Kooperatiben Inguruan


1976ko urriaren 03an
Kooperatiben Inguruan
"Egungo ekonomia arazoak konponbide politikoak eskatzen ditu" (Antxon Perez de Callejak).
Era askotora egin daiteke kooperatibaren azterketa; heldu leku asko ditu kooperatiba batek; kooperatiba ez da enpresa fenomeno hutsa; kooperatibaren errealidade honek kezka, asmo eta pentsaera nagusi batzuk ezagutu ditu bere sorrenn bai bere hazkunde osoan.
Baina, besteak beste, enpresa ere badugu koopertiba, eta bere inguruan gaurregun dauden arazo eta problemale ezagutu nahirik kooperatibismoaren barruan enpresa orazo nagusienen ardura duen Antxon Perez de Eallejaren gana jo dugu Arrasatem. Gogoz eta sakon erantzun dio gure galdera soutari.
-- Antxon, kooperatibismoaren arazoa aipatu baino lehen, Euskal Herri osoaren industria giroari gain begirada bat emango ahal zenioke? Gure herriaren industria indarra haundia ahal da?
-- Bertako egoera ezagutzen ez duenak besterik uste Juen arren, gure industria eta gure ekonomia kinka larri batetan dago. Eta gaurregun krisi hitza aipatzearekin topikotara jotzen dugula dirudi, baina egia da, Izan ere gure krisia ez da ekonomkoa bakarrik, ez da mendebalean ezagutzen dugun krisia bakarra. Askoz sakonagoa eta larriagoa dugu. Egungo krisia beste estatuetan konpondu, eta, gero, gure artekoak jarraituko du. Batez ere ekonomiaren kinkaz gain industriarenakin zer ikusia duen krisia ere geure artean dugulako.
-- Bapatean gaiari bere muinetik heldu nahi diozula ikusten dut. Adieraziko ;ahal diguzu zertan datzan industriaren kinka hori?
-- Euskal Herriari begira industria oso desberdinki indartu dela ikusten desekilibrio haundiak daudela, egiazko planitikaziorik gabeko industriakuntza dela. Horretaz gain, gure industriak; urte onak ezagutu ditu, hasi eta indartu da zenbait industria 1959. urteaz geroztik batipat. Baina hazkunde horrek pipia berekin ekarri du. Egiazko barne aldaketarik gabe eman den aldaketa izan da.Toki askotan, duela 15 urte egiten ziren gauza berak. eta era berean egiten dira. Ahalik eta arriskurik gutxienaz jokatu da, babesturik, hesi barruan mugitu da, esportatzearen arazoari ez zaio erantzun zehazik eman. Eta zuloak eta artesiak nabarmenduz joan zaizkigu.
-- Honetaz besterik esango ahal zeniguke ?
-- Inbersio berriak egiteko nagikeria sumatzen da. Ugazabak seguridade bat nahi du bere etekinik eman dezan. Eta azken aldi honetan bai politika aldetik dagoen zalantzagatik, bai konfliktibida dea tarteko delarik, oso gutxi inbertitzen da azkenaldi honetan.
-- Kooperatibaz mintzatu baino lehen, hitz gutxietan zehaztu egizkiguzu egungo momentua eta bertatik goruntz jotzeko irtenbideak.
-- Hara, itsuak ikusten duen zerbait da. Ez dugu petroliorik, ez dugu lan gai edo materia primarik, guk jateko beharr dugun hainbat ez dugu sortzen.
Gai honetan, beraz, erabat besteren inorroi gaude. Eiauzak kanpotik ekartzera behartuak gaude. Eta industria indartsua bagenu, gaitzerdi. Baina enpresen erdiak ez daude konpetitzeko gertuak.
-- Eta, hau, nola konpondu?
-- Ez dago bakarka jokatuz konpontzerik. Lehenago, bakoitzak uste zuen eran edo gogoak ematen zion eran lantegiakiak martxan jartzen zituen eta ahal zuen bietatik jotzen zuen. Egungo egoerari ez diezaioke ugazabak erantzun zehatz sakonik eman. Honek planteamendu berriak eskatzen ditu, politiko aldaketak eta sakonak eskatzen ditu, planifikazio baten beharrean gara,ezin gintezke orain arteko aterpean lasai egon, kanpora plazaratu beharrean gara, konpetibitadearen arazoari erantzun bat eman behar zaio, joanak joan etorkizunari begira jokatu behar dugu.
-- Guzti hori nola hezurmamitu da kooperatibetan? Krisi momentu honek nolako ondorioak izan ditu kooperatibetan?.
-- Bi krisi mota daudela esan dugu. Ekonomiaren aldetik gainontzekoa pasatzen ez den neurrian gu ere ahal dugun eran ibiliko gara. Baina industriaren kinka orokorrari gehiago begiratu diogu eta erantzun bat eman nahirik gabiltza.Kooperatibak rentableak izan daitezen saiatu gara bertan gazteriaren eragina sumatzen da, kooperatibetako langileak bataz beste gazteak dira. Bestalde, kooperatibak berri samarrak ditugu, gaur gaurko produktoak sortuaz jokatu du-
-- Etorkizunari begira besterik ere behartuko duzue...
-- Hori da gure kezka. Lankide Aurrezkia, berarekin bat eginik jokatzen duen guztia, dugu oinarri. Honek halako segurantza bat ematen digu. Horretaz gain, gure morrontza gehienbat teknolojikoa izan ohi dela ikusiz, teknika mailan besteren menpean gabiltzala oharturik. gu geuk behar ditugun gauzak sortzeko ikerketa zentro bat sortu du, honen aurkikundeetaz baliatuko diren kooperatibek finantziatua. Inbestigazioa da gure etorkizuna. Eta praktikari begira, konpeitibidadeari aurpegi emanaz, esportazioa landuko duen departamendu bat sortu da. Gaurregun, jakina da, lantegi batek ez dezake nolanahi kportazioaren arazo hau ongi antolatu. Baina kooperatiben elkartzeak horrelako ondorioak dakartzi.
-- Kooperatiba berriak sortzen ahal dira ala geldi zaibiltzate momentu honetan?
-- Urtero lauren bat kooperitiba irekitzen ditugu, eta bataz beste lan postu bakoitzeko bi miloiren kostea izan ohi dute. Ez dira haundiak, hirugarren urte aldera hirurogeitik eta ehundik behera langile izango duten kooperatibak. Industria sailean atzera samarturik edo gutxi industriatuak dauden tokiak dauzkagu gogoan. Eta kanpotik ekarri ordez bertan sor daitezkeen etna kanpora gaitezkeen gauzak lantzen saiatzen gara.
-- Gure herrian gutxi industriatutako lurruldea ia erabat industriatu gabea, ipar aldea dugu. Bestalde, industriarik ezaren ondorioak, zeintzuk diren inkurleak dakike. Kooperatiba mailan gai honetan zerbait pentsatu ahal.
-- Hego aldeko euskaldunok ez gaude ipar aldeaz ahaztuta.. Baina kooperatibak sortzeko eraginik haundiena bertatik sortu behar du. Giro bat behar da. Inoiz elkarrizketaren bat edo beste izan den arren, arazo hau oraindik mamitu gabea dago ipar aldeko kooperatibakuntza gure aldetik egiteko. Agian, bertan sortu beharko luke mugimendu bat eta bertatik indartu. Baina gainditu beharrezko baldintza asko egon ohi da
-- Kooperatibak haundituz joan diren bezala euren izpirituaz derizkiozu?
-- Kooperatibak, gainontzeko -erakunde oro bezala, haziz eta hedatuz joan den neurrian, izpiratua indar galduaz joateko arrizkurik izan du. Bestalde, kooperatiba batzuk eta jendez haundiegiak direla ez dago dudarik; Masifikazioaren arriskua haundia da eta demokrariaren baldintza permiazkoenak arriskupean jarri daitezke. Arazo honetaz ere kezkati gabiltza, jende pilaketa betidanik izan da kaltekoa. Eta ez hori bakarrik, metodoak ere zalantzapean jarri beharrean gara. Produkibidade baten onerako,"trabajo en cadena" eta horrelako sistemak onak izan daitezke, baina pertsona menderatzen duten neurrian oso eztabaigarriak dira teknika hauek.
Kooperatibaz hitzegin dugu Antxonek bere iritziak garbi azaldu dizkigu. Industria lur jota dago eta ez dago etorkizuna zuzentzerik politiko baldintza batzuk lortzen ez diren bitartean. Eta euskal ekonomiaren aldeko politika baten beharrean gara.
Mikel Ugalde
19-20


Gaiez\Ekonomia\Kooperatiba\Kooperatibi
Pertsonaiaz\PEREZ DE1
Egileez\UGALDE1\Ekonomia

Azkenak
Mutil-dantzak indartu eta babesteko deia luzatu du Plazara Dantzara elkarteak

Baztango lehen festak hastearekin batera, mutil-dantzak dantzatzera bultzatu nahi dituzte baztandarrak; hala adierazi dute Plazara Dantzara elkarteko kideek publikatu berri duten prentsa-oharrean. Aurreko urtea Baztanen bazterketarik gabeko lehenengo urtea izan zen eta horri... [+]


Gazako osasun zentroen %80 zerbitzuz kanpo dago

Gazako osasun sistema kolapsatzeko zorian dagoela jakinarazi du Osasun Ministerioak, erregai faltaren eta erasoen ondorioz. Urriaren 7tik 500 mediku eta 138 erizain hil ditu Israelek, eta 33 ospitale suntsitu. Rafah-tik 300.000 pertsonak egin behar izan dute ihes azken egunetan,... [+]


Heziketa perfektuaren sindromea: nekeak jotako gurasoak eta presioak itotako haurrak

Heziketa perfektua jasoko duen seme-alaba perfektua izateko nahiak eta espektatiba eta lorpenetan oinarritutako kulturak estresa, antsietatea eta jarrera arazoak sortzen dituzte, eta zabalduta dagoen fenomenoa da gainera. Hala dio ikerketa berri batek.


Ezinbesteko egoera

Apirilaren 2 eta 3an Parisen iragan zen epaiketa, dudarik gabe, judizialki memento historikoa izan zen. Lehen aldikotz euskal afera judizialetan, defentsa eta estatuaren ordezkariak aho batez mintzatu ziren.


Hil egin da Lizarrako langile bat, gidatzen zuen kamioian istripua izan ostean

51 urteko garraiolariaren kamioia irauli egin da Ejea de los Caballerosen (Aragoi). 2024an hiltzen den 23. langilea da.


Eguneraketa berriak daude