mila bagenitnen baina gehienak baserritarrak. Hileroko izan, limosna bat bezala eta hortik asteroko bihurtzea, atera ezazue ze alde zegoen prezinan: askorentzat, diru asko zela etaskito! Lehenengo hasiera izan zen txarrena, hilabete-hilabete t'erdi. Berehalaxe hasi ziren herrietatik zerbait bidoltzen. Gero Caja de Ahorrosak, Caja Laborala eta bankuak ikuitzen hasi nintzen eta hor ere suskripzio asko egin nuen eta pixkanaka pixkanaka hola joan ginen kateak sortzen.
–Zenbat harpide egin zenituzten?
– Ez dakit ba, bederatzi mila edo. Bueno, hasiera hasieran ez, baina garbi garbi joan zen igoz.
Idazle Eskola
–ZERUKO ARGIAtik urte horietan gaur egun han eta hemen ditugun idazle asko pasa zen. Zenbaitzuk hemen hasi zuten idazletarako bidea ezta?
-Bai, orduan ZERUKO ARGIA komunikabide izan zen alde batetik eta bestetik idazleak sonzeko ere bai.Batzuk haserretu egiten ziren igual zenbait lan bialdu eta ez genituelako publikatzen eta nik azkenean egiten nien, nahi zutela? Publikatu, nahiz eta zaztar samarra izan, Badakizu zertan geratzen zen askotan?. Han artikulu hartan, han esan zituzten munduan esan zitezkeen guztiak. Beste batzuentzat berriz hura poliki poliki hasi eta segitzeko bide bat zen. Asko eta asko sortu ziren hola. Batzuek nere kontra jartzen ziren horregatik, baina nik ikusten nuen, nondik bestela? Ez idazlerik, ez periodistarik, ez genuen ezer.
–ZERUKO ARGIAn momentu hartan asko idatzi zuen bat, nazioarteko orrialdea zuzentzen zuena, Rikardo Arregi izan zen.
-Bai, Rikardo berehalaxe hasi zen idazten. Poliki samar; ikusi nuen, bueno, honek bide ona dauka; harreman zuzenean jarri ginen eta harekin lan haundia egin nuen. Biok oso ondo konpontzen ginen. Gazteengana risiteko ere–ni gaztea nintzen, baina badakizu, frailea eta --Rikardo Arregiren bidez askoz gehiago iristen nintzen.
-Eta gazteekin, GAZTE NAIZekoekin izan zen problemarik, ezta?
--Problema izan zen gazteekin eta zaharrekin, denekin..perdin ginen oso eskubitarra, berdin marxista, komunista, leninista eta nahi duzun guztia. Alde horretatik, gazteei generalean dena publikatzen zitzaien bainan behin baino gehiagotan esaten nien, hau ez dago ateratzerik; nahi baduzue jarriko dugu, baina orduan kito, nik badakit gureak egin duela. Konprenditzen zuten, uste dut, baina beti tirabira horretan ibiltzen ginen. Beraiek- usteko zuten nik itxiago nahi nuela, baina neurri bat nahi eta nahiez hartu beharra zegoen. Eske jarraitzea ala ez jarraitzea, hor zegoen kontua.
Behin problema latza izan genuen, Aberri Eguna zela eta. Tranpa bat egin zidaten. Ekarriko zidatela ekarriko zidatela dibujo bat eta azkenean, bueno, ez zegoela denborarik eta zuzenean bialduko zutela inprentara. Ekarri zuten errebista eta ni ez nintzen konturatu: hau zer ote da, zer ote da? Etorri zitzaidan Salegi eta, ba al dakizu zer jarri duzun? Zer jarri dut ba? Urte hartan bi dei ziren Aberri Egunerako eta jarri zidaten dibujoan –Mikel Forkadarena zen-"lrun"bat eta gainera agindu zuten alrrebes ipintzeko. Hori ikusi nuenean! Mogitu korrika, jaso kioskota zabaldu ziren guztiak, bialdu taxista bat Zaldibiraino -ondo zabaldu zuten ba gazteen artean– denak erretiratu eta berriro barruk; orriak botatzera, bestela itxi beharra. Eta zer irabazten duzu horrekin? Gero norbaitek. esan zidan juxtu libratu ginela.
-Eta Euskal Herrian momentu larriak bizi zirenean, esate baterako 1 970ean, Burgosko prozesearen garaian, zer egiten zenuten7
-Ba inguru horretan hiru espediente edo izan genituen, bat horregatik.Alde batetik irabazi egin genuen ikaragarri, ez genuen galdu, baina ez zenekien galdu ala irabazi egingo zenuen. Jakina, momentu hartan pentsatu genuen zaila izango zela periodiko bat, ez hau eta ez hori, istea, kolpe haundia zela, baina diktadura batek horrenbestekoak egiten ditu...
Euskara Batua Bortxarik Gabe
-Idazleen garai horretatik aurrera geroz eta gehiago hasi zen ZERUKO ARGIA lan periodistikoak ematen, erreportajeak etabar. Mikel Atxaga eta Amatiñok esate baterako.
–Amatiño ,bera hasi zen zerbait bidaltzen eta ikusi nuen, honek indarra badauka ba. Hasi zen artikulo batzurekin eta egun batetik bestera, taka, idazteko modu hori hartu zuen, ZENBAT GARAn erabili zuena. Neri zaragarri iruditu zitzaidan eta ikusi zuenean erantzuten hasi zela jendea jarraitu egin zuen eta horrek beste bolara inportante bat izan zuen.
-Zure garaiko ZERUKO ARGIAn hizkuntzaren batasunari buruz eta zorioneko hatxe horri buruz polemika ugari dago, urte haiei dagokien bezala . Bestelade, alde batekoak eta Jestekoak idazten zuten, bakoitzak nahi zuen bezala.
-Horretan, denetan berala, kolpean ez zegoen jatizerik~ Erraztasunagatik, nik neronek nahiago nuen, nahi baduzu, hatxerik gabe. Baina gero garbi ikusi nuen, hemen gauza bat dago, gazteak, hitz batetan esateko; etorrerak agintzen zuela ikusi nuen. Gazteriak Mitxelenari eta jarraitu zien, nola jarri horren kontra?
Baina bestaldetik, golpean, indarrean, bide guztiak itxita indartzea ere ez nuen ikusten. Catalunyan ere batasuna egin zuela urte asko dira, baina gero joan da batzen, batzen eta indartzen.
Asketan, hatxe eta batasunaren kontra zeudeni nolabait erantzuteko esaten nien, zer egiten duzue ba? Hatxerekin agertzen dela? idatz ezazue zuek -banekien ez zutela idatziko, horregatik esaten nien apropos– baina bortxatzerik nik ez nuen pentsatu behin ere eta borrokak bi aldetakoak izaten ziren.
Hatxezaleek ea ZERUKO ARGIAk batasuna zergatik ez zuen agintzen eta ez zuen behartzen... eta arrazoi praktikoak ere izango ziren beharbada horretaráko, bat batean, ken itzazu hatxerik gabe idazten dute guztiak eta has zaitez hatxekoekin bakarrik eta nora zoaz? Gero, poliki, poliki, ikusi zen indartzen ari zela eta bueno, egingo ditugu gauzarik inportanteenak, editoriala, eta... baina orduan ere biderik motzena hartu genuela uste dut, bokalen artean, demostratiboak... Era horretan sartu zen, bortxatu gabe zuzenean, euskara batua ZERUKO ARGlAn.
Beti Jendeari Entzun
– Lehen aipatu duzu, zentsutraz hitzegiterakoan, irakurleen aldekoa. Gaur egun ministeriokoa baino gehiago sentitzen da askotan, egia esan. Orduan ere latza al zen?
~Bai, baina nik ez nien horrenbesteko inportantziarik ematen, denbora pixa bat uzten nuen pasatzeko. Kritika asko eta asko oso xinpleak izaten zeren; beste batzuetan kritika gogorragoak eta zuzenean ere bai, elkarrizketan gazteak eta hola
Ni beti galderan nengoen herriari entzuteko, hori bai. Eta zenbait denbora pasatzen nuen askotan entzuten! Edozein tokitara joaten ninizenean herrietara, baten eritzia eta bestearena; denekin ez nintzen bat etortzen, ezta pentsatu ere, baina entzun. Eta gauza askeren artean igual gutxiena iruditzen zitzaidanak, gero segi eta segi bueltaka eta argitasuna emanten zidan. Eta neretzako hori hori izan da biderik onena beti besteei begira, kanpokoei, herriari.
-Bukatzeko, nola ikusten duzu zuk berpiztu zenuen ZERUKO ARGIAren etorkizuna?
-Nik uste dut irakurle aldetik gaur egun garai batean ez genuena badaukazuela. Orduan gazteen artetik zeinek zekien euskaraz irakurtzen ? Gazterik ba al zegoen euskaldun zenik ere? Hor zegoeln problema latza, suskripzioak egin beharra baina nahi eta nahiez itxoin beharra poliki poliki ikastoletatik jendea irten arte. Hala eta guztiz uste baino gehiago egin ziren eta-beti aurkitzen zen jende euskalzalea, ZERUKO ARGIA zenik ere ez zekiena.
Orain esperantza osoa daukat etorriko dela euskera, bere denbora behar duela nahi baduzue, eta horretan planifikazio falta ikusten dut. Ez nago oso sartua mundu horretan, baina badut esperantza; nik uste dut kezka haundia dagoela.
ELIXABETE GARMENDIA
Agustin Ezeiza, hamar urte ZERUKO ARGIAn.
"Fraga informazioko ministro egin zuten eta zabaltasun itxuraz hasi zen".
"ZERUKO ARGIA komunikabide eta idazleak sortzeko".
ZERUKO ARGIA astekari: lehen zenbakia
"Berdin ginen oso eskubitarrak, berdin marxista, komunista..."
"Esperantza osoa daukat etorriko dela euskara".
17-22

GaiezKomunikabidPrentsaAldizkariakArgiaKazetariak
GaiezKomunikabidKazetariak
PertsonaiazEZEIZA2
EgileezGARMENDIA3Komunikabid

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude