Nafarroako Langileria Eta Euskaltasuna


1976ko apirilaren 11n
Jabier Yaben Bengoetxea, Nafarroako langile kontseiluko lehendakariari elkarrizketa.

Nafarroako Langileria Eta Euskaltasuna
JABIER YABEN BENGOETXEA, Nafarroako langile-kontseiluko lehendakari.
Orain 38 urte jaio zen Iruinean Langile-Kontseiluaren Lehendakaritzarako hautatua izan den Jabier Yaben. 1958. urteko maiatzaz geroztik, "Vascongadas de Seguros delakoan dihardu lanean. Ez da kargu erraza Yaben jaunak bere gain hartu duena. Duen karguarengatik eta Nafarroan frogatu duen dei-ahalmenagatik hurbildu gatzaizkio Z.A.-rako galdera batzu egiteko asmoz.
-- Langileek ez dute Sindikato Bertikala onartzen; halere, zuek, Sinkato barrenean zaudete. Nola esplikatuko zenuke zuen agerpen hau?
-- Kargu sindikalak gureganatzeak ez du esan nahi Sindikatoen gaurregungo antolamendua ontzat ematen dugunik; ezta gutxiago ere. Esan dezakegu 110.000 langileetarik, ehunen bat bakarrik dela Sindikato sistemaren aldekoa.
Baina azkenengo Hauteskundeez geroztik, benetako Sindikatoa eraikitzeko posibilidade gehiago dugu. Endemas, orain arte klandestinitatean mugitu diren langile buruzagiei ez zaie gaizki etorriko sindikal-bunkerra zer den jakitea. Horrela, beren aparteko balieaz gainera, egiturak aldatzeko beharrezko den esperientziaz hornituko dira.
-- Zein oztopo arkitzen duzue zuen lanaren bizkortasunerako?
-- Batez ere, lanegiteko benetako garantiarik eza. Sindikato Bertikalaren egitura osoa, zerbitzatu behar lukeena bera, langilea, kontrolpean jartzeko egina dago. Trabak Sindikatoko «bonzoengandik» eta «Arazo Sozialetarako Ordezkaritza»-tik datozkigu, gure ekintza guztien kontrola eramanaz eta langileen arteko koordinaketa galeraziaz.
-- Konkretuki, zeintzu dira Kontseiluaren egin behar nagusiak?
-- Bitara muga ditzakegu gure gaurko buruhausteen iturriak: lehenik, egungo sindikatoa, politik errejimen bat finkatzeko jaio zen sindikatoa, langileen zerbitzu hutsean egonen den batean bilakatu. Hau lortuz gero, beste dena erraz eskuratuko dugu.
Bigarren hauzia aski ezaguna da: aurrera eraman nahi dugun Konbenio Orokorra. Konbenio honen helburua zein den gauza jakina da: maila guztietan lanerako baldintzapen minimo batzu sortu. Nahi dugu langile oro, enpresario eta langileek egindako itun batez babestua egon dadiela nahi dugu.
Enpresagizonei aurkeztu diegun propuesta, itun-gsi bat besterik ez da, sozial-ituna hasteko saio bat.
-- Aditu izan dugu, enpresarioen aldetik, lantegi erdi eta txikiak ito egingo liratekeela konbenioa onartuko balute. Lan gabe dagoen jendetza ere ugal daitekeela esan da.
-- Ez dut uste Nafarroako Konbenioa negoziatzeagatik inork lantegia itxi beharko lukeenik. Hori komunikabideetarako eta enpresario txikiekin erabili den demagogia da. Hortaz aparte, gauza bat da guk 16 mila pezeta eskatzea, eta bestea, tratuak egin ondoren har dezakegun aukerabidea. Gertatzen dena hau da: Nafarroako Konbenio Orokorra zen eta da, izan ere, langileriaren helburu nagusia, eta, gainera oinarrizkoa eta besterik ezer baino lehen egin beharrezkoa, zeren langilerik behartsuenak, baztertuenak, ahulenak eta gaitzetsienak laguntzea eta zuzpertzea baitu helbuaru. Hain zuzen ere, beren buru egin ez lezaketenen eskubideengatik borroka egitea. Eta, horren ondorioz, Nafarroako langileriaren batasuna lortzeko, biderik egokienetako bat delako.
-- Pasa gaitezen beste gai batera. Zein mailatan dago, zure ustez, Nafar langileengan arazo nazionalari buruzko sentikortasuna?
-- Ez ditzagun ahantz, historiaren azken 40 urteak: langileari bere herri-historiaren ezagumena desarroila-erazi liezaiokeen politik bideen gabezia, nahita bultzatutako nahasketa sortuaz. Gauzak horrela, aitortu behar dugu nafar langileriaren gehiengoa, ez dela errealitate hori bereganatzera iritsi. Urte zailak izan dira.
Halere, ziur nago, perspektiba berri baten aurren gaudela eta, nola politik erakundeak, hala sindikalak, beren izaeraz jabetuz joan behar dutela. Gu geu, euskal langile garenez gero, ezin gaitezke konforma egunero salatzen ari garen eskakizunekin." preso politiko, sindikal, atzerriratuentzat amnistia, lanetik igorrita-koentzat lanera itzultzea etabar... guzti hauek beharrezkoak, eskubidezkoak eta ezin atzera utziak inolaz ere. Baina era berean, gure herriaren -- Euskadiren -- nortasun politikoaren onespena aldarrikatu behar dugu.
-- Zer erakar dezake aurtengo Aberri-egunak?
-- Poztutzen nau galdera honek. Azken bolada honetan, 1932an gertatu zen bezala, batzuetan era berdinean, desberdinean bestetan, baina beti helburu berarekin-asmo politiko txarrez egindako,baieztatzeak aditzen ditugu, sasi foral-mozorropean estaliáz. Egia esan, azken finean, sasi-foralismoa, foralitateai en beraren aurrezourre dago, eta gure Herriaren Historia okertzeke sdio bat da.
Nafarroa -- nahiz eta bere seigarren merindadetik berezirik -- Euskal Herriaren bura da, eta horrela, gure euskal batasunerako inguru esperantzagarrian, harrera onez hartuko ditugu anaiak. Iruinea ez da ez inolako martxa berderik izanen; oker dago horrela pentsatren duena.
Ez du herriarekin eta ezta herriarentzat ere pentsatzen.
Mikel Bujanda
6

GaiezEkonomiaSindikalginLangile kon
PertsonaiazYABEN1
EgileezBUJANDA1Ekonomia

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude