Txara Pelotariarekin Kontu-Kontari


1975eko abenduaren 07an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Txara Pelotariarekin Kontu-Kontari
Petolari On Askok Izan Du Nolabaiteko Azkena
lnazio Altuna Arregi, «Txara», Bergarako Txara baserrian jaio zen 1910garrengo urtarrilaren 10ean.
19 urterekin hasi eta 44 urte arte frontoian ibilitako pelotaria dugu Txara. Gerriak biguin, ezker-eskuin onak, begiak argi eta oinak arinak zituen pelotari saiatua genuen Txara. Indarrez urritxo eta eskuz minbera izan arren partidu asko eta onak jokatu zituen bere garaian.
Gaurregun Irunen bizi da, euskaldunen eta euskaltzaleen arazoez kezkaturik.
"Gipuzkoako Pelota Elkartearen" urrezko eztaietan pelotari zahar honi hurbildu gatzaizkio, berau aurkitu bait dugu eskueran.
–Pelotarako zaletasuna jaioez geroztik izango zenuen, noski.
–Etxeko atarian ibili ohi nintzen asko. Gela eta ate guztiak puskatzen nituen. Sei urte bete nituenean eskolara joan behar nuela esan zidaten gurasoek. "Nik eskolara joan behar baldin badut pelota berria erosi beharko didazue", erantzun nien. Artean ez nintzen sekulan baserritik atera.
–Piper asko egin ahal zenuen eskolan?
–lkasteko gogo gutxi nuen. Orain bai badut irakurtzeko eta gauzak jakiteko gogoa. Hasi eta buka irakurtzen dut Z. Argia. Baina orduan beti pelota nuen gogoan. Eskolan sartu aurretik, errekreoko garaian, eskola bukatutakoan, astia nuen tarte guztietan beti pelotan edo jolasean ibili ohi nintzen. Oso kirol zalea izan naiz. Amaika ezpartina eta abarketa puskatu nuen. Amaika errita eta sesio jarrri ere bai etxean. Jipoi ederrak hartua naiz berandu etxeratzen nintzelako. Baserrian lan asko zen eta eskolatik laguntzera azkar etortzea nahi guraseek. Agudo etxeratzekotan irteten nintzen, baina ezin. Piper bat baino gehiago ere egin nuen pelotan jokatzeagatik.
–Eskolakumeen artean onenetarik ahal zinen?
–Bai. Ni hautsiko ninduenik ez zen. Ni baino zaharragoekin ibili ohi nintzen beti. Nere adinekoetan neregana urreratzen zenik ez zen. 10-11 urte 20 urteko mutilekin eta jokatu ohi nuen. Horregatik deitzen zidaten "Txara Txiki". indarrez ibiltzen nintzen gaizki. Jateko ere fundamentu haundirik ez nuen eta indarra falta. 12 urte arte ibili nintzen eskolan, baina ezer gutxi ikasten nuen. "Pelotan bezala ikasiko bahu", esan ohi zidan maixuak. Pelotan azkarra, eskolan motela.
–Asko lagundu ahal zizuten pelotari izaten?
–Bat ere ez. Eskola piska bat eta bizitzeko ofizio bat ikastea nahi zuten. Horretan laguntzeko prest ziren. Baina pelotatik ez zuten gauza onik ikusten. Pelotatik ez zela bizitzerik uste zuten. Eskolan ez nuela aurreratzen eta zapatari sartu ninduten 13 urterekin. Nik ordea, hartan baino pelotan zalétasun haundiagoa. Zapataritzan ez nuela gauza onik egingo eta Comillasa eraman ninduten. Ea, han bederen piska bat lotzen, zuzentzen etá zentzatzen ninduten
Baina ni lehengoa han ere. Pelotarako haizez betea. Etxeko anaia soldaduskara eraman zutenean baserrira itzuli behar izan nuen. 17ren bat urte izango nituen Aste osoa lanean aritu arte ihardun behar izaten nuen. Halere igande goizean beti pelotan lehertzeraino.
–Profesional bezala noiz hasi zinen pelotan?
–Anaia soldaduskatik etorri zenean. 19 urte nituen. Jende asko egon ohi zen igandetan guri begira. Hauzoko jauntxo batek lagundu zidan. Murua II-Txara eta Etxaniz II-Txikito Durango izan zen jokatu nuen lehen partidua. Irabazi egin genuen gainera. Neri ez zitzaidan pelotari izan behar nuenik burura ere. Bergaran ez zen pelotari haundirik. Bi metroko gizonak ziren orduan pelotariak. Gu, berriz txikiak ginen. Beste munduko gizonak zirela iruditzen zitzaizkigun: Mondragones, Etxabe anaiak, Txortena eta, larogeita hamar kiloko gizonak ziren.
–Partidu asko jokatzen ahal zenuen.
–Pelotari on asko zen orduan. Sekulan izan den aukerarik haundiena. Pelotaleku gutxi, ordea. Tarteka jokatu ohi genuen. Kosta zitzaigun martxan jartzea. Etxetik laguntza gutxi horretarako, partiduak urri, bizimodu latza zen hura. Baina poliki poliki sartu nintzen martxan.
–Pelotari onekin jokatutako partidurik bai ahal duzu gogoan?
–Irureta ezkerra-Aranbaru eta Egia-Txara jokatu genuen behin, gerra aurretik. Irabazi egin genuen gainera. Ubilla-Urzelairen kontra galdu egin genuen berriz Kirru eta biok.
–Txapelketan parte hartu ahal zenuen inoiz?
–Federazioak lehen aldiz antolatu zuen txapelketako aurreneko partidua neuk jokatu nuela uste dut. Bergaran zen. Frontoia lepazurraraino bete zen. Zarauzko Lazkanoren kontra jokatu nuen. 10 tantoz aurretik joan banintzen ere haseran, galdu egin nuen azkenean.
–1925ean sortu zen Federazioa.
–Bai, baina, haserako urteetan ez zuen txapelketarik antolatu. Enpresek antolatzen zituzten partiduak. Mondragonesa zen gure garaiko txapelduna. Honek kendu zion «Zapaterito»ri txapela. Mondragonesari irabaziko zionik inor ez zen. Orduan ez zen orain bezalako txapelketarik antolatzen. Txapeldunari irabazteko ustetan zen pelotariak erronka jotzen zion txapeldanari Atano III ausartu zen Mondragonesari jokatzen. Buruz buru jokatzerik ez zion onartu. Eskubiz bakarrik jokatuko ziola aurrena eta irabazten bazion buruz buru, erantzun zion. Aurrenekoa, beraz, eskuinez bakarrik jokatu zion Mondragonesak Atanori. Atanok irabazi zuen. Ondoren hiru jokatu zituzten buruz buru eta Atanok irabazi zituen hiru partiduak. Atano geratu zen txapeldun. Kirru eta Etxabek jokatu nahi izan zioten Atanori. Baina, beroni ere Mondragonesak eskuinez bakarrik jokatu ziola aurrena, eta txapela kendu nahi zion guztiak halase jokatu beharko ziola berari, erantzuten zien. Ez Kirru eta ez Etxabe ausartzen ziren horretara. Buruz buru irabazi nahi zioten hasera haseratik. Sake librean jokatzen zen gainera orduko txapelketa. Sake libreaz baliatzen zekien gutxi zen. Felipe de Getaria ela Atano III ziren horretan onak.
–Noiz jokatu zenuen azkeneko partidua?
~4 urtekin jokatu nuen azkeneko partidua. Gallestegiri jokatu genien Arbizu III eta biok. Artean jokatzeko moduan nintzen, baina ez zegoen hala bizitzerik. Ez genuen ez segururik ez ezer. 35 duro jasotzen genuen partiduko. Ibiliko gastuak gure gain. Bi egun behar ziren Gasteiztik joan-etorria egiten. Montepio bat sortu genuen baina bertan behera geratu zen. Ez zen irabazten. Pelotari on asko ibili da azkenera4ko frontolan farregarri, zerbait irabaztearren. Irunen denda zahar bat erosi behar izan nuen biziko banintz. Amaika aztarrika egin dut bizimodua ateratzen.
–Gaurko pelotariez zer iritzi duzu?
–Bizkaia eta Gipuzkoa izan dira pelotaren harrobi. Gaur, berriz, Nafarroan eta Errioxan dira pelotariak. Baina beste molde batekoak dira. Lehen bait lehen tantoa egitera abiatzen dira, kale ala bale. Guk tantoa preparatu egiten genuen. Kontrarioa menderatutakoan jotzen genuen tantoa egitera. Berasaluze IV da molde oneko pelotaria, baina buru gutxi du.
Lehen txiki txikitandik hasten zen mutikoa pelotan. Edozein txokotan jokatzen zen. Gaur ez. Pelotari onak nahi baldin baditugu, erakusleak behar dituzte gaurko pelotari gazteek, maixu onak behar dituzte aldamenean.
Beste kontu asko ere esan digu Txarak, baina inor ez mintzearren edo ez argitaratzeko agindu digu.
Pelotariaren bizitza gogorra da. Etorkizun koxkorreko kirola izan da. Bizibide haundirik gabe geratu da zenbait. Omenaldi koskor bat ere ez zaio egin askori.
Pelotaren ingurumariko arazoak zuzentzeko izan dadila Federazioaren urrezko eztaien ospakizun hau.
MUTIOZABAL
2

GaiezKirolaPilotaPilotariak
PertsonaiazTXARA1
EgileezMUTIOZABAL1Kirola

Azkenak
Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Irakasle plazen %17 hutsik geratu dira Nafarroako Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan

473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


2025-08-26 | Josu Iraeta
Euskara, oldartu zaitez

Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]


Meatzaldea eta Ezkerraldea ez dira zuen zabortegiak

A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]


Gazara abiatuko da Global Sumud Flotilla, Euskal Herriko ordezkaritzarekin

Ontzidia abuztuaren 31n irtengo da Bartzelonatik. Euskal Herriko lau kide joango dira bertan, munduko beste 40 herrialdeetako solidarioekin batera. 


Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian, Nafarroan

Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.


Ukrainako Independentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez hemeretzi pertsona hil ditu, tartean lau kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean lau kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Eguneraketa berriak daude