Josu Ibargutxi


1977ko apirilaren 24an
Josu Ibargutxi amnistiatu diotenari elkarrizketa
Bederatzi urteren ondotik etxeratu berria
Josu Ibargutxi
1968ko apirilaren 29. Astelena. Gaueko 9,30etan hiru gazte bonba bat muntatzen ari dira "El Correo Español" egunkariak Eibarko Untzaga plazako zazpigarren pisu batetan duen erredakzioan. Patxi Jakak, Koldo Aizpuruak eta Josu Ibargutxik jarria dute iadanik etxean eginikako katxarro elektriko bat. Aldegiteko direlarik, Ibargutxi erlojua ordubete atzeratzea gogoratzen zaio. Hartan diharduela, ustegabeko kontakturen bat edo... inork ez daki zehatz-mehatz zergatik, baina aparatoa lehertu da bapatean. Aipuruak, nahiz eta zauritua, ihes egiten du, eta biharamunean detenitua izango da. Jaka eta Ibargutxi, ordea, itsuturik geratzen dira, aurpegia arreta guztiz bezturik. Ibargutxik eskuin begia galzorian, apurtu samarrik, hatzapar bat moztua eta ezker berna lehertua.
Egoera honetan, ezina dirudien arren,Josu Ibargutxi pisu bat jaisten da narrazka, eta seigarren bizitzan ate joka laguntza eskatzera iristen da. Hiru ordu laurden pasatzen dira goardia zibila heldu arte. Eta ETAko bi militante haien itxura hain larria da eze, ofizial batek zera esaten dio lurrean datzan Ibargutxiri: "A ver si te mueres, cabrón!".
Kerexeta medikuak ere ez zuen uste izan Ibargutxi Donosiara bizirik iritsiko zenik, are gutxiago jeep baten eramana izan zenez gero. Baina 5 egun konorterik gabe egon ondoren, 20 egun islatua, 30 erreanimazio gelan, hilabete hospitalean eta 15 aldiz kirofanoan, "gazte honek bizitzeko gogoa du" esan zuen monjatxoak arrazoi zuen, nonbait.
Apiril honetan, juxtu-juxtuan 9 urte geroxeago, Josu Ibagutxik gertakari guzti hauk konta ahal ditzake bere etxean, dato eta xehetasun guztiz, bart gauean gertatuak izan balira bezala. Errenka, hatzapar bat erditik ebakia eta begi itsu batez, Josuk ez du ez umorerik eta ez giharrerik ere galdu. Animotsu asko dioenez: "Gajes del oficio'!".
Eibarko berbeta jatorrean zein euskara baturik akademikoenetan erraztasun handiz mintzo da.Gizondu egin da, eta gogotan genuen aingeru aurpegitxo hura aldatu. Teoria politikoaz ikastaro intensiboak egiteko aukera izan du nonbait, eta nahiko triunfalista sumatzen dugu, lehen egunetako deiek, bisitek eta ongietorriek laguntzen diotelarik.
Eman zioten 46 urteko zigorretik, 9 egin ditu Josuk espetxean. Gaur, bere egoera ofiziala frogatzen duen dokumendu hau esegi dezake etxeko marko batetan:"Certifico, que el penado que al margen se expresa, es puesto en libertad en el dia de la fecha, por dejar extinguida la pena de 37 años, 24 meses y 366 dias, por Amnistia, que le fué impuesta por Consejo de Guerra de San Sebastian, por el delito de terrorismo"

-- Nola ikusten duk gaur eguneko giroa?
-- Etxeratu berria nauk, eta ez nauk oraindik zentratu. Eibar aldatu duk ona... eta ez ziharduat etxe eta kaleez bakarrik. Lehen guti batzu giniuan. Pintada batzu izkutuan egin, hiru-lau katu manifestazioetan, bonba bat edo beste jarri, horixe zuan dena. Gaur egun, ordea, herria politizatua kristorena zegok. Parte hartzen dik. Guk crabiltzen genian pintura-pote zaharretatik oraingo spray hoitara arteko diferentzia zegok maila guztietan.
-Indar politikoak etomizaturik zeudek, orduan ez bazalaxe
-Gauzak erradikalizatu egin dituk erabat. Prozedura politiko baten barruan ulertu beharra zegok indar politikoen atomizatze hori. Hala ere, funtsean eta dudan informazioaren arabera, indarren arteko diferentziak ez dituk handiegiak. Ekintza unitario bat lortuko delakoan niagok, askatasun demokratikoen bilakuntzan.
Eta Vi-Ren Estatalismoa
-- Nola kokatzen duk prozedura horren barruan ETA Vl-ren estatalismoa
-- Batetik,iraultza marxistagan sinesten diagu. Bestetik Euskadi askatuko bada, langile klaseak askatuko dik. Halaere, burruka hau ez duk posible nazio maila batez bakarrik. Kapitalismoa estatalista duk, beraz, burruka sozialista ere marko berean planteatu behar duk.
Ardatz estrategikoak aldatu genizkian. Lehen nazionalak zituan, orain, berriz estatalistak dituk. Gure prozeduran zehar troskismoa ezagutu genian, LCR-ek planteamendu berdintsuak zituela ikusi, eta elkartu egin gintuan,.Gaur egun ELKI (Euskadiko Liga Komunista Iraultzailea) izenez.osatzen diagu geure erakundea, estatal ikuspegia galdu gabe.
Troskoak
-- Jakingo duk, noski, troskook euskal mugimenduan barrena, abertzale mailan behintzat, sorterazten duzuen errezeloa?
-- Nik ez diat herri mailan horrelakorik sumatzeko aukerarik izan espetxean orain arte egon naizenez gero. Hala ere, familiakoek bisitetan esanagatik zerbait jakin diat.
Behar bada dcskonfiantza lojikoa izan zitekek. Edozein modutan, uste diat ez dela gure aldetik abertzale mailan "dejaziorik" egon. Ez zidak neri inork ni abertzalea ez naizenik esango !
-- Noski hiri ezetz, eta are gutiago gaur bertan. Baina LCR-ren problema ez duk zenbait espetxeraturen konportamendua, duela hainbat urteka konportamendua bestalde, gaurko normatiba politiko batena baizik.
-- Behar bada duela hiru edo lau urte errezelo hori juztifikatua izan zitekeen. Klarifikazio falta agian. Gaur ez diat uste horrelako problemarik dagoenik.
-- Marko estatalista horrek ez al dik dudatan jartzen noizbaiteko Euskadiren askatasuna? Estatalistekin Maltzagaraino joan gaitezkek, agian, baina gero ?
-- Gure kasuan ez. Gu beti konsekuente izan gaituk gure prozedura guztian. Uste diagu, hala ere, burruka estatu mailan planteatu behar dela. Hego aldeak Espainian eta Ifar aldeak Frantzian. Nork bere askatasuna lortu ondoren, baldin ifartarrek nahi balukete gurekin elkartu, gu solidarioak gaituk berekin.
Hutsune Baten Betegarri
-- Militante abertzale sozialista eta iraultzaile haizen aldetik, zergatik LCR eta ez EIA edo L AIA?
-- Diferentziak ez dituk handiak. Mila puntu bateratu diagu. Guti gora behera, diferentzia bakarra marko politikoa duk. Gurea estatala, berena nazionala. Bestalde, beste diferentzia bat, guk proposatzen dugun Nazio Asanblada Probisional delakoan ziatzak.
ETA VI-ren jokabidea 1970 aurretik ezker internazionalak jasaten duen krisiaren barruan ulertu behar duk. Guri dagokigunez, ezker tradizionalak, PC-k esate baterako, ez zioan nazio problematika bati erantzun jatorrik ematen. Hutsune haren fruitu har zitekek ETA-VI-ren l.CR-rekiko jarrera.
Guk orduan uste genian miliek beste zenbait banaketa izango zutela. Halaxe gertatu duk eta delantazioz sortu dituk LAIA, EIA, LAB eta erakunde hoik, marko nazional batetan. Langile mugimenduaren konbatibitateak eta herriaren politizapenak ETA barruan izan duten eragintzaren ondorio dituk.
Joko Positibilista
-- Zenbateraino baliagarri dela uste duk joko posibilista?
-- Azken irtenbidea iraultza sozialistan zegok. Beste guztiak helburu hori atzeratzeko dituk, eta burgesiari jokoa egiteko.
Hauteskundeak, esate baterako, amainatuak izango dituk. Burgesia ohartua duk, langileriak ez duela frankismoa bakarrik eztabaidatuko, burgesia bera ere baizik. Eta status hori lehertu aurretik nahi dik ilusio demokratiko batzu eskaini. Gure peligroa horretan geratzea duk.
Baina herria eta langileria ez dituk ilusio hoiekin konformatuko.
-- Baina ez ote diagu euskaldunok legalitateaz sekula baliatu behar ? Beti inoren esku utzi behar al diagu politika posibilista ? Beti burruka taktika ak duk gurea?
Nik ez diat esaten legalitateaz baliatu behar ez dugunik. Baina hauteskunde batzuetara joateko behar genituzteken betekizunak ez ditiagu. Ez diagu amnistiarik. Ez diagu sindikal askatasunik. Eta ez dituk langile erakundeak legeztatuak izan. Ez ditiagu ere "Cortes Constituyentes" direlakoak. Tartean, erakunde erreformistei eman zaiek aukera, PSOE,PNV ESB, herriaren mugimenduaren freno izan daitezen.
Gure aldetik ezkerraren plataforma unitario bat egin beharko diagu, burgesiari jokoa izorratzeko.
Herriaren Erreserbak
-- Jo dezagun iraultza sozialista hori amesten dugula. Horretan burrukatu behar dugula, nahiz eta,agian,orain bizi gareno ezagutu ez. Ba al dik Euskadik, nazio bezala etengabeko burruka horretan irauteko erreserbarik?
-- Herriak kristoren erreserbak zituk. Hori kalean frogatua duk iadanik.
-- Bai, baina askatasunaren egarria autosufizietzia bati atxikia zihoak. Burujabetasuna ekonomi botere bati lotua .Bestela, autonomia ezezik, kolonizapenaren menpetasuna erakarriko diagu.
Ez ote diagu Euskal Herria kargatuko?
Hori kapitalismoaren ondorio duk. kapitalismoak desberdintasunaren mugimendua jokatzen dik. Gaur, industria hemen eragitea komeni zaiok. Bihar beste nonbait potentziatzea komeni dakiokeen bezalaxe.
-- Gipuzkoako industria ez duk, ordea, hara-hona eraman izatekoa, hemen sortua eta hemengo bertako gizonek sortua baizik...
-- Leninek ondo adierazten zian, kapitalismoak industri indarrak. azpiratuz doala, konzentrazioak eginez. Entrepresa txikiak ezin dik indar monopolista handiaren kontra konpetitu. Langileria ezezik, burgesia txikia era kapitalismoaren biktima duk zentzu honetan.
Burgesiaren Eragintza
-- Iraultza marxista horretarako abiakuntzan, burgesia alde batean eta langileria beste batean jartzen dituk. Hala ere, delako ekonomi maila bategatik, dela beste errealizazio mota bategatik, edota beste kontzepzia ideologiko batzuegatik bazitekek herrikide eta langile guztiak hire presupuesto hoiekin bat ez etortzea?
Bai, baina informazio falta duk hori.
Burges gizartearen influentzia. Gure zeregina, herri kontzientzieraziko duen abangoardia indartzea duk.
-- Amaitzeko, berriro jarriko al huke beste bonba bat?
-- Noski baietz, behar izanez gero. Baldin premiarik balego, edozer, gu prest gaudek. Hala ere, gauzak aldatu egin dituk .
Lehen abangoardi minoritario batek bakarrik hartzen zian bere gain enfrentamendu hori. Gaur, ordea, herria bera enfrentatzen ari duk, bere protagonismorik gabe ez dela iraultza sozialista lortuko ohartu baita.
Lehenengo, beldurra galdu eta herria kalean manifestatzen ausartu duk. Orain berriz, gartzclan jakin dudanez zenbait manifestaziotan jendea indar errepresiboei kontra harrika eta makilaka enfrentan duk. Noizbait bazitekek eskopetarekin ateratzea.
17-18

GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakAmnistia
PertsonaiazIBARGUTXI1

Azkenak
EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


Ostiralean hasi eta urte bukaera arte iraungo du Arestiren ekarria ezagutarazteko Bilboko egitarau oparoak

Euskaltzaindiak, EHUko Gabriel Aresti Katedrak, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua. Ostiral honetan, adibidez,  Bilboko Udalaren Txistularien Bandak Aitaren Etxea emanaldia joko du Euskaltzaindiaren... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Energia berriztagarrien arloko kooperatiben europar federazioko Kontseilu Errektoreko kide bihurtu da Goiener

Rescoop.eu federazioko Kontseilu Errektorean sartu da Goiener kooperatiba, eta  "lorpen handitzat" jo du ardura berri hori. Iragan maiatzaren 22an Krakovian (Polonian) egindako Energia Komunitarioaren Foruman parte hartu ahal izan dute, eta une inportantea izan... [+]


Eguneraketa berriak daude