Karmen Antia Gurekin


1976ko abenduaren 05ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Karmen Antiari elkarrizketa Yeseriaseko espetxetik atera ondoren

Karmen Antia Gurekin
Azaroak 24, Asteazkena.Gaueko hamarrak laurden gutxi.Donostiako geltokian ohi ez bezalako jende mugimendua nabari da. Ehundaka gizaki -mila, La Uoz de Ezpaña-k zekarrenez- biltzen dira anden eta egongeletara. Madrilgo Talgoan datorren norbaiten zai daude.
Berandu omen dator eta jendea kezkatzen hasia da. Txistuak ere entzuten dira beste tren baten sarrera adierazten dutela eta... Halako batetan, Burdinazko Zubian zehar Talgoa begiztatzen da. Ikurrin bat dabil batetik bestera bildutakoen artean, hauek "Aupa Gizona" kantatzen hasten dira txistua eta danbolinaz ari den gazte sail bati jarraituz.
Zer ote da? Noren zai daude? -galdegiten diote elkarri ohizko funtzionarioek. Donostiarrek beren alaba maiteenetako bati eskaintzen dioten harrera da, Karmen Antiari, alegia. Karmenekin batean, alaba eta senarraz gainera, Manolo Rodriguez, Segouiatik ihes eginak ekarri zituen kamioiaren txoferra eta honen emaztea datoz. Laztanak, besarkadak, kantak eta loreakelkarrenondoan hankak lurrean ipini bezain laster...
"Montxo"-Ren Ama
Nor ote da Karmen Antia? Emakume gaztea da, ile horia, muxugorria. Emakumea, eramanak eramanagatik ere, irripar bizi eta indartsuaz ageri zaigu. Bere 43 urteetan, Jose Ramon Martinez Antia, Madrilen 1975eko irailean hil zenaren ama da, eta zortzi hilabete luze igaro berriak ditu Yeseriasko kartzelan. "Montxo"ren amak askatasun kondizionatua lortu du, fiantzarik gabe. Gaur geure artean dugu zorionez
Bere etxean hartu gaitu. Ardoa, pintxoak eta bihotz berotasuna. Mahai baten inguruan bi ordu eman ditugu hizketan. Ezin hemen isuri ahotan erabili dugun guztia, solasak, oriotzapeanak... hala ere nabarmenenak azaltzen saiatuko gatzaizkizue
- Zer iruditu zitzaizun harrera?
-Ez dakit, bada, zer esan. Ez zitzaidan inoiz horrelakorik burutik pasa ere egin. Inork ez zekiela gure agertzearen berri uste nuen. Harrituta gelditu nintzen, guztiz hunkituta. Pozaren pozaz lagun handi bat utzi nuen zokoraturik. Gurekin Manolo, kamioiaren txoferra baitzetorren, bere andrearekin, eta huraxe presentatzea ahaztu zitzaidan...
-()rain zuenean zarela, etxekoen artean, ezin ahaztuko zaizu utzitakoa.
-Yeserias, atzerriko berriemaileei erakusteko prestatu den gartzela da. Ez da emakumeen gartzelak nolakoak diren adierazteko balio duen eredua. Goian bakarreko gelak ditu, txiki txikiak, airerik ere sartzen ez dela. Ez dira zigor gelak ordea, ez. Hantxe sartu zituzten gose greba egin zuten emakumeak
Sasoi hartan 60 gradutako beroa izatera ere iritsi ziren. Ezin izan zuten bi egun baino gehiago iraun. Hirugarrenean gaixo etxera eraman behar izan zituzten gorputzak ur faltaz baitziren. Gela hauek presoak egoera "normalean" hartzeko prestatuak dira, Zuzendariari gogoak hala ematen dionean. Greban parte hartu zutenak beheko bizitzako beste gela batzuetan sar zitzaketen, baina ez zuten nahi izan...
... Gu galeria handian ginen. Gela batzuk dira han, eta ixten den ate bakarra galeriakoa da, honela harremanak izan ditzakezu zeure lagunekin. Banakoetan, berriz, atea ixten badizute bakar bakarrik geratzen zara...
- Guztiaren haserara jo beste erremudiorik ez dugu. Preso eraman zintuzten momentua.
- Apirilaren 7an izan zen. Agertutakoan "Montxo"ren amaz galdegin zuten. Berekin joateko esan zidaten. Bidean, preso eramateko arrazoia ezagutzen ote nuen esan zidaten. Ezetz esan nien nik. Beharbada semearen heriotzaren berri emateko ote zitekeen, anarteraino ez baitzidaten hortaz deus ere aditzera eman.
- Zenbat denboraz izan zinen komisarian?
- Donostiakoan egun bat. Libre nintzela esan zidaten, eta irtetera nindoala bi polizia aurkitu nituen atean. Nerekin etortzeko agindua omen zuten. Ez zidaten nora esan. Bidean aurrera luzaro gindoazela ezer jan gabe nengoen, eta kafesne zale amorratua naizela aitortu behar dut- bat ordaindu ziezadaten eskatu nien, optalidon batzuekin. Sei egun eman niten Iruñeko komisarian, be'rtan zeudela ere Segoviako ihesean ustez parte hartu zuten guztiak. Handik gartzelera eraman ninduten, eta hantxe bost egun pasa nituen bakarrik, inor ikusi gabe.
Hauzi paperak honela zioen: "Segouiako ihesean parte hartzea". Bi egun gehiago Iruñeko gartzelan pasa ondoren ihesarekin zerikusia zuten guztien joana antolatzen hasi ziren. Hamaika pertsona gindoazen autobusean, ezin konta ahala poliziek zaintzen gintuztela. Madrila eraman gintuzten zuzenean. Yeseriasa lehendabizi eta gero Ocañara.
- Zein tribunalen menpean zineten?
- Lehenik militarrean. Ondoren TOPera pasa ginen, honek ordea eskuak garbitu zituen eta Supremora eraman gintuzten. lau hilabete luze igaro behar izan genituen erabakia ezagutu arte. Berriro TOPera jo genuen. Barrenean izan naizen zortzi hilabete hauetan inork ez dit kasorik egin, ez epaimahaikoek ez bestek.
- Zenbat preso politiko ziren Yeseriasko emakumeen artean?
-Iritsi ginenean 46, gurekin 49. Espetxean sartu baino lehen hiru egun pasa genituen - apirilaren 21ean sartu ginen eta 24ean pasa gintuzten gartzelara. Egun berean, gauez, Eoneha Tristanen alaba jaio zen; hau FRAPekoa zen; epaitu zutenean heriotza agindu zioten; konmutatu eta gero 30 urtetako presondegia gelditzen zaiu. Haurra izan duelako jarraitzen du Yeseria sen; maternitatean dago, bestela eramango zuketen. Barruan gelditu diren bost preso politikoetako bat da. Besteak honako hauek dira: Eva Forest, euskaraz ikasten ari da hain zuzen ere, Bakartxo Intxausti, honi aldizkariak bidaili behar dizkiot, gurasoak eta ahizpa Martuteneko gartzelan dituenez gere besterik ez baitu bidaliko dionik, eta bere 18 urteetan aski zurtz dago. Mari Luz Fernández eta bere ama; hau, ikustera joan zitzaion egunean hartu zuten...
- Zer egiten zenuen barruan?
- Neure alabari egin nion soinekoa dut oroitzapenik goxoena - ehuna egiteko aukera baikenuen - Soineko bat bordatu nion, eta, nere ustetan behinik behin, oso polita gelditu da. Gainerakoan, irakurri egiten genuen -uzten zigutena- eskutitzak idatzi -gartzela barruko gauzak aipatzerik ez bagenuen ere- ... bisitak hartu, tartean kristal berezia zegoelarik, eta nahi zuen zuen guztia entzuten zizun funtzionariaren laguntasunaz. Euskaraz mintzatzen hasten baldin bazara mozteko eskatzen dizu. Espainolez baizik ezin zitezke mintza...
- Karmen, zein izan duzu momentunk larriena?
- Montxorena gertatu zenean. Gartzelan, gerokoaren berri ez jakitea, gaur irtengo ote naiz? Semearen heriotzaren urtemugarako irtetea espero nuen, baina ezin izan nuen...
Orain, denok demokraziaz mintzatzen ari zaizkigularik preso guztiak -emakume eta gizon- gartzeletatik ateratzea dugu behar beharrezkoena. Ezin gaitezke bakean bizi hauen eta kanporatuen herriratzea lortzen ez dugun bitartean
Pilar Iparragirre
16-17

GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakAtxiloketakAtxiloketak
PertsonaiazANTIA1
EgileezIPARRAGIRR1Politika

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude