Aita Plazido Mujika hiztegigileari elkarrizketa
Aita Mujikaren hiztegi berria
680.000 fitxa Lau urte barru amaituko
Loiolako etxetzarraren bazterreko gelatxo batean, Aita Plazido Mujikak lan isila bezain nekeza bati atxikia dihardu etengabe. Euskara-erdara hiztegia moldatzen ari da.
Hiztegigile bezala, Aita Mujikak irabazia du, iadanik, bere lekua euskal literaturaren historian barrena. Besteak beste, Jesulagun honek 14.000 hiztegi salduak ditu azken hamar urteotan, eta zifra hau nahiko adierazgarria da erosleari dagokiokeen harrera ona aztertzerakoan.
1965 urtean argitara eman zuen bere lehen Caatellano-Vasco hiztegia, 1900 orrialdeko liburukote handia izan zen lehen hura, 590,-- -ptatan salgai jarri zena. Argitaraldia 8.100 aletakoa izan zen. Argitaretxeak ez zuen hastekoz horrenbeste ale atera nahi izan, baina Aita Mujikak 4.000 harpidedun aldez aurretik lortuak zituenez gero, edizio garrantzitsu hori egih.ahal izan zen.
1973eko abenduan amaitu zen bigarren argitaraldia, nahiz eta zabalkunde lanetan hasi orduko 1974eko otsaila izan. Bigarren honetan. 6.000 ale atera ziren, lehenengokoak baino laburrago eta murriztuagoak, edozenbat sinonimo gutituz batipat. Guztiz 1.027 orrialde, ia 900 gutiago beraz, 890.-- ptatan salgai jarri bazen ere.
EUSKERA-ERDERA
-- Zergatik, orain, euskara-erdara delakoa?
-- Bigarren argitaraldia ere erdara-euskal atera nuenean, jende asko izan zen, zuzen nahiz zeharka, alderantziz ere egin behar nuela adiarazi zidana.
-- Zertan da une honetan zure lana?
-- Lehenengo «castellano-vasco» delakoari erabateko buelta eman diot. 640.000 fitxa atera zaizkit. Geroztik han hemenka bildutako 40.000 fitxa berri ezarri eta gero, 680.000 fitxarekin aurkitu naiz.
-- Eta nola baliatu zara material guzti horretaz?
-- Hasteko, fitxa guztiak alfabeta ordenaz jarri, hitz bakoitzeko lehen hizkieren arauera. Hau amaiturik dago.Ondotik, letra bakoitzaren barrukoak ere ordenaz jarri. Egunero mila fitxa jarriz gero ere, pare bat urteko lana izango da berau bakarrik. Gainera, fitxa bakoitzean esan-nahi desberdinak berezi eta sailkatu egin behar dira, eta baita fitxa berdinak, errepetitzen direnak, kendu ere. Lan mota hau "1"raino, 300000 falta oraindik ere.
-- Hori eginez gero hiztegia amaiturik geratzen ote da?
-- Bai zera! Fitxak bukatu eta gero, kaxatan dauden 680.000 fitxa zenbait mila orrialde handitara pasatu, liburu gisa moldatu eta behar haina zuzenketa, laburpen, hautapen eta aukera egin behar izango da, aldez aurretik ondo pentsatutako kriterio batez. Hiztegiaren azken erredakzioa egin-ala, hiru kopia behar dira, inprimategirako zein bi zentsura motentzat (ohizkoa eta elizarena), eta, azkenik, inprimategian urtebete inguru edo ihardungo dute.
-- Lan asperterraza gero hartu duzuna... Zenbat ordu?
-- Jai egunetan izan ezik, hamar-hamabi egunero. Bisitarik ez badut behintzat...
-- Noiz uste duzu amaituko duzula?
-- Lau urte barru, bakean uzten banaute...
-- Kriterioa aipatu duzu goraxeago? Hitz berdintsu eta sinonimo gehiago baztertuko al duzu hirugarren honetan?
-- Batzuk kendu egingo ditut, baina beste batzuk agertu beharra dago nahita nahi ez. Hirugarren hau lehendabizikoa baino laburrago eta bigarrena baino luzeagoa aterako da.
-- Eta lau urte barru agertu behar duen hiztegi bat prestatzen ari zarenez, zertan duzu Euskaltzaindiaren ortografi-araudia?
-- Problema bat da. Kontutan hartu beharrekoa. Iritziak jasotzen ari naiz.
Han hemenkako ihardunak eta esamesak entzuten ditut. Mitxelenarekin ere hitzegin dut honetaz. Zain, zain nago.
-- Orain arteko erabakiren bat?
-- «N» eta «L» Euskaltzaindiaren esanetara jarriko ditut. «Geologia» eta horrelakoak jatorriaz den bezalaxe... hala uste dut nik behintzat.
-- Eta hatxea»?
-- Bokalen artean ez dago problemarik. Hoik jarriko ditut seguru asko. Badirudi batasunaren arazoak gorakada handia egin duela. Hala ere, hasierakoak ez, behar bada. Zailegi iruditzen bait herri xumearentzat, hitza lehen hizkitik bilatu behar denez gero, gainera. Bietara jartzea ere pentsatu dut, baina ez dut uste.
Horra hor bere obra, lau urte barru argia ikusi ahal izango duena. Tartean, Aita Mujikak harpideak bilatzeari ekin dio. Inork nahi badu izena eman (konpromisorik gabe), eska biezaio Loiolara bertara.
L.. A. Aranberri
23
Aita Mujika artxibo artean