Wilson Gurekin


1977ko uztailaren 31n
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Iñaki Perez Beotegi "Wilson"-i elkarrizketa
Wilson Gurekin
Iñaki Perez Beotegi "Wilson" Euskal Herrira itzuli da. Ez konpontze batzuren ondorioz, Noruegako Iurraldeak utzi zituenean Hegora jestera ez zen erabaki, eta Iparraldean gelditu da.
Amnistiaren zain jarraitzen du, eta ez da inongo alderdi eta erakunde politikoaren alde agertzen ; gauzak garbi ikusi arte definitzea gaizki iruditzen bait zaio.
"Jende askok amnistia emango dutela pentsatzen du. Hau honela gertatzen bada joango naiz Hegoaldera. Alderantziz amnistia ez badute ematen, alegia -- egoera aztertu egin beharko nuke, kondizioak desberdinak izango bait dira".
Sekula ez da garbi azaldu zuen egoera juridikoa nolakoa den. Estradizioak beste zigor guztiak kentzen al ditu?
"Egia esan, guk ere ez dagkigu. Estradizioaren kondizioak izenpetzeko eskatu zigutenean, kondizioen papera izenpetzen genuela baganekien, baina nolakoak ziren garbi jakin gabe. Gobernuak du azken hitza . Eta, ene iritziz, kondena hausteagatik 6 hilabetetik urte beteko zigorra erortzea,edo guk genituen zigorren pisua sentitzea ez da berdina"
Herriak pozez hartu du Hego aldera joan direnen erabakia. Noiz eta nola sortu zen ideia hau?
"Espetxean sortu zen. Negoziaketa tankerako haiek hasi zirenean, Burgosen guttienez, hauteskundeetara ioan behar zela erabaki genuen, nahiz eta gu espetxe barruan jarraitu. Orduan azaldu ziren zenbait proposamen: 1-- Estrainatuak irten baina hauteskundeak baino lehen itzuli, Euskadiko Ezkerraren kandidatura bultzatzeko. Hau ezin zen aurrera eraman, zeren azken momentuan izan ginen kanpora bidaliak eta denborarik ez zen gelditzen, estrainatuak mugan egonik. Gobernuak ez bazuen gure etorrera onartzen orduan bera exiliatzeko prest zegoen. Organizazioak ez zuen proposamen hau onhartu. 3 -- Estrainatuak bere aldetik itzuliko ziren eta herriaren aurrean presentatu. Nik proposatu nuen guk eta exiliatuak batera egitea, gobernua larritasun batean jartzeko. Nere postura ez zen onartua izan, zenbait desberdintasun agertu bait zen eta ez itzultzea erabaki nuen, rnomentuz".
Jendeak amnistia emango dutela esaten du baina gobernuak eduki ditu amnistia ema-teko beste momentu aproposagoak -hauteskunde denbara, alegia -- eta ez ditu aprobetxatu...
"Suarez txapuzero bat da. Presoak kalera ateratzearekin herriaren mibilizapena geldituko zuela espero zuen, PNV eta PSOEren laguntzarekin kontatuz. Gauzak ez dira modu honetara gertatu. Gobernuaren nahi nagusiena ETA isladatzea da . Baina nahi hau aurrera eramateko baldintza batzu bete beharrean dago: amnistia ematea, alderdi politiko guztien legeztapena, jende guztiari jokoan parte hartzen uztea... Hau guztiau betetzen den momentuan ETAri gauzak ilun jarriko zaizkio. Bitartean, ez".
Zu ETA politiko militarreko militante bezala erori zinen. Gaur egun, non zaude?
"Momentu honetan, inon ere ez. Herriaren barnean konfusionismo politiko haundia dago. Orain irten naiz espetxetik eta gauzak garbi ikusi arte ez dut nahi inongo posiziorik artu. ETAren barnean zatiketak izan dira. Bakoitzaren teoriko posizipnamenduak ezagutzen ditut baina praktika ikusi beharrean nago. Ezker abertzalearen barnean dauden alderdi politikoek ez dute koherentziarik. Ezin dut ezer esan, baina herriaren barnean dagoen konfusionismoak beldurra ematen dit "
Politik aldaketa haundia izan dugu. Batzurentzat ETAk bukatu behar luke bere eginkizuna; baina independentzia ez da inoiz lortu borroka harmaturik izan gabe...
"Egurra ematen jarraitu beharko dela nabaria da neretzat. Baina, eta politik aldakuntza horregatik, nola eta noiz eman behar den egur hori aztertu beharko da".
Alderdi politkoen koherentzia eza aipatu duzu. Hauteskunde garaiko iskanbilak gogoan ditugu. Iblunizipalak berehalaxe izango direla zabaldu da. Zure iritziz, nola eta non eman beharko zaio garrantzia?
"Herriari, noski. Herria oso radikalizatua dago . Praktikan alderdi politikoeo .aurretik agertzen da. Baina kontutan hartu behar dugu herria ez dela gurekin ados dagoen jendea bakarrik; herria populazioaren ehuneko ehunek osatzen duela ;18 urtetik beherako jendea oso antiparlamentarioa izango da, bainan 40 urtekoak ez. Eta haiek botorik ezin dute eman, eta bigarrenak bai...
Munizipal hauteskundeen aurrean, ene iritziz, alderdikeria eta pertsonalkeria bazterturik, base erakundeak bultzatu behar dira. Herriari PNV eta PSOEk ez diote betetzen. Praktikan garbi azaltzen da, Baina demokraziak dituen arriskuak ere bai. Europako demokraziak lekuko".
Euskadik, gaur egun, bizi duen egoera, eta historikoki izan duena, Europako demokraziekiko zeharo desberdina da...
"Bai, egia da. Baina gogoratu Europako ezkerra ere, aldiz, oso iraultzailea izan dela, eta gaur egun integratua ez dagoena baztertua agertzen dlea. Noski, sei hilabetetan ez gara egoera berdinean egongo bainan nik ikusten dudan arrisku hori bi urteren buruan eduki dezakegu.
Pilar Iparragirre Gorka Reizabal
15

GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakAmnistia
PertsonaiazBEOTEGI1
EgileezREIZABAL1Politika
EgileezIPARRAGIRR1Politika

Azkenak
Eguneraketa berriak daude