Eibarko sozialismoa.


1976ko otsailaren 29an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Juan Ignazio Pauli elkarrizketa.

Eibarko sozialismoa.
Juan Ignazio Paul mintzo
Bor-bor dabilen gaia da:Eibarko sozialismoa. Frontoiko mitina dela ete ez dela hamaika eztabaida sortu da. Eibar PSOEren feudoa omen da. Sozialista omen zen eta izango omen. Behin eta berriz entzun dugu horrelakorik eta entzungo ere. Baina ezin gintezke betiko topikotan ibil. Arazoa aztertu egin behar da.
Horregatik gaztearengana jo dugu. Donostiarra dugu, euskalduna. Donostiako neskatxen Institutoan Historiako irakasle da. Bere ikasketa eta profesioa Euskal Herriko kondairara zuzenduak daude. Hain zuzen, bere historiako lizentziatura ateratzeko egin zuen lana Eibarko sozialismoaz izan zen. Orain arte guk dakigunez gai honetaz, artikulu batzu kanpo, hau da egin den lehenbiziko lan mardula, behintzat.
-- Zer bide, zer pauso eman dituzu lana burutzeko?
--Lehendabizi esan behar dut nere lana ez dela betirako hor geldituko den lana. Bitarteko bat da. Oraindik, izan ere, gai honek zer sakondurik badu eta. Zer sakondurik esaten dut, hain zuzen, zenbait datorren iturriak falta direlako. Bi motatako dato iturrietan oinarritu dut nere lana: bat, aldizkariak, artxiboak eta bibliografia, eta bi, Eibar eta bere inguruetako jendearekin izan ditudan elkarrizketak.
-- Nere experientziaz galdetzen dizut, zailtasunik izango zenuen datoak jasotzen...
-- Bai, inguru hautan aldizkarien kolekzio osoak arkitzea ez da gauza erraza. Biblioteka askotatik pasa behar duzu zerbait osoa ateratzeko. Gainera, La Voz de Guipuzcoa, republikanoen egunerokoa, bera osorik topatzeko La Voz de Españako bulegora jo beharra daukazu. La Voz de Españak eskainiak ditu ale asko Diputazioari baina oraindik jasotzera ez dira joan eta bien bitartean nolabait ibili beharra dago.
Baina hutsune haundienetakoa Adelante», Eibarren sozialistek ateratzen zuten astekaria, ez eskuratzea izan da. Ahaleginak egin arren modurik ez dut izan. Eibarren eta inguru hautan, nik dakidanez behintzat, inork ez du. Zer egingo da ba.
-- Eta jendearekin izan dituzun harremanak?
-- Ahalik eta dato gehien biltzearren mota askotariko jendearekin hitzegin dut. Ez naiz sozialistetara bakarrik mugatu. Garai hartako komunistekin, abertzaleekin, republikanoekin e t a beste jende liberalekin hitzegin dut. Elkarrizketa hauk behar beharrezkoak dira. Beste osotasun bat ematen diote lanari.
-- Non mugatzen da zure lana?
-- Eibarren sozialismoa sortu zenetik bigarrengo Errepublika arteraino. Bigarrengo Erepublika zergatik ez dudan aztertu galdetuko didazu baina, egia esan, aldi horrek beste lan bat eskatzen du. Hori beste tesia bateko gaia da. Nik lehenbiziko urratsak egin ditut.
-- Zure gaia, beraz, zabala delarik modu askotara ikusi daiteke.
-- Bai, bakoitzaren iritziak eragiten dutela dudarik ez dago. Hori aitortu beharra dago. Uka ezinekoa da. Nere lanak lau atal berezi ditu, lehenengoa jendetzaren mugidura, bigarrena Eibarko industriaren egitura eta gora beherak, hirugarrengoa jendea nola bizi zen, zer irabazten zuen t.a. aztertzen duena da eta laugarrena langile mugimenduaren azterketa da.
-- Gaiari lotzen gagozkiola, noiz eta nola sortu zen sozialismoa Eibarren?
-- Joan zen mendearen bukaeratik datorren gauza da. Eibarren baziren sozialistak baina eragile berezia Beaskoetxea izan zen. Gizon hau Bilbotik botea edo deserriratua izan zen eta Eibarrera etorri zen bizitzera. Beaskoetxea izan zen sortzailea edo sozialismoaren bultzailea Eibarren.
-- Bilbotik datorren gauza da beraz.
-- Dudarik ez dago Bilboren eragina haundia izan zela. Baina Eibarko sozialismoa Bilboko ume bat zela esatea gehiegi esatea da, oso berezia ze1a esatea bezalaxe. Eibarko sozialismoak bere nortasuna badu. Bere liderrak sortzen ditu. Toribio Etxeberria ez zen Bilbokoen mutil, bera gauza zen bidea markatzeko eta Eibarri halako nortasuna emateko. Gainera Eibarko industriaren egitura eta Bilbokoarena ez zen berdina eta hori kontuan eduki beharra dago.
-- Zer esan nahi duzu Eibarko industriaren egitura esatean?
-- Ba, Eibarren industria tiki asko zegoela batetik, eta arma industriak garrantzi haundia zuela bestetik. Hain zuzen, Eibarren sozialismoa errotzeko zerikusi haundia izan zuen armeroen gremioak. Langile hauen planteamendua eta Bilbokoena berdina izatea oso zaila zen, beraz.
-- Lantegi tiki asko izate horrek zer ondoren dakar?
-- Ondoren bat behintzat badakar, borroka eta zenbait eskabide baldintzatzen dituela, alegia. Adibidez, zenbait sozialistek destajuan lana egitearen aurka ziren. Horretarako ekintza bat antolatu zuten. Ekintza horrek porrot egin zuen. Langileek ez zuten nahi izan.
Bestalde, lantegi tiki batetan nagusiak eta langileek elkar ondo ezagutzen dute. Lanetik kanpora ere harreman asko izaten dute. Txikiteoa zenbait aldiz elkarrekin egiten dutela esan ohi da Eibarren. Hori gogoan izan behar da Eibarko sozialismoa aztertzean.
-- Zer sozialismo mota zen, orduan, Eibarkoa? Langileriaren diktadura planteatzen al zen?
-- Eibarren, langileriaren diktadura aldarrikatzen zutenak baziren. Hori dela eta zatiketa bat ere sortu zen. 1921 urtean III Internazionalak 21 pundu aurkeztu zituen. Dakigun bezala pundu horiek direla medio Europa guzian sozialista eta komunista arteko zatiketa sortu zen. Eibarren bilera bat egin zen. Bilera hartan 32 bazkide bildu ziren. Une hartan 100 bat bazkide zituen PSOEk. Bileran bildu zirenetatik, pundu horiek onartu zituztenak 18 ziren eta 14 berriz aurka altxa zirenak. Baina hilabete bat berantago beste bilera bat egin zen. Bilera hartara jende gehiago Joan zen, eta Internazionalaren punduak ez onarteza erabaki zen.
-- Aurreneko bileran onartu zutenak zer egin zuten?
-- Zein ziren jakiten ez da erraza. Baina gero ezer haundirik ez zutela egin, nahiko garbi dagoen gauza da. Oso indar guti izan zuten. Bertan behera eginik gelditu zen.
-- Baina Eibarko sozialistek ez al zuten klase planteamendurik egiten?
-- Zalantzarik gabe. Klase borroka askotan aizeatzen zen. Baina klase borroka ez zitzaien nonbait nahikoa iruditzen. Planteamendu zaba1ago bat egin behar omen zen. ~Klase planteamendu soila gaindu egin behar da. Sozialistek Eibarko herri osoaren onerako egin behar dute lan» zion Eibarko sozialisten buruzagia ren Toribio Etxeberriak.
-- Planteamendu hain radikala ez egitea nola esplikatzen duzu, beraz?
-- Lehen ere eman dizut arrazoi bat edo beste baina hemen beste bat ere aipatu behar da. Pentsatu behar da zenbait industrial, dendari, tabernari t.a. sozialistak zirela. Telleria, Marzelino Baskaran, Erkiaga, Markaide izenak gogoratu besterik ez dago. Eta gizon horiek Eibarko sozialismoan eragin haundia zuten.
-- Labur bederen, zer diozu sozialisten kooperatiba arazoaz? Felipe Gonzalezek aipatu du pundu hau.
-- Kooperatibismoa aipatzean beti Alfa gogoratzen dugu. Baina lehendik bat edo beste bazela esan beharra dago, eta zer esanik ez kontsumoko kooperatibak. Hemen Industriako kooperatibak bakarrik aipatuko ditut, eta batipat Alfa garrantzi haundia zuelako eta duelako. Alfa 1920 urtean izan zen huelga gogor baten ondoren sortu zen. Kapitalismoa hausteko bide bezala ikusten zen kooperatiba osatzea. Baina asmo reformistak ere azaltzen ziren. Nagusiei, enpresa ondo eramanez gero, asko produzitu eta langilearen eskubideak zaindu zitezkeela erakutsi nahi zitzaien. Langileei berriz, nagusiaren zigorraren beharrik gabe lan egin erazi nahi zitzaien. Bakoitzak bere gogoz eta borondatez egin zezala lan.
-- Bukatzeko, Sozialisten eta Euskal abertzaletasunaren artean loturarik aurkitu al duzu?
-- Denok dakigun gauza da Eibarren sozialistek euskaraz egiten zutela. Mitin asko ere euskaraz egiten zen. Amuategik Sestaon ere hitzaldi bat euskaraz egin zuen. Pundu hau nahiko garbi dagoen gauza da beraz. Baina euskal abertzaletasuna nola ikusten eta sentitzen zuten jakiteko T. Etxeberriak "La Experiencia sozialista en España. Vista desde mi pueblo» deritzan liburuan 85 eta 86 orrialdeetan diona hitzez hitz gaztelaniaz ematea da nere ustez egokiena:
«...aunque parezca paradoja, en el proceso socialista de Eibar, a pesar de su intenso localismo y no obstante haberse desenvuelto mayormente en vascuence, apenas registramos ninguna preocupación de carácter regionalista, en una época que cobraba fuerza el nacionalismo vasco en todo su derredor. Lo cual no significa que no cultiváramos la tradición y lo folklórico....los regionalismos y aún los separatismos más radicales que hacían círculo en nuestro derredor, era para nosotros simplemente cuestión de reconocer esa realidad en la medida de su autenticidad y volumen. ...Más en nuestro caso del Pais Vasco, si su voluntad mayoritaria fuera separarse del resto, sin obstruir esa solución, una vez puesta en práctica, los socialistas, a quienes no nos convence el hecho diferencial basado en una historia, en una etnografía y una lingüística que piden ser revisadas, y no queriendo renunciar al legado de España, que ha informado nuestro espíritu, seriamos como los greco-chipriotas que piden su unión con Grecia. Y ello se daría en realidad, porque no dejaríamos de vivir en ningún momento los problemas nacionales de España tal como la historia nos plantea al cuerpo entero de la nación».
D. Unanue
16-17

Enrique Mugica, Alfonso Guerra, Felipe Gonzalez

GaiezGizarteaIdeologiakSozialismoa
PertsonaiazPAUL1
EgileezUNANUE1Gizartea

Azkenak
Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko

Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.


Mapamundiak Afrikaren benetako tamaina islatu dezala aldarrikatu du kontinenteak

“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.


Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Ipar Euskal Herrian hiru herritarretik bi autonomia handiagoren alde daude

IFOP institutuak eginiko ikerketa ezaguratarazi du Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioak Korsikan, eta ondorioztatu dute Frantziako Estatuan biztanleen erdiak nahiko lukeela bere eskualdeak autonomia handiagoa izatea.


Sexu heziketan formatuko dituzte irakasleak, Nafarroako hamabi ikastetxetan abiaturiko proiektu pilotuan

Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
“Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea”

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


2025-08-26 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gogoratzeko moduko porrota, Taiwango gobernuarena

Logikoena zen, uztailaren 26ko lehen zaplazteko argiaren ondoren. Baina abuztuaren 23ko bigarrenak ihesbide politiko ia guztiak itxi dizkio Lairen gobernu taiwandarrari. “Gogorarazpen bozketan” beren hautetsi-tasuna gal zezaketen oposizioko Kuomintageko zazpi... [+]


Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Eguneraketa berriak daude