Hiztegi Berria


1977ko martxoaren 13an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Lus Mari Muxika Diccionario General y Tecnico moldatu duenari elkarrizketa
Luis Mari Muxika
Hiztegi Berria
Euskal hiztegigintzaren kontu honek Aizarnako erretore xaharraren esana gogorazten dit. Aldi luze samarrean inor jaiotzen ez baldin bazen, "zer egiten dute Aizarnako atsok, inor ez da jaiotzen", esan ohi zuen. Elkarren errezkan bi jaiotzen baldin baziren berriz, "ze, orain denak batera al 'dira ?" Hiztegi berririk ezaren negarra joz ihardun dugu aspaldi honetan.
Orain, aldiz, bapatean eta elkarren erezkadan bi sortu zaizkigu : Xabier Kintana eta Joseba Tobar-ek beste sei irakasleren laguntzaz egindako EUSKAL HIZTEGI MODERNOA eta Luis Mari Muxikak moldatutako DICCIONARIO GENERAL Y TECNICO.
Euskara- Espainiera eta Espainiera-Euskara da lehen Hiztegia. EuskaraEspainieraz 42.000 hitz eta 55.000 adiera ditu; Espainiera-Euskaraz, berriz 30.000 hitz eta 35.000 adiera.
Luis Mari Muxikarena Gaztelania-Euskara da . 100.000 adiera ditu.
Euskara-Gaztelaniazkoa maiatza aldera izango omen. Luis Marik bakarrik egin du. Txillardegik aztertu eta orraztu du hitzez-hitz.
-- Hiztegia ez da goizetik gauera egiten den zerbait.
-- Orain dela bi urte t'erdi hasi nintzen lanean. Milaka ordu pasa ditut. Euskarazko 40 liburu baino gehiago aztertu ditut. Lehengoetarik Axular, Leizarraga, Mogel, Etxeberri eta abar berrietatik Jakin Kriselu, Lur, Gero eta abarrek argitaratzen dituztenak. Azkue, Aizkibel, Lhande, Plazido Muxika eta abarren Hiztegiez ere asko baliatu naiz. Elhuyar, Gordailuk eta abarrek emandako Hiztegiak ere sartu ditut.Hiztegi teknikoa da: kontabilitatea, ekonomia, anatomia, fisika, matematika, kimika, politika, filosofia, mekanika eta abarrez da batipat.
-- Hiztegiaren premia izugarria da, noski.
-- Hiztegi tekniko eta batu bat egitea arriskutsua da. Baina arriskutsua bezain premiazkoa. Orain arteko Hiztegi gehienak euskalkiei jarraiki egin dira. Bestalde Euskal Herriak nekazari giroa galdu du. Kaletartu,hiritartu egin da Euskal Herria. Industri giroko Euskal Herrian bizi gara. Industri eta kale giroko euskaldunak izan ditut gogoan.
-- Euskara batuan egin duzu Hiztegia.
-- Batzen ez den hizkuntza desegin eta galdu egiten da azkenerako. Hitzen moldeak eta esanahiak finkatu eta mugatu egin behar dira; "Mariposa" csateko 100 hitz ditugu ; "murcielago" esateko 33 eta "rana" adierazteko 67. Adiera bakarra hautatu dut ahal nuelarik. Euskaltzaindiak erabakitakoetan, hari jarraitu natzaio.
-- Morfologiazko irizpideak batu gabe ezinez koa da hori.
-- Euskarak oinarrizko morfologia bat badu, gorde beharrezkoa noski. B.D.G. eta P.T.K.ren legak ondo gorde behar dira. Etimologiaren joerak hitzen sustraiak aurIcitu nahiak erabat hondatzen ditu lege hauek. Aizkorri-ren ordez Atz-gorri, Bihotz-bera eta honelakoak idazten hasi gara. Morfologiaren legetan zorrotza izan naiz
-- Aurrizki eta prefijoen premia handia du euskarak.
-- Banaka batzuk badira. Ondo erabilix gero euskara asko indartu daiteke. Arte atze, aurre, des, ber edo bir hor daude.
Larramendi, Aizkibel eta Lhauderen Hiztegietan honelako asko agertzen da. Baina euskal idazleek ez dituzte hartu azken aldira arte. X. Amurizak ere lan ederra egin du honetan. Aurrizkiak ez sartzearren esan behar duguna esate ko jirabiraka ibiltzen gara. "Berriz atzera etorri","berriz barrura sartu", Berriz agertu", eta honelakoak hizkuntzaren gelditasuna eta pobrezia adierazten dute.
Baina cuskara oso motza da aurrizkietan eta latinari eta grekoari eskatu bejar diogu laguntza ingelesak eta alemanak egiten duten bezalaxe. PONER-JARRI aditzarekin ponela egin daiteke: Lehenjarri, gerojarri, konposatu, inposatu, birjarri, kontrajarri, gainjarri, behejarri, artejarri, barrenjarri, kanpojarri, desjarri, exponitu, autojarri.
-- Euskal Hiztegi batetan hitz berri asko sartu behar da. Garbizaleen eta mordoilozaleen arteko tirabirak ezagunak dira euskaldunon artean. Zuk zein bide hautatu duzu?
-- Garbizalekeriari eta zabarkeriari ihesegiten saiatu naiz. Zenbait gauzatan oso aberatsa da euskara, baina teknika gauzatan oso behartsu aurkitzen da. Edozein hizkuntzak hartzen ditu beste hizkuntzetatik hitzak, Gaztelaniak "gramófono", "Teléfono", "televisión" eta abarren ordez "grabasonidos", "hablalejos". "miralejos" eta honelakoak asmatze parregarria gertatuko litzateke.
M.A.
37

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakHiztegiak
PertsonaiazMUJIKA2

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


Eguneraketa berriak daude