Donostiako Mataderi Berria


1976ko ekainaren 13an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Donostiako Mataderiko Alvaro Elizondori elkarrizketa.

Donostiako Mataderi Berria
Donostian mataderi berria egin dute. Lanean hastera doa. Mataderi hau ez du Donostiako aiuntamentuak egin; harakinen gremioak baizik. Obra izugarria da eta munduan gaur dauden aurrerapenez hornitua. Baserritarrentzat jakingarri izango delata, ze martxa ote dagoen edo ze asmo ote dituzten jakitera, bertara joan gara eta Alvaro Elizondori zenbait galdera egin dizkiogu. Hona hemen batzuk.
-- Hasteko, orain, zer inauguratu duzue?
-- Orain mataderi berria. Behi, zekor, zerri, ardi, hegazti eta konejuak hiltzeko, larrutzeko, garbitzeko eta jasotzeko tokia.
-- Lehendik ere hemen, Martutenen, bazenituzten kamarak, ezta?
-- Bai, kamarak eta ondakinak aprobetxatzeko makinak eta lekuak. Orain beste hainbeste haragi edukitzeko kamarak eta gainera, haragia azkar hozteko tunela eta zeharo konjelatzeko tunela jarri ditugu.
-- Zekor bat larrutzen den"an zer egiten da haragiaz?
-- Kanala osorik, azkar hozteko kamara hortan sartzen da. l-lan ordubetean haruntz eta onuntz dabil. Kamara hortan -- 16Nk hotza dago eta ordubetean hilberritan zeukan beroa, 18-20Nk jetxi erazten dio; horrela prest gelditzen da harakinak behar duen arte kamaran egoteko.
-- Ez dago, beraz, goizean larrutu eta arratsaldeko hirurak arte pixatu zai egon beharrik.
-- Ez, ez. Hemen baserritarrari pixatu eta pagatu, dena goizean egingo zaio; eguerdirako etxera joateko moduan libratuko da.
Gaiñera pagatu ere, Aurrezki kutxako txekeaz pagatuko zaio. Bere izena jarriko zaio txekean eta txeke hori galduko balitzaio ere, beste iñork ezin dezake kobra. Ez dago gaur horrenbeste diru esku puntan nolanahi erabiltzerik.
-- Pagatze kontuan ari zaren ezkero, prima ere zeurok pagatuko ote duzuen entzun dut.
-- Bai, halaxe da. Harakinen gremioak akordio bat egin du gobernuarekin eta guk, zekorraren balioa eta prima, dena batera ordainduko duqu.
-- Beraz baserritarrak, zekorra hildako egun berean, prima eta guzti kobra ahal dezake?
-- Bai, hala kobratuko du.
-- Ez da gaizki ; gaur prima hori kobratzeko hilabetetan zai egoten dirata. Zenbat buru hilko dira mataderi hontan?
-- Behi, zekor, zerri, ardi, koneju, hegazti eta abar, guztira: 11.000-12.000 tonelada haragi urtean.
-- Baina behi eta zekorretan zenbat buru?
-- Urtean 7.800 buru zahar eta beste 28.000 gazte hiltzeko baimena eskatu dugu ofizialki.
-- Egunean zenbat buru dator?
-- Gutxi gora behera 100 zekor eta beste 25-30 behi.
-- Ez da gutxi. Nondik sortu hoinbeste?
-- Gipuzkoan erosten dugu lehenbizi. Zaragoza, Errioxa eta Nafarroan ere, urte guztian aritzen gara erosten. Salamanca, Extremadura eta Andalucia aldean, boladaz erosten ditugu, larreak bukatzen zaizkienean eta hola. Santander eta Asturiasen ere, inoiz bai.
-- Denetik % 2enbat izango da Gipuzkoakoa?
-- Hortarako kontuan eduki behar da Gipuzkoan harakin asko dagoela herrietan ere. Orain batzuk gurekin sozio dira. Denera 300 bat sozio gara, 140 Donostia bertakoak eta beste 160 probintzi barrukoak. Gipuzkoa guztian dauden harakinetatik, hirutatik bat inguru izango gara, hemen sozio gaudenak. Gero eta gehiago izango gara, noski.
-- Ateak zabalik dauzkazue, beraz.
-- Nahi duen guztia sar daiteke partean. Gainera, sozio izan ez eta ere, hemen hil eta larrutu dezake ganadua. Lanarena horrenbesteko bat kobratuko zaio; eta tarifak denentzat berdinak dira, bazkide izan ala ez.
-- Ganadua txarra, erre beharra, gertatzen bada, izango al da segururik?
-- Bada eta izango da. Behiko 10 duro eta zekorreko 5 pagatzen du baserritarrak; baina txarra ateratzen bada, ganadu guztia, edo txarra atera den pusketa hura: gibela, barrunbeak, dena dela, segurutik ordaintzen zaio.
-- Entzun izan dut bai, gibela txarra zeukalata, deskuentoa egin diotela baserritarrari. Hori zergatik da?
-- Kanalean honenbeste pagatzekotan egiten da tratoa. Eman dezagun 200 pezta, oraingo prezioa jartzeko. Harakinak horrekin zekor guztia pagatzen du: kanala, barrunbeak, larrua, ondakinak eta dena. Zerbait txarra ateratzen bazaio ganaduari, haren balioaren deskuentoa egiten zaio baserritarrari. Hemen, ordea, segurua hortarakoxe daukagu, txarra atera den horren balioa, segurutik ordaintzen zaio baserritarrari. Ez zaio behin ere deskuentorik egiten.
Ondoren mataderian ikusmiran ibili ginen haruntz eta honuntz. Makinak eten du lana, gizonak botoiari eragin. Gauza bat gustatu zitzaidan izugarri: baserritarrak, ganaduaren jabeak, balkoi batetik ikus dezake bere zekorra nola hiltzen, 1arrutzen, garbitzen... eta azkenik pixatzen duten; eta baskutan zenbat kilo den berak ikusten du dagoen tokitik. Hortarakoxe lekua egin dute, taberna eta guzti gaiñera, bitartean mokadutxo jan edo ardo xurrupa bat hartu nahi badu. A. Elizondok esan zidanez, beste mataderietan, oraingo berrietan ere, ez dago horretarako lekurik; baina berek baserritarren zerbitzurako jarri egin dute.
Jose Alkiza
14

GaiezEkonomiaLehen sektoAbeltzantza
PertsonaiazELIZONDO1
EgileezALKIZA1Ekonomia

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude