E.T.A. tik L.K.I. ra bederatzi urteko zubia


1977ko maiatzaren 01ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Julen Arregi Etxabe preso ohia
E.T.A. tik L.K.I. ra bederatzi urteko zubia
Ez du "abenturarik" kontatu nahi. Politikaz hitzegin nahi du. Iraganari baino gehiago orainari eta geroari begiratzen dio agian. Dena dela, hor daude itzalean pasatako bost urteak eta, batipat, hor dago duela bederatzi urte hasitako militantzia.
Julen Arregi Etxabe, Legorretakoa, Arrasateko Eskola Profesionalean ikasle zen. 1972ko maiatzaren 31an Galdakanoko diruetxe bati egin atrakoan parte hartu zuen. Itzultzean, Bilboko Gran Vian, autoan zeramaten eskopeta disparatu eta hankan zauritua gertatu zen. Poliziek hurrenqo egunean, ekainaren 1ean, harrapatu zuten Bilboko etxe batetan. Bi hilabete Basurtoko ospitalean pasa ondoren, Basauri, Segovia, Carabanchel eta Jaengo gartzelak ezacytu ditu. 12 urteko zigorra zuen gainean.

-- Zu atrako bat egiteagatik detenitu zintuzten. Egun zure alderdiak,liga Komunista Iraultzaileak, ez du horrelako ekintzetan parte hartzen. Zer aldaketa egon da hor?
-- Organizazio burges -- txiki batek bere metodoak ditu; momentu hartan atrakoa superbibentziazko arazoa zen guretzat. Gaur egun langile organizazio bat izatera heldu garenez, gero, kuoten bitartez, langileen artean biltzen den diruaz, ateratzen gara aurrera. Dena dela, organizazioak horrcn beharra izanez gero, atrakoak egitea onartzen dugu.
-- 1968az geroztik ETAka militante zinenez gero, V eta Vl. ren arteko zatiketa bizi izan zenuen. Nola esplikatzen duzu zuk hura?
-- 1970ean, VI. Batzarrearen aurretik, marxismoa, sozialismoa, e.a. hazi ziren planteatzen gure organizazioan. Ordurarte independentziaren arazoa planteatzen zen ia soilik, herrialde bakoitzean desberdintasunak baziren arren.
Langileriaren eta herriaren interesak defenditu beharra ikusi genuen eta hori sozialismoarekin lortzen dela. Ohartu ginen, baita ere, militarismoak gauza hauek alde batera uztera bultzatu gintuela eta Frente Politikoak ez zuela behar bezalako zozendaritzarik organizazioaren barruan. Guzti hau "Abertzale" eta "espainolisten" arteko borroka bezala agertu nahi izan zen.
-- Zer postura hartu zenuten nazional arazoari buruz?
-- Burges nazionalismoarekin puskatu genuen, 1971ko haseran, ZUTIK 53.an esplikatzen zenez, baina haseran ez genuen alternatiba garbirik eman. Gerora autodeterminazioaren bidea hautatu genuen, hau da, herri bakoitzak duen eskubidea bere buruaren jabe izateko eta independentzia edo nahi duena lortzeko.
Bestalde, ikusten genuen estatuko beste herriak berdin zeudela zapalduta eta hoiei lotu behar gintzaizkiela; estatu mailako estrategia markatzen zen, bizpahiru urte geroago arte hori zehaztu ez zen arren.
-- Nazion'alismo burgesarekin puskatzeak, estatu mailako estrategia onartzeak... erakarri ahal zuten nazional arazoa nolabait baztertzea?
-- Gurea ez da organizazio homogeneo bat izan eta gertatu ziren erantzun txar batzu, problemak baztertzea, e.a. Baina VI. Biltzarrearen bigarren zatian, 1972an autodeterminazioaren arazoa tratatu eta ikastoletan, kultur mailan eta abarretan lanegitea erabaki zen.
Pertsonalki ez dut inoiz Euskadirei) aurka jokatu; giro euskaldunekoa naiz, erori baino lehen alfabetatzean eta lagundu nuen, herriko kultur ekintzetan parte hartu nuen...
Momentu honetan organizazio bezala "espainolismoaren" edo dena delaren kontu hori, erabat gainditua dago. "Espainolismoa" burgesiaren kontu bat besterik ez da erakunde iraultzaileen artean dibixioa sor dadin. Gu ez gara espainolistak, izatezkerotan, internazionalistak gara.
-- Aipatu duzu Vl. Batzarrearen bigarren zatia; horretan beste eszisio bat izan zen, "mayos" eta "minos" deituen artekoa hain zuzen. Nola mamitu zen hori?
-- VI. Eiltzarrearen lehen zatiaren ondoreii leninismoaren aldera jo genuen. Bigarren zatiaren hasera besterik ez nuen bizi izan kanpoan, berehalaxe erori bait nintzen. Dakidanez, eztabaida bat ireki zen bi linearen artean, bata marxismo iraultzailea, hau da troskismoa onartzen zuena cta bestea "Tácticas de transformación" deitua planteatzen zuena.
Zatiketa horren ondoren, 1973an, LCRek gure antzeko gauzak esaten zituela ikusirik, batu egin ginen, IV. Internazionalean sartuz.
-- Gorabehera guzti hauen ondoren, nola definituko zenuke egungo zure postura politikoa?
-- Burgesisaren eta pakto interklasista guztien aurkakoa, hau da, langile klasearen frente bakarraren aldekoa.
Izan ere gaur egun, imperialismoaren garaian, burgesiak ez diezaieke erantzun herriak eta langileriak dituzten behar oinarrizkoenei ere -- autodeterminazioa, lurraren erreforma...-- Burgesia ez da "unidad nacional" delakoa kuestionatzeko gai, ez bait zaio interesatzen ; horregatik, ez du autodeterminaziorik planteatuko, gehienaz ere autonomia. Burgesiak ez du oztoporik eskubide demokratiko-, en aurka joatego ere -- askotan demostratu duen bezala -- hoiek bere interesen aurka baldin badoaz.
Langileriak bakarrik erantzun diezaieke bere eta herriaren beharrei, oinarrizkoenei ere. Horregatik esaten dugu egin behar dela iraultza sozialista, ez gauetik goizera kapitalismoa botako dugulako, irtenbide bakarra hori delako baizik. Horren bitarteko bezala langileen gobernua eskatzen dugu, behar hoiei erantzungo diena eta sozialismoruntz joko duena.
Horretarako bidean burgesiarekin eginiko paktoek ez dute iraultza lotu eta atzeratzea besterik egiten.
-- Zer diozue borroka harmatuaz?
-- Ez dugu uste iraultza abangoardia batek dgingo duenik. Langileria eta herria konzientziatzeko prozeso bat eman da eta ematen ari da: manifestazioak, huelgak, piketeak, autodefensa organizatzea... Eguneroko borroka hortan konzientziatu behar da jendea, eta organizatuz joan.
Gaurko estatua burgesiaren diktadura da; hoiek ez dutg inoiz beren borondatez utziko agintaritza. Horren aurka organizatu egin behar da jendea. Ez dadila Chilekoa gerta; pazifismoak eta politika parlamentarioak daramaten tokira ez gaitezela iritsi. Izan ere, interklasismoak eta erreformismoak langileria politika eta praktika aldetik desarmatzea dakarte eta horren ondoren burgesiak eskuak libre ditu herria eta langileria odoletan zapaltzeko.
-- Bost urtez zure militantzia gartzelaka kondizioei lotua egon zaie. Espetxeratuak ere borrokatu zarete, gose grebak direla, e.a. Zer suposatu du horrek zuentzat?
-- Haseran gure gartzelako eskabideengatik borrokatzen ginen batipat, adibidez 1974eko urrian Zaragozako espetxekoekin batera eta gure eskabideen alde egin genuen gose greban. Gerora gure borroka herriarenari lotua egon zaio, honela 1974eko abenduan amnistiaren kanpainarekin batera, 1975eko juizioen garaian eta urte horretako indultoaren aurka, 1976ean "amnistiaren" dekretoaren aurka...
-- Eta testuinguru horretan, nola ikuste~ duzu zuk gartzelatik aldegitea?
-- Uste dut preso orok duela gartzelatik aldegiteko eskubidea. Dena dela, kontuan izan behar da momentu bakoitzean organizazioak zer planteatzen duen fuga bati buruz. Eta batipat, fuga ez dadila abentura bezala eta langileriak eta herriak presoak kaleratzeko daramaten borrokaren desprezio bezala agertu
27

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakTalde armatETAMilitanteak
PertsonaiazARREGI3

Azkenak
Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


2025-07-17 | Joan Mari Beloki
Ekialde Hurbila sutan

Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]


Epai euskarafoboen gainetik, euskaraz jarraituko dutela jakinarazi eta protestara deitu du UEMAk

​UEMAren zuzendaritza batzordeko kideek hedabideen aurrean agerraldia egin dute ostegun eguerdian Zarautzen, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboa salatzeko. Epaia "larria" dela adierazi dute, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen... [+]


2025-07-17 | ARGIA
EH Bildu: “Ez da nahikoa salaketa, hizkuntza politika ausartak behar dira”

Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzakideak prentsa agerraldi batean esan du Eusko Legebiltzarrean dauden "gehiengoak" baliatu beharko liratekeela "hizkuntza politika berri bat ahalbidetzeko". 


2025-07-17 | ARGIA
Jaurlaritzak esan du ez duela bat egiten Auzitegi Gorenaren erabakiarekin

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, “indar politiko batzuk erabaki politikoak judizializatzen ari dira”.


2025-07-17 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


Tortura argitara atera ezinik oraindik Euskal Herrian

Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]


Langile bat hil da Gasteizen, altueratik erori eta gero

Langilea uztailaren 15ean hil zen eraikin baten estalduraren konpontze lanak egiten zebilela, eta ostegunean jakinarazi du ELA sindikatuak. Estaldura apurtu, eta altueratik erori zen. Guztira 31 langile hil dira Hego Euskal Herrian 2025ean, bostgarrena Araban.


Israelek Damasko bonbardatu du, eta Siriako armada su-eten akordio batera heldu da milizia drusoekin

Israelen bonbardaketek Siriako Defentsa Ministerioa eta presidentearen egoitzaren ingurua izan dituzte jo-puntuan. Asteburuan tribu beduinoen eta milizia drusoen artean piztutako liskarrek gutxienez 300 hildako eragin dituzte As-Suwayda hirian. Israelen erasoen ondoren, Siriako... [+]


Eguneraketa berriak daude