Esperientzia Jakingarri Bat Heziera Elkarte Baten Inguruan


1976ko urriaren 03an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Retegiri elkarrizketa (Arrasate bailerako heziera elkarteko burua) kooperatibagintzari buruz.

Kooperatibismoa eta irakaskuntza
Esperientzia Jakingarri Bat Heziera Elkarte Baten Inguruan
Elkarte eta erakunde orok ongi baino hobeto zaintzen du hezieraren arazoa erakunde horrek iraupenik eta jarraipenik izan dezan. Nolako gizarte moldea halako irakaskuntza legea ezagutuko dugu, irakaskuntzaren eta gizarte egituraren loturak estuak bait dira.
Irakaskuntzak ere asko dezake gizarte giroaren aldaketaren baitan, horren berri ematen digu Retegi jaunak, Arrasate bailerako heziera elkarteko buru denez kezkaz eta asmoz beterik dagoelarik.
"Egungo kooperatibismoaren mugimenduan eskolak eta irakaskuntzak zer ikusi haundia du -- dio Retegik. Gerra ostean gure he rria, Euskal Herri osoaren antzera, zatiturik eta birrindurik geratu zen. Lagun asko hilak, besteak deserriratuak, kartzelan ere bai. Egoera hartan etorkizunari begiratu behar zitzaion, herri hura batu, elkartu eta aurrera abiatzeko bidean jarri behar zen, eta horretarako jakintza eta teknika bidea aukeratu zen oinarri bezala. Eta eskolan egin zen lana gogoan hartzekoa da kooperatibaren sorrera eta hazkundea ulertzekotan".
-- Adierazi egiguzu eskolak mugimendu honekin izan duen zer ikusia.
-- Gerra bukatu berria zen eta 1943. urtean, hain kezkati eta arduratsu jokatu zuen On Jose María Arizmendiarretak, eskola profesional bat sortarazi zuen. Eskola profesional bai teknika gizonak, ongi prestatutako profesionalak, sortzeko eta baita gizarte erakunde hobeagoaren baten jokatuko zukeen langilea prestatzeko. Geroztik, kapitalismoaren barruan egoera hobe baten alde lanean hasi zen hemendik irtendako langilea, baina muga hain estu zegoelarik beste lantegi rnolde bat sortzeari ekin zion latek. Hortik sortu zen kooperatiba mugimendua.
-- Profesional eskola berau dugu haxkunde eta aldaketaren er,augarri garbia. Unibertsitari mailako irakaskuntza saioak egiten bait dira hemen. Baina herriararen arazoa bere zabaltasun osoan bartu nabi genuke. Hemen halako elkarte bat sortu duzuela badakigu. Baina zer da heziera elkarte hau, nork osatzen du eta zein dira bere helbururik nagusienak?
-- Lehenik diogun bailara mailan irakaskuntzaren, eta batez ere euskal hezieraren arazoari erantzun bat emateko sortu den elkartea dela. Izan ere, lehenago aipatu dugu, gerra ondorenean gure herrien egoera gogorra izan da, eta geroztik etorkin asko iritsi zaigu. Bi komunidade desberdinak ikusten genituen eta hezieraren bide~ bien arteko etenik eta artesiril sor ez zedin hezieraren arazoa integrazio bideetatik zuzendu behar zela eta pogor ekin genion.
-- Zeintzuk izan dira eman dituzuen pauso nagusienak?
-- Integrazioa Euskal Herrian, erdaldunak euskaldunduz egin behar zela pentsatzen genuen. Haurrak txiki txikiak ziren artean hartu eta euskaldundu behar genituela, Geroago, berriz, berandu izango zela. Eta horrela eskolaurreko haurrak esukalduntzeko plan bati ekin genion eta dagoenekoz haurren (ehunetik 75), eskolaurre mailan euskaldunduz ari dira. Hemen ez dugu ikastola indartzea bakarrik nahi izan, irakaskuntza osoa nola euskaldunduko ari gara lanean. Dagoenekoz ikastolekin batera San Viator ikastetxekoak ere ere euskal gelak prestatzen ari dira, baita Merzedariak ere. Eta horrela, ikastolaz gain, beste zenbait ikastetxe ere gure arrastotik abiatuz doaz.
-- Baina jokabide hau Arrasatera bakarrik mugatu ahal duzue?
-- Bailera mailako ekintza duzu. Bertan, heziera elkarte hau, Oinatiko E.T.E.O., Arrasateko. Eskoriatzako, Aretxabaletako ikastolak sartuak daude, baita San Viator eta ALMEN ikastetxeak ere. Bailara osoari begira ari gara eta badugu gehiago zabaltzeko asmorik.
-- Eta ikastetxe pribatuetanr nolako pausoak eman dituzue bertan euskal gehrk jarri ditauten?
-- Ba hemen egin dizudan azalpen berbera egin diegu haiei. Hemengo heziera eta kulturak, bertakoa, euskalduna behar du izan. Ez dago egiazko hezikerarik euskaltasunaren bideetatik abiatuz izan ezik. Eta horrela hitzeginaz, eta lan eginaz, planteamendu guzti hau onartu dute.
-- Baina noren ugietepean jarraitaen dute ikastetxe hauek?
-- Ez duzu nolanahiko galdera. Baina puntu honetan gure pentsaera ere garbi dago.
Orain, irakaskuntza dela eta, ez dago lehengo konturik. Ikastetxe pribatu batek ez du zentzurik herriaren alde jokatzekotan ez baldin bada. Herriaren alde jokatzen duen ikastetxeak elkarjestio bat eskatzen du, hots, bai irakasleak, bai gurasoak, bai laguntzaileak sar daitezela jestio lanetan. Baztertu ezinezko printzipioa dugu hau eta ikastetxek ontzat eman dutena.
-- Jokabide honen gustuak haandiak ahal dira?
-- Uste baino txikiagoak. Ikastola berriak, ikastetxe berriak egiteak gastu haundiak eskatzen ditu. Guk euskal gela hauek diru laguntzaz gosteen kargak arindu eyten ditugu. Alderdi honetatik bidea uste baino errazagoa izan da. Eta lehenago esan dudan bezala herri osoko irakaskuntza euskaldun dadin, integrazio bat sor dadin pausu haundi bat eman degulakoan gaude, eta ez dugu uste gure bailara honetan experientzia hau mugatuko denik.
-- Eskola pribatuak aipatu dituzu, baina eskola nazionalak?
-- Hemen dago gakoa. Ez gagoz eskola nazionalaz ahazturik, hauek ere gure egintza barruan sartu nahi genituzke. Baina oraingoz oztopo batzuk badaude. Jestioaren aldetik oraingoz ez dago irakasle, guraso eta herri erakundeen artean eskola hauek zuzenteerik. Eta ez dezakegu pausorik eman jestioaren elkarren arteko garantiarik gabe. Bestalde, harrigarria baldin bada ere, Udaletxeak ahalik eta erraztasun haundienak eman behar ditu, lurrak eta abar, baina Udaletxeari ez zaio eskoletako jestioan parte har dezan biderik ematen. Puntu hau ongi pentsatu beharrezkoa izango litzateke, eta arazo honetax zenbait.alkate arduratu dela ere badakigu. Irakaskuntzaren printzipio nagusi bat denez herriak jestioan parte har dezan saiatzea bidezkoa da, eta hori izango dugu eskola hauek euskalduntzeko bideetako bat. eta honek ondorio bikainik eskainiko digu.
-- Pauso haundiak eman dituztela ikusten dut, eta agian bide bonetatik Euskadi osoarentzat bide honetatik Euskadi osoarentzat bide baliagarria zabaldu eta ireki daitekeela ere bai. Baina guzti hau ez ote asmo hutsetan geratuko?
-- Egungo errealidadeah besterik erakustsen du. Orain arteko lana bistan da, eta aurrera joko dugula ere bai. Hasi bi urtetako haurretatik eta unibertsitari mailataraino euskal heziera baten hildotik jokatu dugu. Dagoenekoz Eskola profesionalean euskeraz 1an egin dadin, 80 irakasle euskara ikasten dabiltza. Dakitenak euskeraz erakusteko gai izan daitezen eta ez dakitenek,elkarrizketa arruntak bederik euskaraz egin ditzaten.
Horretaz gain, hiztegi bat ere prestatzen ari gara teknikai arazo hauek euskeraz erabiltzeko gai izan gaitzen. Eta diodan bezala, gure printzipioetan, ez dugu amore emango:
- Euskal heziera herri osoarentzat. Eman berri ditugun pausoak eta eman asmo ditugunak adierazi dizkizut.
- Heziera gizartekoia nahi dugu, behar dugu. Hots, elkarkestio bidetatik zuzendua, ikasle bakoitzak ahalik eta urte gehienetan ikasteko egokierarik izan dezan taxututa, eta Giza formakuntza.
- Eta irakaskuntzaren barruan erlijioaren zentzua, traszedentziaren hildotik, gordeko duen irakaskuntza eskeiniz.
-- Eta egin bide guzti hau betetzeko behar hainbat irakasle bai ahal duzue?
-- Zoritxarrez bilutsik gabiltza gai honetan. Orain artean sortzen diren euskal irakasleak ikastolen beharra betetzeko baino ez dira izaten. Halaz ere, erantzun bat emango diogu arazo hjoni luzarora baino lehen. Oraingoz gehiegi zehazterik ez dagoen arren, maisu eskola bat martxan jartzera goaz.
-- Irakaskuntza euskaltasunez eraman nahi duzuelu ikusten dut. Baina inguru hauetako eskoletan jendeek ez ote dio langiletasunari uko egiten?
-- Eskola profesionala martxan dagoela urte asko da, eta gero lantegi barruan lan egingo duen jendea denez geroz, eskolan bertan lan eginaz sar ditzaten.
Lana zer den eta lantegirako presta daitezen nahi genuke. Ez dugu irakaskuntza indibidualistarik nahi. Herri osoa da salbatu behar dena, eta bere osotasunean salbatu beharrean gara. Eta hori bakarrik ez, Heziera Orokorrean ere bereizketa haundi bat egiten da esku lanaren eta buru lanaren artean eta sarritan esku lana bigarren mailakotzat jotzen da. Horrelakorik gerta ez dadin ikastolako haurrak ere lanbide batetan jarri nahi ditugu, experientzia berri batzuk landu nahi ditugu, txikitandile haur langile izaten ikas dezaten. Lanaz.kezkatu eta osatu beharr dugu gure gizartea
Bazkaltzeko ordua iritsi zaigu. Luzaz jarraituko luke Retegik hizketan, bere baitan dituen asmo eta gogarteak hitz jario bizian jaso ditzake entzuleak. Euskal Herri osoa du gogoan eta heziera legeak eta aginduak baino herriaren osotasuna maiteago du.
Zuek ereindako haziak fruitu onuragarririk eman dezalal
Mikel Ugalde
24-27

GaiezEkonomiaKooperatibaKooperatibi
PertsonaiazRETEGI2
EgileezUGALDE1Ekonomia

Azkenak
Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko

Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.


Mapamundiak Afrikaren benetako tamaina islatu dezala aldarrikatu du kontinenteak

“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.


Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Ipar Euskal Herrian hiru herritarretik bi autonomia handiagoren alde daude

IFOP institutuak eginiko ikerketa ezaguratarazi du Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioak Korsikan, eta ondorioztatu dute Frantziako Estatuan biztanleen erdiak nahiko lukeela bere eskualdeak autonomia handiagoa izatea.


Sexu heziketan formatuko dituzte irakasleak, Nafarroako hamabi ikastetxetan abiaturiko proiektu pilotuan

Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
“Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea”

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


2025-08-26 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gogoratzeko moduko porrota, Taiwango gobernuarena

Logikoena zen, uztailaren 26ko lehen zaplazteko argiaren ondoren. Baina abuztuaren 23ko bigarrenak ihesbide politiko ia guztiak itxi dizkio Lairen gobernu taiwandarrari. “Gogorarazpen bozketan” beren hautetsi-tasuna gal zezaketen oposizioko Kuomintageko zazpi... [+]


Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Eguneraketa berriak daude