Aita Madinaren Eresaldia New York'en


1964ko maiatzaren 24an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Aita Madina euskal-musikalari elkarrizketa.
Aita Madinaren Eresaldia New York'en
"Orreaga" ta "Aita gurea" bere musika-lanik zabalduenak. Aita Madina euskal-musikalari bikaiñenetakoa
Bakoitzak gerekin ekartzen degu jaiotzatik gure ametsa, gere zaletasuna. Txikitan izkutu gordetzen delarik, azten geran neurrian agiriago jartzen da zaletasun ori. badira pelota eskuan dutela jaiotzen diranak, gero pilotari yayo izateko; beste batzuek liburuei emanak; urrengo aiek jakintza bideei lotuak eta abar. zaletasun auek ekartzen dio gizon eta emakume bakoitzari bere izate berezia ta nortasun agiria.
Aita Frantzizko madina, Oiñati'ko kanonigo laterandarretakoa, musika esku ta oiñetan zekarrela jaio zan, iñolaz ere. bere bizitzan egin du naikoa abesti mota. Opera dala, cantata ta Oratorio mota dala, Suite edo elizako Meza ta moteteak dirala, eman du amaika erakutsi bere urteetan.
Abesbatzetarako, orkestatarako, organurako, laukotetarako, piano, biolin. Kitarra, txistu ta (nik aldakit zenbat eres-tresnatarako?) nolanaiko musika sortua digu praille musikalari onek.
Ta ez uste, praille onen lana aspergarri danik. Ikusi bestela zer gegrtatu dan azkenengo zortzikoteen txapelketan. Bilbo'n izan zan azkenengo saioan, bakoitzaren aukerara utzi zien abestietatik, ogeitik zortzi Aita Madina'renak izan ziran. Ezta egunero ikusten orrelakorik.
Musika da Aita Madina'ren jolasa te bizi-arnasa. Ba-du anima-lana Santa Luzi elizan, Broklyn-go auzotegian. An biltzen ditu gure artetik New York'era joanak beren anima-ardura ta elizkizunetan. Baña ala ere, eresia eztu baztartzen.
Iriki berria da New York'en mundu guziko Erakusketa eta Espozizio ikusgarria. Eta Apirillaren 24' garrenean, Tow Hall'en euskaldun batek esan zuan eresaldiei edo konzierto entzungarri bat. Euskaldun ori gure Aita Madina yayoa izan da. Berriro ere, gure prailleak zabaldu du munduan Euskalerriaren izena.
Ez da denbora asko Ameriketatik etorri ta gure artean ibili zala praille ori. Berriro Ameriketara joan zen eta beste leku askotan bezela New York'en ere, bere balioa erakutsi du ederki. bere osolekoetan ezta alako musika-zalerik izan, baiña Aita Madina'k berarekin ekarri zuan lur ontara musiakrako griña ta seta bizia. Amaika urteetarako musika asmatzen asi zala esatearekin, naiko esana dago.
Nundik sortu zaigu orrelako musikalari purrukatu au? Oiñati'n jaia degu, ain zuzen. Oiñati, Zuloaga margolari bikaiñak zioenez, Euskal-Toledo da; ta Ortega ta Gasset'en esanez: Euskal-salamanka. Erri ortan sortu zuten jesulagunal lenbiziko Ikastetxea Euskalerrian eta an egon izan zan, Inazio Donearen aolkuz., Frantzizko Borja Donea ere aldi berean. Karlistetako gerratean Krlos V'garrena ta VII'garrenak ere Oiñati'n jarri zuten beren egoitza ta Errege-erria.
Alako zelain onelako lorea sortu zan, beraz. Amabost urte zituala ikutu zion jainkoak eta bultzatu zun Lanterandarren prailletegira. Bere eliz-ikasgoa Burgoz'en burutu zuan, ta uri artako Katedralean Segura Kardenalak apaiztu zuan. Bere ikasgo-urteetan Boebide'tar J. M. izan zuan musika-maixu.
Argentina'ra bidali zuten eta Salta'ko Ikastetxean urte batzuek eraman zituan erakusten. Sasoi artan Salta'ko Abesbatza sortu zuan eta musika-lan asko atera zigun. Abesbatzarekin bere lana asi zualako, abotsen arteko gora-bera ta korapilloak erreztasun aundiz gaintzen ditu.
New York'o "El Diario De La Prensa"n irakurtzen degu egin dioten alkar-izketa:
-Noiztik asi ziñan musika asmatzen?
-Amaika urtekin, uste dedanez. Ordutik eman nion biribilketa ta pasodobleak egiteari.
-Zure etxean ba al zan musika-zalerik?
-Ezta iñor ere. bein, nere aitari deitu nion nere ers-saio bat aditu zezan; baña etzan nere deira etorri. Arek, nekazari bezela, ederra ta artia abereetan eta soroetan ikusten zuan... baiña Oiñati'n ba-da lendik ereslarien oroitza. Angoak ziran Madrill'go Konserbatorioko Zuzendari izan zan Arregi ta Mariano San Migel. Au gure arteko klarinetsita bikaiñena bezela jotzen dute ta Eres-batzetarako musika asmatzen oso yayaoa zan.
-Eliz musika asko sortu al dezu?
Asorik-asko, ala ere. Asieran Mezak eta moteteak asmatzen ari oi niintzan bakarrik ta gurdikada aundiak asmatu nituan. gero erre nituan geienak, eta banaka batzuek gordeaz, artan gelditu nintzan. Noizean bein onelako San Juan suak egin oi-ditut nere lanekin.
-Zenbat eres-lan egin dituzu?
-Ez det beiñere konturik artu, baiña bosteun bat izango dira dauzkadan eta erre ditudanak kontatuta.
-Ta zure musika "berria" al da?
-Ez "oso" berria, baiña bai "berria". Ni beti naiz pixka bat "romatico" ta "melodi" bidez dakit itzegiten eta nere sentipena agertzen. Berrikeri geigitan sartuko banintz, ez nintzake nere buruarekin egizale izango. ta oraingo "ultra" asko ez ditut bere bide oietan ain siniste gogorrekoak ikusten.
-Zein da zure lanetan geien jo izan dana munduan?
-Arparako egin nuan nere Sonata Vasca, noski. Donostia arpa-joille Zabaleta'k alde guzietan jotzen du ta bere jardunetan oso artua du.
-Ta eliz-kanta artean, zein dezu gogokoena ta zabalduena?
-Nere "Aita Gurea". Onekin eman nion asiera nere Tow hall'go jo-aldiari. Au beste gertaera nagusi batzuetan ere emana izan da. Ala Fabiola ta Balduino'ren ezkontza jaian. Urrillaren amabigarrenean, Buenos Aires'en ere, abestu zuten Ilia lendakariak bere aginpidea artu zuanean.
-Zer diostazu, zure Apirillaren 24 langarreneko eresaldian jo zenituan eresiei buruz?
-New York'en guziak berriak dira. Len esan dedan bezela, "Aita Gurea" ingelesez jarria; gero Kennedy'ren In Memoriam; Urrezko Katea, Katamarkako Andre Maria'ri eskeiñia; Orreaga, suite eran eta abar eta abar...
-Emen uzten degu Aita Madina, ta gure txaloekin bere lan arrigarri orrengatik, zorionik bizkorrenak opa dizkiogu.
8

GaiezGizarteaErlijioaEliza katolApaizak
GaiezKulturaMusikaBesteak
PertsonaiazMADINA1

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude