Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Unibertsital Barrutiari buruzko elkarrizketa
Unibertsital Barrutia Eztabaidan
1.-- Euskal Unibertsital Barrutia sortzeko beharra nola ikusten duzu?. Zein lurralde hartuko luke?
1.-- Erdi mailako eperako Euskal Unibertsitatea lortu behar dela esaten badugu, beharrezkoa da helburu horretara fase batzuen bitartez iristea. Lehenengo pausoa, besteak posibilitatuko lituzkeena, unibertsital barrutia osatzea da. Barrutia, dagokion unibertsitateak bere funtzioak eta konpetentziak hedatzen dituen territoriiari deritza. Ez dago dudarik, unibertsitatearen egitura eta funtzionalitatea konfiguratzeko modua analizatu baino lehen, premiazko dela euskal unibertsitatea zein espaziotara mugatuko den jakitea. Beraz, bistakoa da barrutia finkatu beharra, Euskal Unibertsitatea lortu nahi bada.
Lurraldeari dagokionez, euskal distritoa izan behar badu, Hego Euskadi osoa, hau da, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaiko herrialdeak hartu beharko ditu.
Ipar. Euskadiri buruz, ezarritako muga estatalak dirauen bitartean, errealitateak harremanen arlora mugatu beharra dakar, elkarrekiko loturak sendotzearren.
Donostian kokatua den eta Baionako Deretxo Fakultatearen partaidetza duen "Escuela Vasca de Criminologia" eredutzat har daiteke.
2.-- Zein dira Barrutia sortzeko dauden oztopoak ? Zein lirateke, zure iritziz, hori lortzeko biderik egokienak ?
2.-- Oztopoak bi eratakoak izan daitezke, kanpokoak eta barrukoak. Kanpokoetan lehenengo Administrazioa aipatu behar da; honek ez du inoiz -- eta egun are gutxiago -- Euskadi edozein arlotan sendotzeko eta instituzionalizatzeko gogorik azaldu; gure herriaren egungo zatiketa organizazio-administrazio mailan, froga argi eta garbia da; jokabide hau aldatzeko itxurarik ez da inon ageri.
Bigarren rnailan, unibertsitateeñ interesekin topo egiten dugu, Valladolid eta Zaragozakoenekin batipat, hauek bait dute euskal lurraldea beren menpean. Instituzio hauek, deklarazio formal batzu egin arren, beren egungo nagusitasunari eutsi nahiko diote; orain baino lehen zatitzeko edozer ahalegin errotik moztu bazuten, egun ez dago beren jabegoen uztea borondatez egingo dutenaren frogarik. Bestalde, hori ez da logikoa beren ikuspegitik.
Baina, batez ere, barruko arazoek eragotzi dute euskal barrutiaren eraikitzea. Eta hemen beren artean hertstuki loturiko kausak daude. Lehenengoz, problematika honi buruzko kontzientzia falta; burgesiak ez du gaia ukitu ere egin, bere seme-alabak kanpoko unibertsitateetara bidali bait zitzakeen eta unibertsitatea ez bait zen rentable ekonomi aldetik; gehienez, erdi mailako profesional eta teknika heziketako ikastetxeak eragin ditu, hor ikasitakoekin bertako industriaren behar batzu asetzeko. Herrikoi kapek unibertsitarioa arrotz bezala ikusten zuten, oraindik arrotzago eta errotik klasista zen instituzio batek sortua; beraz, instituzio hau bere hutsaren hurrengoko balioagatik mespretxatua zen eta ez zen eskabide politikoen artean sartzen.
Honezaz gain, garai batetan bere nagusitasun tenporala estudiatzera dedikatu nintzen instituzio batek, Elizak, zerikusi haundia izan du. Lehen eta bigarren mailak zeritzatenetan zegoen ikastetxe erligiosoen ugaritasuna -- estatuko beste tokietan baino haundiagoa -- unibertsital boterea hartzean bilakatu da frankist garaian; Opus Dei eta jesuiten unibertsitateak izan dira ondorioa. Unibertsitate pribatuok, aurreko erakunde hoiek tinko zuzenduak, irakaslego ugari bati titulo ofizialak ematen diote. Ez da beren funtzionamendua eta justifikazioa analizatzeko garaia, baina hau esan daiteke: Euskal Herria berezia dela irakaskuntza pribatuaren nagusitasunaren arlo honetan. Elizak zuzentzen dituen beste unibertsitate batzu -Salamancako Pontificia adibidez -- badiren arren, ez dezake inork esan hiri horretako unibertsitate ofizialaren gain nagusitasunik duenik.
Gainera unibertsitate pribatu horiek interes haundia dute unibertsital irakaskuntza beroien eskuetan izateko hortik zentro ofizialen eraikitzearioztopoak jartzera ez dago pauso bat besterik, batzutan eman izan den puasoa bestalde. Azkenik, eta logikaz, unibertsitateok ahalik eta autonomiarik zabalena eskatuko dute, beroien bizitza "pribatuan" inor sar ez dadin, batez ere aurkakoa izan daitekeen edozein indar potiko.dadjn, batez ere aurkakoa izan daitekeen edozein indar politiko. Beren desarroiloan eta lanean, egia esan, azken urteotako agintarien babes eta laguntza guztia izan dute.
Eta, honela, azken arrazoira heldu gara,. agintari "periferikoek" (gobemadore zibilek) eta bertakoek ) eta bertakoek (diputazioetako lehendakari eta alkateek) eraman duten politikara. Beren lana beti -- Estatu berriaren eraikitzetik gaurdaino, Generalisimoren heriotza barne -- ezarritako irakukaskuntza sistemari makurtzea izan da, hau da, apéndize ofizial motzenak zituen sistema eklesiastikoari, honi eskuzabalez finantziabide guztiak -- hots, aurrezki kutxek bildutako herriaren diruak -- emanez. Autoizendatutako agintari hauen jokabidean, agirian behintzat, ez azaldu batere interesik kultur, ikerketa eta irakaskuntzako zentroak zabaltzeko.Gainera, kontuan izaten badugu, Diktadurapean unibertsitatea erregimenaren aurkako rebeldia sistematikoaren nukleo izan zela, agintarien aldetik egon zitekeen borondate on apurra ezertan zertu baino lehen izkutatu bide zen. Salbuespenen bat egin daiteke, baina gehiengoa honelakoa izan zen.
Barrutia lortzeko bitartekoei buruz, bi alderdi daudela uste dut. Bata, formala, bigarren mailakoa, hau da, barrutia sortzeko legebidearena. 1968ko ekainaren 6eko "Decreto Ley" delakoaren bitartez barrutiak birregituratzen zituenez gero, Bilboko Unibertsitate Autonomoa sortzean, nahikoa litzateke Heziketa eta Zientzia departamenduko "orden ministerial" delako bat.
Baina beste aldetik, bertako barrutia izateko eskubidea,behar honi buruz herria sensibilizatuz gero bakarrik lortu daiteke. Herriaren presioa, ahal den era guztietara azalduta eta ahalik eta erakunde, elkarte eta korporazio gehienek onartua, izango da oinarrizko indarra helburu hori lortzeko.
3. -- Zein berezitasun izan beharko lituzke eta nolako antolaeraz egin behar litzateke ?
4.-- Euskal Herriko probintzien zatiketak eta sektore batzuek bultzatzen duten probintzialismoak, Euskal Unibertsital Barrutiaren sortzea eragotzi egiten dute. Zein dira zure eritziz barruti horren sbrtzea zailtzen duten administral, ekonomik, politik... oztopoak?
3eta 4.-Uste dut galderak unibertsitalbarruti ak -- unibertsitate baten kokatze leku bezala-suposatzen duena baino gehiago eskatzen duela. Horregatik, galdera hau bestearekin lotuko dut. Oinarrizko arazoa Euskal Unibertsitatearen eraketa funtzional eta operatiboarena bait da. Eta horren eraikitzeko -- eta era berean euskal barrutiaren sortzeko -- oztoporik haundienetakoa Euskal Herriaren zatiketaren erabilkera erreakzionaria da; probintzia bakoitzaren protagonismo interesatuaren- hitzez batipat -- bitartez egiten da hori. Ultra foralismoaren aldeko proklamazio sospretxagarriak (GUIPUZCOA UNIDArenak adibidez), probintzia bakarraren zerbitzuan eta, beraz, euskal izatea jakinaren gainean ahantziaz, unibertsital mailan egin nahi denaren eredu dira: Gipuzkoako Unibertsitatea Euskal Unibertsitateari kontrajarria.
Horregatik, beharrezkoa deritzat Euskal Unibertsitatea izan behar litzatekeenaz bi puntu zehaztea. Euskal Herrian zehar razionalki barreiaturiko unibertsital zentro guztiak bilduaz, instituzio zuzentzaile, eratzaile eta planifikatzaile bakarra izan behar litzateke. Esan gabe doa zentro hoiek ordezkaritza izango luketela zuzendari mailan, baina uste dut beharrezkoa dela instituzio bakar baten beharra Euskal Herri mailan, deszentralizatzea mugatu gabe, fakultate eta eskola teknikoen beharrean arabera.
Unibertsitate hau Euskal Unibertsitatea izango bada, ezinbeztekoa izango du baldintza minimo hau: ofiziala izatea; eta honek esan nahi du dagokion euskal erakunde autonomikoaren esku egon beharko duela eraketa eta ekonomi aldetik, eta, beraz, bertako botere politiko baten testuinguruan kokatuko litzatekeela. Espainiako Gobernuak lege baten bidez euskal Unibertsitate bat sortu dezakeela eta erakunde hau benetako Euskal Unibertsitatearen antzekoa izango dela pentsatzea, entelekia hutsa da. Beste kalifikatibo bat gelditzen da Euskal Unibertsitateari ezartzeko: herrikoi izatea; hau bakarrik erantsiko dut: behar beharrezko korrelazioa gauza baten eta bestearen artean, hots, euskal herrikoi botere politikoaren eta Euskal Herrikoi Unibertsitatearen artean; bi gauza hauen arteko zatiketa ez da posible oportunismo hutsean erortzeko arriskurik gabe,
5.-- Barrutiko estatuto batzu egitea erarik egokiena ote litzateke Barrutia lortzeko lotura batzu-eta altenatiba konkretoa sortzeko ?
Baiezko kasuan, esango ahal zenizkiguke estatutoen artikulaziorako punturik garrantzitsuenak ?
5.-- Estatutoak, gaur egun, unibertsitaterenei buruz esaten dira. Galdera erreibindikazio mailan planteatzen bada, egokia iruditzen zait norma estatutarioaren gaia.
Nere iritziz, unibertsitatearen barne eraketa regulatzen duten estatuto hoiek premisa batzuei erantzun behar diete:
a) Unibertsitatea testuinguru kulturalaren erantzun bezala -- hizkuntza, historia, egitura, e.a.-- eta hau, nahi eta ez, euskalduna da; ondorioz, arlo honen ikerketan eta irakaskuntzan sakontzea eskatzen du, horretarako behar diren bitarteko instituzionalak jarriaz.
b) Bi estamentuk osatutako Unibertsitatea: irakasten dutenak eta ez dutenak baina irakaskuntzako langileak direnak alde batetik eta ikasten dutenak bestetik; talde bat eta bestea berdin ordezkatuak egon behar dute unibertsitatearen zuzendaritza eta gestioko organoetan, erabakitzeko ahalmen berberaz.
d) Unibertsitatea instituzio demokratiko bezala, inguruko gizartearen errealitate estrukturala analizatuz, hori aldatzeko materiala eta bitartekoak emango dituena, zapalketa oro ezereztuko dituena alegia.
Iturrietara itzuliz, euskal barruti bat behar dugu noski. Euskal Herri osoa bilduko duen barrutiaren falta, egun, izugarrizko burugabekeria da. Kulturaren organo territorialik ez duen Espainiako Estatuko herri bakarra, Euskal Herria da, hain zuzen. Diskriminazio adierazgarria, bere sustraia, berrogei urteotako ideologian duena batipat.
Jose Manuel Castells
35-36
GaiezGizarteaIrakaskuntzUnibertsitaEuskal Unib
EgileezCASTELLS2Gizartea