Gurutz Jauregi Hitzez Hitz


1977ko otsailaren 20an
Gurutz Jauregi abokatuari elkarrizketa

Gurutz Jauregi Hitzez Hitz
Gurutz Jauregi kaso politikoetan aritzen den abogadua, Bergarako Unibertsitatean Deretxo Politiko irakasle, EHASeko militante, Euskal Herriko egoera politikoz hainbat eman (eta ematen) duena. Hona hemen ere egungo Euzkadiko egoera politikoaz mintzatzeko.
-- EHASeko militante zarenez gera, esango ahal dizkiguzu laburki alderdi honen historia eta ezaugarriak?
-- EHAS 1975eko azaroan sortu zen ofizialki, urtebete aurretik egiten hasita bazegoen ere. Ezker abertzalearen ikuspegitik organizatu gabe zegoen hainbat jende egituratzeko eta borroka politikoan iharduteko sortu zen. Ordurarte ezker abertzalea, batipat ETAren bidez, borroka harmatu eta politikoan aritua zen. 1974an erakunde hori, jakina denez, bitan banatu zen: politiko-militarrak alde batetik, postura ortodoxo bati jarraitzen ziotelarik eta militarrak bcstetik, post-frankismoa ikusiaz estrategia aldatu beharra antzeman zutelarik. ETAk izugarrizko arrakasta izana zuen Herria konzientziatze aldetik, baina ez organizatze aldctik. Erakunde politiko indartsu batcn beharra ikusi zen; zcnbait jendck crc idcia hori zuen, langile eta herri mailan lancgitcko pertiduaren beharra, borrol a harinatutik aparte. Orduan harrernan batzu izan ziren jende abertzale eta sozialistarcn artean cta aurrcproiekto bat atera zcn, EUSKO ALDERDI SOZIALISTA.
Bestalde Iparraldean, Carrcroren hilketa ondoren ENBATA debekatua izan zenean HERRI ALDERDI SOZIALISTA sortu zen. Horrekin harreman batzu izan eta ikusirik praktika politikoan ez zcla desberdintasun haundirik, lehenengo Batzarrean EAS eta HASen fusioa onartua izan zen, bi ordezkaritza muntatu zirelarik, bata Iparraldean eta bestea hemen, Hegoaldean.
-- Eta zu, nolaz sartu zinen EHASen?
-- Ikusten nuen oso beharrezkoa zela borroka politiko soil bat eramatea, indar progresistak batipat langileria, organizatzea. Ikusi nuen EHAS alderdi sozialista eta iraultzailea dela, formazioan marxismo kritikoa erabiltzen duena, gizartea ikusteko metodo bezala hartuaz hori; ideia nagusienetarikoa klase borrokaren funtzioa duela eta langile klasearen aldetik jartzen dela. Horregatixek sartu nintzcn EHASen.
-- Parekatuko ahal zenuke nalabait EHAS beste partidu edo korriente sozialistaren batekin?
-- Espainiako taldeetatik inorekin ez. Bcharbada, Frantziako PSU( Partido Socialiste Unifié) delakoarekin ; baina diferentzia haundi bat dago horren -- eta Europako beste partidu sozialista haundien -eta gure artean; hoiek cstatal ikuspegia dutela eta guk berriz nazionala. Kontaktoak badirudi internazional mailan, iaz Bresteko del-larazioa firmatu zenetik,baina nazionalitateetako alderdi iraultzaileekin egiten ditugu batipat aliantzak eta paktoak.
-- EHAS KASen barruko indarretako bat da.Zer diozu indar abertzale guztiek bere alternatiba ez firmatzeari buruz? Ez ote da reformista delako ?
KAScn alternatiba lehcn pauso bat da Agiriaren hclburu nagusietara iristekoA1tcrnatibak momentu honetan Herriak eta langileriak eskatzen dutena jaso eta errepre~sentatzen du.Pauso bat besterik ez da, baino nahiko handia, bestela ikus zer izango litzatekcn guretzat autonomi zabal bat, estuto berri bat, autogobernu bat izatea...
Indar abertzaleetatik ez dute onartu, eskubi aldetik PNVl- eta ESBk; ezker aldetik berriz LAIA EZek, bakoitzak berc kritikak eginaz.
Nere ustez alternatiba ez da reformista, ez paktista, ezta gauchista ere. Programa minimo bat da, politikan pragmatiko izan behar bait dugu, baina inoiz helburu nagusiak alde batcra utzi gabe. Lehenengo pausoa denez gero, ez dezkegu sozialista konsidera, bakár bakarrik antioligarkiko azaltzen da eta horregatik lehenengo urratsak, oso minimoak, ematen ditu, langile arazoaren aldetik adibidez.
Bestalde, Ipar eta Hego Euzkadiren artean harremanak indartzea planteatzen duenez gero, nolabait radikala da, hori ez bait dute zenbait indar abertzalek ere e erreibindikatzen.
Interklasista garela esaten digutenei hauxe erantzuten Eiegu: borrela bagina errazago izango litzatekela PNVrekin paktatzea, honek bai bait ditu bere alde onak adibidez Espainiako gobernuaren eta oposizioaren aurrean duen legitimidadea.
KASek klase politika daramala nahiko garbi adierazten du organismo unitarioaren konposizioak, hor EKArekin batera, klase alderdi konsidera ditzakegun, MCE, ORT, PTE eta Eusko Sozialistak sartzen direlarik. PNVk eta batez ere ESBk asko salatzen digute hori, alegia, zergatik batu garen indar espainolista hoiekin abertzaleekin batu ordez. Ez dczakegu ahantz ez dugula abertzale arazoa bakarrik kontutan hartzen, klasc arazoa baizik,
-- Aipatu duzu organismo unitarioa. Gorpuztuko ote asmo hori?
-- KASek aipaturil o alderdi hoiekin osatu du iadanik organismo unitarioa. l975 ean izan zen proickto bat EHAS, E.TA (pm), MCE, ORT -- cta ustc dut EKA cre sartzen zela -- horrelako zcrbait egiteko. Orduan LAIAk ezezkoa eman zuen, nere ustez arrazoi guztiz, oraindik KAS cz bait zegoen behar bezala gorpuztua.
EHASek ere ezezkoa eman zucn azl enean, lelicndabizi indar abertzalc ezkertiarren artean aliantza batera iristea ikiisten bait zen beharrezkoen.
Iragan abuztuan, KASen Airiria cta alternatiba firmatzean eta plaza~ratzean, indar batzuk intercsatu ziren hoietaz. KASek bere altcrnatiba eskaini zien, azter cta eztabaida zczatcn.Azkcncan proiekto bat egin da, funtsean KAScn alternatiba dena.
Orain eztabaidatzcn ari dcn puntua organisrnoa unitario honi eman behar zaion funtzioa da. Hori ateratzen den programari loturik egongo litzateke.
Nolanahi ere, kontuan izan bchar da aliantza taktiko bat bcsterik ez dcla hau.
-- Eta zer dakizu "ezker abertzaleko alderdi sozialista zabalari" buruz? Hau da, EHASek eta beste taldeek elkarturik alderdi zabal bat burutzeko asmoaz?
Batzuek esan dute gerra ondorenel o gertakizunik inportanteena, euskal politika mailan, KASen osakuntza izan dela. Nere ustcz gertakizunik inportanteen;i oraindik ez dugu ikusi eta hau KASeko indar guztiak partidu batean elkartzea izango litzateke.
KAS koordinadora da, ez da alderdi politikoen bilketa.KASek "poder de con vocatoria" haundia du adibidez amnistia eskatzean eta errepresioaren aurkako huelgatan, baina ez du militanterik.
Bestalde, KASeko talde bakoitzak badu bere indarra, baina ez du bere inguruan behar litzateken jenderik biltzen. Gainera Euzkadi txikia da horrenbestc partidurentzat; Hego Euskal Herrian ez gara hiru miloi biztanletara iristen eta baditugu ezker abertzalean lauzpabost talde eta estatalistetan beste hainbat, guztira 12-15. Hau astakeria da.
Ezker abertzalearen barruan ez dago halako difercntzia haundirik eta beharrczko litzateke hor daudcn taldeen artean konberjentzi prozeso bat eramatca eta inguruan organizatu gabe dagoen hainbat jende abertzale eta sozialista ere biltzea.
Momcntu honetan hasial dira hasiak dira harremanak EHAS, EIA ( Eusko Iraultzarako Alderdia, Eusko Sozialistak, EK13 eta baita LAB cta LAKeko zcnbait independicnteren artean. Jarriak dira presupucsto hatzu: Euskal Herria klase sozial antagonikoetan zatitua dagoela ezagutzca horren harruan langileriaren alde jarri eta bere abangoardia zuzcndaria potentziatzea ; Euskal Herria zazpi probintziek osaturiko nazio bezala, hizkuntza, kultura eta konzientzia bereziarekin konsidcratzea; Frantziako eta Espainiako oligarkiek zanpatzen dutcla Euskal Hcrria eta lmrriak. nazional askatasuna lortzcko duen nahia asumitu eta potentziatzea. Presupostu hauek ondoriook dakartzite; osatuko litzateken partiduak klase eta nazional estruktura izango luke eta Ipar eta Hego Euzkadin lanegingo luke. Orain diskutitzen ari dira alde batetik posizio ideologikoak eta geroko estadu sozialista nolakoa izango litzateken eta bestetik barruko cstruktura.
Presupuestu hauek, ikusten denez, konberjentzi baterako baino gehiago dira reagrupamendurako.
-- KASeko indarrak nola eta non kokatuko dira hauteskunden aurrean ? Parte hartzen badute, organismo unitario horrekin batera, edata ESB eta PNVrekin, edo guztiekin?
-- EHASek, eta KASeko zenbait indarrek crabakia dute hauteskundeetan parte hartzea, oraingoei, ley'slatibei baino garrantzi askoz ere haundiago rqunizipalei ematen bazaie ere.
Oraindik hauteskundetarako legea ezagutzen ez badugu ere partizipatzcko kondizio batzu jartzen dira noski; normalak dircnaz gainera (Gabilidadea, partidu guztiak propaganda egiteko eta posibilitateal- izatea eta, noski, partidu guztiak legalizatuak izatea) amnistiarena, hau da, prcso guztiak kaleratzea eta atzerriratu guztiak etxcratzea cta eskubide demolcratikoak lortzea; honek partidu guztiak legalizatzeaz aparte, zera esan nahi du, erabateko libertadea izatea beren pentsamoldea eta programaka baterc eragozpenik gabe agertzeko.
Hauteskundecn aurrean bi baldintza liauek czinbestckotzat jartzen ditugu
Lehen esan dut munizipalei askoz ere inportantzia haundiagoa ematen diegula. Izan ere czker abertzalarentzat lcgislatiboetan irabazteko posibilitateak., oso rnugatuak bait dira. Gainera Hego Euzkadiko lau probintziei 26 diputadu eta 16 scnadore besterik cz zaie tokatuko; honetan oso kontuan izan beharrezkoa, inor ez dadin engaina, hauxe da: irabaziz gero ere hartzen den indarra oso txikia dela; diputaduck herriaren portaboz besterik ez dircla eta berez ez dezaketela gauza haundirik.
Hauteskundetara norekin joan oraindik ikuskizun dago; KAS bezala, organismo unitarioko indarrekin batuta edo beste batzuetan; hori probintzi bakoitzeko kondizioen arabera izango da.
-- Partidu guztiak legeztatzea jarri duzu kandizioetariko bat bezala. Usteahal duzu hori gertatuko dela?
-- Galdera hau bera egin zidaten behin Bergarako Unibertsitatean eta hauxe erantzun nuen; uste dudala Julio Jauregik, bere burua euskalindarren errepresentatzailctzat aurkeztu ondoren -- hori gezurra delarik -- ez duela honuntz alderdi guzti-guztien legeztatzea lortu gabe etortzeko aurpegiril izango. Baezpada interesgarria iruditzen zaigu Herri mailan kanpaina bat egitea amnistia osoa eta partidu guztien legeztatzea lortzeko.
-- Eta zergatik partizipatu hauteskundeetan realista izanaz irabazteko posibilitaterik ikusten ez bada?
-- Irabazteko ez bada ere, beharrezkoa ikusten dut hauteskundeetan parte hartzea, Alde batetik iruditzen zaidalako pauso interesgarri bat izango dela klarifikatze prozesoan. Bestetik, entrenxnendu ona izango delako hauteskunde munizipaletarako.
Orain arte KAS oso ohitua egon da faszist erregimenaren aurka jokatzen ; orain gehiago edo gutxiago, burges demokrazian ari gara sartzen; oligarkiak dominatuk.o duena hori ere, baina beste sistema batiu erabiliz. Beharbada Espainial o Estatua Europarekin hornologatuta geldituko da eta beharrezkoa da Euskal Herria iraultza prozesoa kondizio berri hauei egoztea. Horregatik KASek aldatu egin beharko ditu bere borrokarako metodoak.
-- Bide hori jarraitzeak, alegia burges demokrazian partizipatzeak, ez ahal du herri borroka, kaleko borroka alde batera utziko?
-- Arriskua badagoen arren, inolaz ere ez. Lehen esan dizut diputaduek, gehienaz, portabozak besterik ez direla. Herri borrokak, herria organizatzeak, militanteak osatzeak, kontzientzi abertzale eta sozialista -- orain arte ez dago sendimendua besterik -- sortzeak, guzti horrek du benetako garrantzia Euzkadiren iraultzarako prozesuan. Horrezaz gain portaboz batzu behar ditugu, diputadu mailan edo beste edozer mailatan, herrikoi masen ordczkari izan daitezen.
Eguncroko borroka borroka praktiko bat egiten jakitea lantegietan, hauzoetan, herrietan, eta abarretan lehen mailan dago. Beste hau hauteskundeetan parte hartzea, bigarren mailako arazoa da, baina inpotantea baita ere, batez ere gure helburu nagusiak lortzeko ze egoera politikoan aurkitzen garen ohartzeko, jende asko oso optimista bait da eta huelga orokor batzuekin dena eginda dagoela uste izaten du; konturatu behar gara oraindik lehenengo pausoak ematen gabiltzala gure iraultza sozialista eta abertzalera iristeko.
-- Lehen esan duzu benetako inportantzia hauteskunde munizipalei ematen diezuela? Zergatik? Eta zer eginga da hoien aurrean?
-- Gure ustez hauteskunde hoiek cfikazia haundiagoa dute. Ez dugu ahaztu behar Udalek ekarri zutela Errepublika cta bere garaian lortu zen cstatutoa; garai hartan alkateek zerikus haundia izan zuten politikan cta egun cre badakusagu Gipuzkoan nolako mugimendua sortu den.
Hauteskunde munizipalei begira prestatzen hasiak gara dagoeneko; herrietan masa erakundeak sortuko dira, Abertzalc Sozialista Komiteak deituak, horretan lan egiteko.e
J .M.O. -- E.G.
18-19

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEHAS
PertsonaiazJAUREGI1

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude