Lehengoa gaurkotuz


1977ko maiatzaren 01ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Joxe Mari Telleria pintoreari elkarrizketa
Lehengoa gaurkotuz
Joxe Mari Telleria Segurako bere estudioan aurkitu dugu. Liburuz eta koadroz inguraturik, hauen artean Lantzeko Ihauteriei buruzkoak, soka-tira...
Goi aldean dauden lehioetatik mendiak ikusten dira. Berde-urdinxka bustiz ageri dira guar. Ostiral santua da eta arratsaldean txistua jo behar du Telleriak Goiherri aldean hain ezaguna den Segurako Joxe Mari Telleria Segurako bere estudioan aurkitu dugu. Liburuz eta koadroz inguraturik, hauen artean Lantzeko Ihauteriei buruzkoak, soka-tira...
Goi aldean dauden lehioetatik mendiak ikusten dira. Berde-urdinxka bustiz ageri dira gaur. Ostiral santua da eta arratsaldean txistua jo behar du Teleriak Goiherri aldean hain ezaguna den Segurako prozesioan. Hitz gutxiko gizona, beste hainbati bezala bere obrak esplikatzea gustatzen ez zaion arren, poliki-poliki bere lanaren berri emango digu.

- Duela hamabost urte hasi nintzen pintatzen. Ez, ikasteko ez dut inorekin harreman zuzenik ian. Beti ikusi, irakurri egin dut. Familiaz musikan bai, baina pinturan ez dut aurrekorik inor izan.
Lehenengo paisajeak hasi nintzen pintatzen, geroz eta gehiago sinplifikatuz. Horrela abstraktora iritsi nintzen. Hango esperientzia jasoaz figuratibora itzuli naiz berriro. Oso- kolor'e gutxi erabiltzen dut; gehiena hemengo paisajearenak, berdea eta urdina. Itsasoa ez, ez dut inoiz pintatu. Egungo estilo hau realismo berrian sartuko litzateke. Teknika fotografiatik dibujatzea da.
- Bilakaera hau 1960-76eko "Lurra" se riean, 1975-76eko "Atzo "n eta, azkenik, Lantzeko Ihauteriak gaitzat dituen sailean konkretatu da.
- Estilo honekin "Atzo" seriea pintatu nuen lehendabizi, mende honen haserako gaiak hartuaz : lur langintza, saskigintza, alpargatagintza, herriko agintariak -alkate, konzejalak, apaiza...-. Argazkietan aurkitu ditut datorik zaharrrenak. Gure izatea nola joan den galduz agertu nahi izan dut.
Aurpegirik gabe, erropak, jarrerak, pintatzen ditu Telleria. Kolorez lagundurik, hoiei balio berezia ematen die, joandako garai hura gaurko begiz adieraziz. Javier Serrano kritikoak honela zioen serie horretaz: "Creo gue el gran mérito de José M. Telleria es haber dado en principio cn la clave de un milagro tanto tiempo esperado: hacer pintura vasca, dar a esta pintura las caracteristicas más genuinas de auténtico "arte popular" y (aquí aparece que llegamos al límite de lo imposible) realizar todo ello dentro de una estilística estrictarnente contemporánea.
- Lantzeko ihauterietara ohitura zahar bat ezagutzeagatik joan nintzen; ikusi nuenean, pintatzeko gogoa sortu zitzaidan. Gain'era, nola erropak bakarrik ari nintzen pintatzen, oso egokia iruditu zitzaidan. Iaz hasi nintzen lan honetan eta oraindik egin berriak ditut koadro batzu gai beraz.
Lantz festa bezala baino gehiago, euskaldunen izatea sakondu nahiaz hartzen dut; lehendik, gure izate gehiago genuenetik datorren ohitura zahar bat bait da.
Juan San Martinek (Donostiako HOJA DEL LUNES, 1977-II-28) Telleriaren etnografia lana azpimarratzen du Lantzeko ihauteriei buruzko sailaren kritikan:
"Etnografia gaia, bai. Baina oraindik bizirik den etnagrafiatik haitu ditu Telleriak gaiak.
Izan ere, artistak kronikagile izan litezke, edo izan behar dute. Galzorian badaude ere, oraindik aurkitzen dugun bizitzatik ari zaigu".
"Bakardadea maite du" zioen Joseba Intxaustik Joxe Mari Telltriari buruz. Eta hala izan behar du:
- Nere lana egiteko herri txiki batetan bizitzea bentaja da; promozionatzeko z zailago beharbada, baina orain ez dago distantziarik eta...
Dena dela, inguran irtetea, obrak erakustea, hain zaila ez bada ere, Barcelonara eta iristea bai.
Hala izanik ere, Barcelonan aurkeztu du bere lana Telleriak, baita Mallorcan ere, euskal pintore sail batekin batera. 1963an bere herrian lehen erakusketa azaldu zuenetik, Hego Euskadiko hiriburuetan eta zenbait herritan -Beasainen, Tolosan, Bergaran, Durangon...- agertu da. Baina salmenta ez da erraza:
- Pintura dirudunen esku dago ; pintoreak koadro bat saltzeko hamar egin behar baditu, langileak ez ditzake eros, noski. Eta estiloak badu zerikusirik ; jendea ez da ausartzen era berriko koadroak erostera.
Hau neurri batetan bizi dugun kultura eskasiak kausatzen du, dadarik gabe:
- Bai pinturan eta baita musikan ere, inpresionismoan geldituta gaude. Ez zaigu erakutsi, orain hasi gara pixka bat ikasten. Txikitandik irakatsi behar litzateke pintura, beste asignaturak bezalaxe; behin BUPera iritsiz gero edo, espezialistak behar lirateke. horretarako. Eta herri osoan artean zabaltzeko berriz, bide bat zera litzateke museoo antzera lokalak jartzea, egun Euskal Herrian egiten den arteaen erakusketa bezala; artista bakoitzak lan bat edo bi utziko lituzke depositoan, eta estiloz aldatuz gero, koadro horik ere aldatu. Beasainen bazen horrelako zerbait egiteko asmoa.
Telleariaren bigarren arfizioa -edo pinturan prafesianalizatu dela kontuan harturik lehenengoa- musika da. Bi aktibitateak desberdinak diren arren, elkarren artean influentzia izan dezaketela dio. Honi buruz zera kontatzen digu, Donostiako "Club Catalina de Erauso" delakoan, bere lanen azterketa egiten ari zirela, haien egilea musikoa zatekeela konklusiora iritsi zirela.
Txistuaz aparte, organoa ere jotzen du Telleriak. Pintatzerakoan ere musika jarrita aritzen omen da ia beti; klasikoen artean Beethoven eta Mozart eta oraingoetan Ganzález Acilu eta Bernaola ditu gogozkoenak.
Txistua berritzea beharrezkoa iruditzen zaio, eta ez bakarrik silbote haundiaak eta eginaz: abangoardiako konpositoreak txisturako obra berriak egin behar lituzketela dia, "konposizio aldetik oraindik klasikotasunean iarritzen bait gara".
ELIXABETE GARMENDIA
34, 35

GaiezKulturaArteaPinturaPintoreakTELLERIA1
PertsonaiazTELLERIA1
EgileezGARMENDIA3Kultura

Azkenak
“Herriak erabaki du Hatortxu Rock 30 aldiz egitea”

26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]


Banketxeen mozkinak eta ustezko ezinak

Askotan hitz egin izaten da (dugu) banketxeen inguruan, kritika askoren jo-puntuan jarriz behin baino gehiagotan. Inor gutxi ezagutzen dut banketxeei buruz zerbait txarra esan ez duenik… baina, era berean, inor gutxi ezagutzen dut banketxeen zerbitzurik erabiltzen ez... [+]


2025-07-22 | Nagore González
Maite ditugun pertsonen heriotza

Zenbat min jasan dezake bihotz batek?

Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?

Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.

Jolasa bukatzea... [+]


2025-07-22 | Patxi Azparren
Armagintza eta gerrekin eten

Orain dela 39 urte Hego Euskal Herriak, Kataluniak eta Kanaria uharteek ezetz esan zioten NATOri; duela 36 urte lehenengo intsumisoek euren burua aurkeztu zuten Gobernu Militarretan. Garai hartan Gerra Hotzaren izua hedatuta zegoen, blokeen arteko gatazka, gerra nuklear baten... [+]


2025-07-22 | Kote Camacho
Aurtengo baraualdirako jada hamalau lagunek eman dute izena

Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.

Aurten,... [+]


2025-07-22 | ARGIA
Kanakyko independentistek eta Frantziak adostutako akordioa eztabaidatuko dute oinarriek egunotan

Uztailaren 12an akordioa sinatu zuten Kanakyko indar independentistek eta Frantziako Gobernuak Parisen. Negoziatzaile independentistek “akordio historikotzat” jo zuten. Alabaina, independentisten arteko hainbat taldek akordioari buruzko erreparoak agertu dituzte, eta... [+]


2025-07-22 | UEU
Elisa Peredo Quiroz (Maitelan)
“Emakume eta migrante izateagatik ez gaituztela kontuan hartzen hautematen dugu”

Kooperatibismo bat komunitateari begira: lurraldeetako beharrei erantzuteko ereduak zabaltzen jardunaldia izan zen ekainaren 19an eta 20an Usurbilen, Jakinek, Usurbilgo Udalak eta UEUk elkarlanean antolatuta. Praktika kooperatibo eraldatzaileen adibide gisa, besteak beste, [+]


2025-07-22 | Bertsozale.eus
Bertsolaritzaren dokumentazio bilketa sendotzeko aurrerapausoetan

 Xenpelar Dokumentazio Zentroak dokumentazio bilketan sakontzeko aurrerapausoak eman ditu: Bertsozale Elkarteko egitasmoen bilketa prozesuak berrikusi dira eta tokian tokiko eragileekin harremanetan jarrita, eremu horretako jarduna aztertu eta hobekuntzak bideratu... [+]


Bizkaiko autoeskolek hirugarren greba eguna izan dute astelehenean

Uztailak 8, 16 eta 21 izan dira greba egiteko ELA eta CCOO sindikatuek aukeratutako egunak. Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) eta soldatak parekatzea eta lanaldiak murriztea eskatzen dute. 


Nerabeak

Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]


BSHko langileen gehiengoak onartu egin du sindikatuek eta enpresak adostutako aurreakordioa

Langile batzordeak eta enpresak adostutako aurreakordioak 655tik 609ra murriztuko ditu kaleratzeak, gainerakoak birkokatuko dituzte. Astelehen arratsaldean jakin da langileen %78k babestu dutela akordioa. Nafarroako Gobernuak eta langile batzordeak etorkizunari begira,... [+]


Cesar-Neron kasua

Martxoaren 25ean Arabako Foru Aldundiak (AFA) eta Eusko Jaurlaritzak (EJ) prentsa-ohar bat atera zuten, hedabideetan nahiko zalaparta eragin zuena, Gobierno Vasco remite a la Ertzaintza dos piezas cerámicas del yacimiento de “Las Ermitas” por ver indicios de... [+]


Ana Sagasti (AZ Ekimena)
“Jasanezina da sanferminetan pixaren kiratsa eta etengabeko soinua”

Alde Zaharreko Ekimeneko Ana Sagastirekin hitz egin du Euskalerria Irratiak, bertako bizilagunek sanferminak nola bizi dituzten ezagutzeko. Bederatzi egunez eta 24 orduz soinua gehiegizkoa eta pixa usaina erabatekoa dela esan du. Jaia eta egunerokotasuna uztartzeko... [+]


Riviera Gaza: euskal ekonomiarako aukera bat?

Bai, eremu horren historia odoltsua da. Pena izan zen hainbeste jende hiltzea eta herri hori modu horretan kanporatua izatea, baina hainbestetan gertatu dira halakoak...! Gizakiok ez dugu erremediorik eta Historiak ez du atzera bueltarik. Egiten ari zirena gehiegizkoa zela... [+]


Donostiako Klasikoa eta Israel-Premier Tech taldea

BDZ Israeli Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak mugimenduko (BDS nazioartean) ordezkaritza bat bildu berri da Donostiako Klasikoa antolatzen duen Oceta erakundeko arduradun batekin. Jakinarazi digu aurten, iaz ez bezala, lasterketara ez dela talde israeldarrik etorriko... [+]


Eguneraketa berriak daude