Gainean Ezpata Izanik


1977ko irailaren 18an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Apalaren ama eta bere anaia Migel Mariri elkarrizketa
Gainean Ezpata Izanik
APALAeren askatasun probisionala lortua dago. Saina ez bere "errefujiatu" paperak. Nahiz eta OFPPA-ko ordezkariak esan babes politikoen lorketarako inolako oztoporik ez zutela ikusten, nahiz eta bere argazkiak eta familiako zenbait datu emank izan, "errefujiatu" paperak ez zaizkio iritsi. Kezkak jarraitzen du. Urriaren 14a ez dago hain urruti eta zer gertatuko den jakitea ez da hain erraza.
Elkarrizketa hau azken juizioa egin baino lehen egina dago. Gu kezkatuak aurkitzen bagara, familiakoak askoz gehiago. Peraiei hitza ematea, jasan dituztenak agertzeko oso egokia iruditu zaigu. AMA eta bere anai Migel Mari-rekin hitzegin dugu :
Zenbatgarren semea duzu Migel Anjel?
-- Lau anaietatik bigarrena duk.
- Zuen familian zer pentsakera dago?
- Gu euskaldunak sentitzen gara, abertzaleak.
-- Noiz nabarmentzen diozue Apala-ri euskalzaletasuna?
-- Ataunen, eskolatzean herehala konturatzen da edozein gazte beste hizkuntza bat ezarri nahi diotela, beste pentsakera bat; eta urteak pasatzen hobeki ikusten joaten da Euskadiren zapalkuntza.
-- Apala ETAn zegoela organizatua ihes egiterekoan .Zergatik uste duzue sartu zela?
-- ETA zelako zapalketa horri hobeki erantzuten ziona.
-- Noiz eta zergatik egin zuen ihes Apalak?
-- Aiako jaietan, orain dela 3 urte, CAFeko ekintza ondoren. Herri guztia zerkatua izan zen eta kontrol batetan katxeatzean goardiazibil bat hil zuen ihes egitearren.
-- Familian beti izan duzue deteniturik?
-- Bai, anaia zalarrena, eta horrez gero, ezer gertatzen denean detenitzen dute.
-- Hauteskunde aurretik hamar euskal errefujiatu Porquerolles uhartera eramanak dituzte. Migel Anjel ondorengo egunetan harrapatzen dute Hendaian. Nola jakin zenuten berri hori?
-- Telefonoz deitu ziguten herbestean diren herritarrak.
-- Hauteskunde aurrean, familian, jokabidea zer izan zen?
-- Ez zuten botorik eman, amnistia osoa eta askatasun demokratiko ezagatik eta 11 errefujiatu Porquerolles-en zeudelako.
-- Zer nolako pausoak eman zenituzten ondoren horren berri jakiteko?
-- Familiako batzu Donibanera joan ziren abogaduarekin hitz egitera.
-- Mugan deteniturik Donostiako'Komisariara eramanak izan ziren .Zergatik?
-- Bildurtzeko, eta, bestalde, abogatuek eta beste jendeak zer zioten jakin nahi zutelako.
Hauteskundeak pasa ondoren Apala Porquerolles-en uzten dute bakarrik...
Ibarraren bahiketa konpondu arte. Miel Anjel-ek frantses poliziari adierazi zion brza]a ez zeukan Ibarraren kasoan zer ikusirik, cta hori Espainiako gobernuak bazekieii. llala eta guztiz ere aurrez eraman zuen kanpaina Apala buru hartuz eta nahiz eta inolak'o frogarik ez eduki.
bere askatasuna ukatuz, Porquerolles-eki uhartean uzten dute.
-- Hilabete espetxean eduki ondoren Espainiako Gobernuak Apalaren estradikzioa' eskatzen du, puntu hauetan arrazaituz' Beasaingo gardiazibilaren atentadua, eta Ibarraren bahitzea eta heriotza. Zer derizkiozue?
-- Hau dena inolako frogarik gabe, delinkuente komun bezala agertuaz. Frantziako gobernuak ez daukalako preso politikoen estradizioa onartzerik. Horrela justifikazio bat badu tribunalean juzgatua izateko eta ondoren baietz ala ezetz, giroa ikusirik, erabakitzeko.
-- Apalak, komunikatu baten bidez, gase greban hastea erabakitzen du. Zer arrazoi agertzen ditu?
Bere gose greba, espainol gobernuarekin bat eginik, frantses gobernuak hartu dituen neurri zanpatzaileen, eraman diren maniíestazio eta herrikoi mobilizazioen eragin bezala serbi dezala nahi du, Gobernu hauen nahia, bi estatupean dauden herri eta nazio zapalduen gain ezarri duten inperialista politika besterik e~ bait da.
-- Abuztuaren 2-an Aix-eko "Palais de Justice"n Apala juzgatzen dute. Zer sentido du hauzi honek?
-- Hauzia ez da soilki Apala-ri egiten, be re borrokak errepresentatzen duenari baizik.. 1970.an Burgosen; 1975-koan Txiki eta Otaiegiren erahilketa; Martxoak 3 Gasteizen; Amnistiaren Asteko hildakoak eta orain 1977ean Aix-eko hauzian Euskadiri egina da. Terrorismoaren bidez, Euskadik, herri zapaldu bezala, daraman borrokaren aurka eginiko hauzia hain zuzen ere.
-- Hi, Migel Mari, juizioan egon hintzanez gero, zer iruditu zitzaien Apala eta bere abogaduen postura?
Apala-k Esukadiren borroka jarraitw~ hauzian euskaraz bakarrik «intzatze;i erabaki zuen: "Ni I TAkoa naiz eta politikoa". Bere abogaduak, tribunalari begira zera esan zioten":Zer zerate kaskagorrak, ala kaskagorrak izan nahi duzue'? Ez al duzue ikusten ( kanpoan zeuden jendearen oihuak entzuten ziren "borrokalari kalera" "Apala herria zurekin") herria dela, nazioa dela oihuka? 15.000 telegrama eta 8.000 tarjetek ( mahaien gainean jarriaz) "Apala politikoa da:."Apala Abertzale sozialista da" "Apala herria zurekin esaten dute. Zer nahi duzue geihago?
Tribunalari garbi adierazi zioten Apalaren abogadu defendatzaileak eta testiguek Apala politikoa zela; ETAko militantea zenez, bere borroka Euskadiren zapalketa eta zanpaketaren aurka izanik Euskadi Askatu eta Sozialista bat lortzeko.
-- Hauzia bukatu eta zartzi egunetara erantzun eman zuten, bi hilabete luzatzen zela erabakia esanez. Zergatik uste duzue egin zutela hori?
-- Garbi dago, denbora honetan dagoen iroa beren alde jartzea nahi zutela, borroka hoztuko zela pentsatuz eta ondoren, nahi zuten bezala, estradikzioa emanaz.
Mehatxurik jaso al duzue?
Bi mehatxu jaso ditugu familiakoak "konejuak bezala hilak izango ginela" esanaz.
-- Bitartean, Apala gose greban jarraitzen da, hilaren 15erako 18 kilo galduak dituelarik. Nola jarraitzen du Euskadin zehar eramaten ari den borroka?
-- Irratiaren bidez jakiten du Euskadin r.ehar dauden mobilizazioen berri. Intcres handia du kanpoan gertatzen denaz, bideb akarra dela Euskadiren Askatasuna lortzekon uste bai dut.
-- Zuek berri gehiago daukazuenez, nola ikusten duzue gauza?
Euskal Herriak bere gudariak ez dauzl,a ahazteko; aitzitik, borroka gogorrak eraman ditu bere gudarien alde: Burgos, Txiki eta Otaegi, Amnistiaren Aldeko Borrokak etabar. Herria ez dago prest, Apalaren estradikzioa ez du onartzen, amnistia osoa eskatzen du eta, bere borrokaren bidez, lortuko duela zihur gaude.
-- Zer pauso eman dituzue Apala egoera hortan dagoela ikusirik, mediku aldetik hobeki begiratua izateko?
-- Ahaleginak egin ditugu hospital batetara eramateko, baina alferrik. Bestalde, Euskadiko eta F'rantziako mediku batzuek kon~isio bat egin zuten bera ikusteko bainan hori ere ez zen lortu.
-- Apala hil zela eta antzeko hotsak entzuaak izan ditugu. Nola jakin zenituzten?
-- Bisita izan eta handik ordu betera Miel Anjel hila zela entzun genuen Espetxera joan ginen zer zen jakin nahiean baina ez genuen berehala jakin egia ala gezurra zen.
-- Atzo Apalarekin egonak zarete. Nola aurkitu duzue eta zer esan dizue?
-- Egoera larrian aurkitu dugu. 35 egun gose greban, 21 kilo galdu ditu . Berak esan digunez, bere egoera larria izatera iritsi zen eta, bere buruaren kontrola galtzean,zerbait eman ziotela dio, bertan geldituko zenaren beldurrez.
Pstomauko min haundiak ditu eta mareoak ere bai. Moral haundia dauka,eta asteartean askatzen ez badute, gose greban jarraituko dela dio, askatasuna lortu arte.
-- Ezer gehiago esan nahi duzue?
-- Migel Anjelen gogoa den bezala, ahatik eta jendea gehien etortzea asteartean Aix-ko hauzira eta, bestetik orain bezala borrokan gogor jarraitzeko Apala ez ezik borrokalari asko badela:oraindik espetxean
20-21

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakTalde armatETAMilitanteak
PertsonaiazAPALA1

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Eguneraketa berriak daude