Zauritu Zutenen Uneko Argibideak Ematen


1976ko irailaren 19an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Arantxa Kortabarria Maestreri elkarrizketa

Arantxa Kortabarria Maestre
Zauritu Zutenen Uneko Argibideak Ematen
Irailaren 5ean, Donostian, gertatutakoaz lehengo alean eman dugu berri. Baina, halere, Arantxaren ahotik jakin nahi genuen egia.
Z. A.--Hasteko gertaturikoaren berri jakin nahi genuke, zelan gertatu zen? zelan izan zinen zauritua?
A.-- Hondartzan igaro nuen goiza, bertatik ikusi estropadak eta hauek bukatu hondoren etxeruntz abiatu nintzen. 14,30ko autobusa hartzera nindoala jende talde bat korrika zetorrela ikusi nuen "Pertur askatu» eta «Presoak kalera» oihu eginaz. Ikurrin bat ere agertu zen une horretan. Berehala lurrean ikusi nuen gizon bat jasotzera joan nintzen. Nik ezin izan nuen eta beste gazte batzuek jaso zuten, berebil zuri batetan sartu eta eraman zuten.
Hau gertatu ondoren, zera konturatu ginen, Aurrez aurre 40 bat urteko gizon bat, genuela paisanoz jantzirik harma bat eskuan zuelarik. Batzuk laster oihu egin zuten: «Kontu izan, hark pistola du eta».
Nik ere ikusi nuen. Bost-sei metrora zegoen. Jakina, ez zitzaidan bururatu ere gizon hark harma disparatu zezakeenik, baina ikusten duzun bezala oso konfunditu nintzen. Paisanoz jantzitako gizonak disparatu egin zuen pistola eta jakina, hain gertu zegoelarik, erraz io ninduen. Bala izterrean sartu zitzaidan eta berehala lurrera erori nintzen.
Bi mutilek berebiI batetan sartu eta Residentziara eraman ninduten. Ez nuen zentzurik galdu, ez nuen negar egin.
Residentzian hiru orduko operazio batetan bala atera zidaten eta gaur jakin dut sendagileen diagnostikoa: "Herida por arma de fuego. Rotura de fémur. Pron6stico: grave». Orain, berriz operatu behar naute. Litro bat odol galdu dut eta oraindik infezio arriskua dago eta sueroa ere jarria dadukat. Beraz, Gorputza ahula dago oraindik beste operazio baten zama jasateko. Burni bat ere sartu behar didate eta esan didatenez beste 45 egun egin behar ditut Residentzian eta etxean beste lau hilabete ondo jarri arte.
Z. A.--Gorputzez eri eta ahul, baina animoz?
A.-- Bueno, lehen esan dizut ez nuela zentzurik galdu, ez nuela negar egin. Amorrazio batek harrapatu ninduen, haserre jarri nintzen. Ez, zauritua izan arren ez nuen animorik galdu, eta orain inoiz baino sendoago nago animoz. Kulparik gabe zauritu ninduten eta aste asko igaro behar ditut oinaze eta molestiekin, baina ni baino okerrago dauden euskaldunak kontutan harturik, asko arintzen zait dudan zama hau. Nerea ez bait da asko haien egoerakin konparaturik !
Z. A.-- Irakurri ahal dituzu erdal izparringiak?
A.-- Erdal izparringiak ezarri dituzten lerroetan gezur maltzur batzuk badira. Nik esan bezala gertatu zen, ez beste horiek agertzen duten bezala. Bestalde, zauritua ni bakarrik izan nintzela irakurri dut eta hori gezur haundia da. Residentziara, guttienez beste bi gazte ekarri zituzten zauriturik; Bat, «fractura de craneo» duena eta beste neska bat (bere amak esan dit) balaz zauritua. Neska honen sendiak Gobernadorearengana jo zuen eta honek «ez zegoela jakinaren gainean» esan omen zioten.
Z. A.-- Jendeak harrera ona egin ahal dizu?
A.-- Esan dezaket arrazoi politíko batek sartu nauela egoera honetan eta konturatzen ari naiz jendea erantzun zoragarri bat ematen ari deIa. Telegramak, eskutitzak, bixitak, loreak, e. a.
Z. A.-- Bai, hori bai, gela guztiz lorez estalirik ikusi dugu.
A.-- Bestalde, Residentziako jendeak eginiko harrera, benetan txalogarria izan da.
Z. A.-- Egungo politlka egoeraz zerbait esan nahl ahal duzu?
A.-- Bai, esan nahi nuke zerbait. Lehendabizi zera jakin nahi nuke: Terrorismoa zer den edo nor den terrorista, zai eta terrorismoa legalizatua egon litekeen. Amnistiaro buruz ere zerbait esan nahi dut: Espainiar komunikabideen bitartez hainbeste zabaltzen ari den amnistia hori, EZ DELA AMNISTIA; presoak barruan jarraitzen duten bitartean, EZ DELA AMNISTIA; bakar batzuk irten eta berriz beste asko barrura sartzen dituzten bitartean, EZ DELA AMNISTIA; Euskal Herriak, dagokion nortasun eta askatasunaren jabe ez den bitartean, EZ DELA AMNISTlA. Eta demokraziaz ez dut ezer esan nahi, ez bait dut ikusten. Euskal Herriari dagokionez behintzat, oso urrun dabil aipatzen duten demokrazi hori.
Z. A.-- Zauritua izana ez ezik, zarata guzti honek ondoren kaltegarririk ekarriko ahal du zuretzat?
A.-- Ez dakit ondoren kaltegarririk ekarriko duen ala ez. Nere aldetik gertaturiko guztia argitzea eskatu behar dut (denuntzia ere bai) eta agintari iendea por izango balitz, indemnizazio bat eman behar lidakete.

Zezen suzkoak baino beldurgarriagoak, noski
16

GaiezPolitikaEuskal HerrKale istilu
PertsonaiazKORTABARRI1

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude