JESUS EZPONDA


1974ko urriaren 27an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Lege Batzarreko prokuradorea den Jesus Ezpondarekin Nafarroaz
JESUS EZPONDA
Nafarroa osoak ezagutzen eta maitatzen ditu foruak
Sutan da Nafarroan euskaltzaletasuna
1937an eta l876an kendu zitzaizkienak itzuli behar zaizkie euskaldunei
"Lege-Batzarre"ko prokuradore dugu, Nafarroa aldetik, Jesus Ezponda. Euskararen aldeko eta Euskal Herriaren berezitasunen aldeko "eskaria" egina dio Gobernuari.
Diputazioak, berriz, Tudelako nuklear etxearen aurkako erabakia hartu du.
Bi gertaera hauek eraman gaituzte Jesus Ezponda legegizonaren etxera. Lan eta lan ari da, jendea hartu eta hartu. Halere pozik mintzatuko dela gurekin esan digu.
Ezezkoa eman dio Nafarroako Diputazioak Tudelako nuklear etxeari.
Ezezkoa eman dio bai. Arrazoiz gainera. Ni behintzat, -gauza asko garbitzen eta zehazten ez diren bitartean- aurka nago. Ez Tudelakoaren aurka bakarrik, baita Nafarroan eraiki nahi diren guztien aurka ere. Tudelan jarri nahi denaren arrisku berdinak ditu beste nonahi ipini nahi denak. Ez dakit nola ezar daitezkeen Gizpuzkoan eta Bizkaian.
Ez al da Nafarroaren industriatzea atzeratuko?
Aurrera doa, geldiunerik gabe Nafarroaren industriatzea. Mantsoegi, agian, baina aurrera. Ez dut uste, nuklear etxea ez jartzeagatik, Nafarroaren industriatzea atzeratuko denik. Mundu osoak du argindarraren premia. Zabalera horretan erantzuna ere eman beharko zaio. Mundu osoari ekarriko lioke atzerapena, Ez Nafarroari bakarrik.
Nola dago industria Nafarroan?
Bere bidea darama Nafarroako industriak. Gipuzkoakoak eta Bizkaikoak duen zainik eta errorik ez du Nafarroakoak. Baina harreman haundiak dituzte elkarrekin eskualdeetako eta mundu guztiko industriek. Langilea da Nafarroako jendea. Aurrera aterako da lan egiten duten herriekin batera.
Bai al du Nafarroak, une honetan, langabeziaren arriskurik?
Gaur gaurkoz, ez. Ia inor ez dago lanik gabe. Baina badago leku hobetan lan egin beharko lukeen jenderik. Ez da hoientzat lanpostu egokirik. Nekazari izatetik langile izatera aldatzen ari da nafarra. Nekazaritza lekuetan ere sartu behar dugu industria. Ezin ditzakegu ahantz, jakina, jenderik gehiena eta premiarik haundienak diren lekuak.
Indartuz al doa Nafarroako ekonomia ?
Poliki poliki, baina baietz uste dut. Hobetu egin da, ezpairik gabe, bizi modua.
Zer etorkizun ikusten diozu Nafarroako nekazaritzari?
Iluna. Azkenekoa da nekazaritza mundu osoan. Ez da aintzakotzat hartu arazo hau. Kalte haundiak datoz axolakabekeria horretatik. Hainbeste nekazari duen Nafarroarentzat batipat.
Zer aldaketa nabaitzen dituzu Nafarroako gizartean?
Asko aldatzen ari da Nafarroako giroa. Onerako gainera, aztiek eta atzerakoiek alderantziz esaten baldin badute ere. Erantzunkizuna eta zerikusia nahi du herriak berari dagozkion gorabeheretan. Herriari zor zaiona emateko garaia bada.
Irauten al dio Nafartasunak?
Irauten dio eta iraungo ere bai. Nafarroa osoa ez da berdina. Desberdintasun haundiko eskualdeak ditu. Halere Nafarroa osoak ezagutzen eta maitatzen ditu Fueroak. Ez dio onik egiten beste euskal Probintziak eskubide hoiek gabe edukitzeak. Are gutxiago 1937garrenean kendu zitzaion kontziertoak. Bada agintariak horretaz ohartzeko garaia. Laster eztabaidatuko da "Lege-Batzarrean" arazo bizi hau.
Zer diozu honetaz Gobernnari zuzendu diezun "eskarian"?
1937an kendu zitzaien Gipuzkoa eta Bizkalari "Concierto Económico" zeritzana. Alderdi berean burrukatu ez zirelako etsaitzat hartuak izan dira. Egun batez kendu zitzaiena itzuli behar zaie berriro. Baina ez zaie 1937garrenean kendu zitzaiena bakarrik itzuli behar. Baita 1876garrenean kendu zitzaizkien foruak ere.
Zer alde dago bien artean?
Berdinetik berdinera egindako ituna dira foruak. Bien baiezkoaz bakarrik alda daiteke. Mugatuagoa da Ekonomi Konzertua. Beste askatasun bat du hau duen Probintziak.
Laster aitortuko zaigula uste al duzu ekonomi nortasun hau?
Hala eskatzen du Euskal Herriarekin zuzen jokatzeak. Urte asko joan da eta bada arazo hau zuzentzeko garaia. Bestela hor egongo da zula eta zula ari den arantza bezala. Ibiliaz erakusten du batek badabilela. Honela bakarrik erakutsiko dugu ahazturik ditugula zenbait gauza. Lehen ere aurrean badaude Gipuzkoa eta Bizkaia, nola egongo ote lirateke zor zaizkien eskubideok aitortuko balitzaizkie?
Zertan da Nafarroako euskaltasuna?
Harritzeko moduan. Sutan da Nafarroan euskaltzaletasuna. Beroak gara nafarrok. Nafarron berotasunari eta Diputazioaren laguntzari esker, irakiten daude euskal jaiak, euskal abestiak eta dantzak, euskara ikasteko saioak eta ikastolak...
Zer eskatu diozu Gobernuari?
Egin ditzala eskoletan euskara irakasteko bideak. Oinarri Heziera Orokorraren bukaerarako jakin dezatela umeek euskaraz hitzegiten eta idazten. Batxiller eta profesio ikasketetan ere sar dadila euskara. Ezar dadila Unibertsidadestan euskararen irakaskintza. Sor ditzala euskaraz dakiten eskola-maixuak. Eman diezaiela erantzun jator bat Ikastoletako beharrei. Kontuan har ditzala Euskal Herriaren berezitasunak. Eta beste gauza asko.
Bai al du Nafarroan eraginik sozial arazoak ?
Haundia. Arazorik gabeko herria hila da. Baina zuzenbidean jarri behar zaizkio arazoak. Bide zuzenetik eta aurrera bidean konpontzen diren arazoak ez dira arazo.
Nola ikusten duzu Euskal Herriaren nortasuna?
Nabarmena izan da eta da Euskal Herria. Mundu osoa harritzen duen herria da .Ez dago honelako besterik munduan. Ez dudarik egin. Bere hizkuntza euskara, aurrekoek utzi diguten altxorra, gorde, zaindu eta indartu egin behar dugu.
Erantzunak zehatzak eta laburrak ematen dizkigu Jesus Ezpondak, nahiz eta hitz jario samurreko eta egokiko gizona izan. Zuzenean erantzuten die galderei. Ez da zeharka meharka ibiltzen.
Halere denbora asko gal arazi diogu. Berandu da, jendea zai du. Nafarroaren berri jakin nahi genuen. Zertan den Nafarroa ikusi nahi genuen.
ERRIALDE
JESUS EZPONDA
1

GaiezHizkuntzaEuskaraNormalkuntzEgoera
PertsonaiazEZPONDA2
EgileezHERRIALDE1Hizkuntza

Azkenak
2025-09-03 | ARGIA
Baionako Atalante zinema-ohia jarduera politiko eta kulturalerako okupatu du Kontseilu Sozialistak

Baionako Herriko Etxearen jabetzapean, eraikinak bost urte daramatza hutsik, eta espazio hori hartu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, “elkartzeko, kolektiboki pentsatzeko eta borrokak antolatzeko”.


Euskalduntze prozesu osoa doakoa izateko pausoak eskatu ditu AEK-k

Aurtengo ikasturtean A2 mailara arteko ikastaroetako dirua itzuliko dute EAEn, baita C1ekoak 16-18 urteko ikasleei ere. Nafarroan A1 mailan matrikularen prezioa itzuliko diete.


2025-09-03 | ARGIA
Israel-Premier Tech txirrindulari taldearen aurkako protestek Vueltaren Nafarroako etapa hartu dute

“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.


Venezuelak gezurtatu egin du AEBek ontzi baten aurka egindako erasoa

Trumpek asteartean baieztatu du Venezuelako ontzi bati eraso egin eta bertan zeuden 11 lagunak hil dituela. Hildakoak Tren de Aragua "talde terroristako" kideak zirela eta droga trafikoan ari zirela adierazi du Donald Trumpek. Venezuelak dio bideoa Adimen Artifizialez... [+]


Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua:
“Jaurlaritzarena zehaztasunik eta daturik gabeko txosten politikoa da”

Pentsioak osatzeko 145.000 sinadura bildu dituen herri ekinaldi legegilea eztabaidatzeari ezezkoa eman ondoren, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua oso gogor agertu da Eusko Jaurlaritzaren jarrerarekin eta "bi aldiz engainatuta" sentitu direla azaldu du. EH Bilduk eta... [+]


Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]


2025-09-03 | Gedar
Beste sarraski bat itsasoan: 160 bat lagun hilak Mauritanian, ontzi bat hondoratzean

Kanaria uharteetako kostaldera iritsi nahian ari ziren, baina Mauritanian urperatu zen ontzia. Desagerturik jarraitzen dute 100 pertsonak baino gehiagok.


‘Txoloak, sudakak, moroak, payoponiak’

Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]


Normal plantak egiten

Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.

Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]


2025-09-03 | Castillo Suárez
Maitasunaz

Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]


Analisia
Zarataren erdian... noranzkoak

Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.

Komunikabideetan... [+]


Eguneraketa berriak daude