IKASTOLETAKO HAURREN JAKINDURIAZ


1974ko irailaren 22an
Pello Aierbe, Joxe Antonio Etxezarreta eta Luis Mari Satrustegi psikologoei elkarrizketa.

IKASTOLETAKO HAURREN JAKINDURIAZ
Ez dute jakite-mailan beste ikastetxetako haurren inbidiarik.
Hiru sikologo, Pello Aierbe, Luis Mari Satrustegi eta Joxe Antonio Etxezarreta jardun dira lanean Gipuzkoako Ikastolen Elkarte Batzaren aginduz. Ikastoletako haurren jakite maila aztertu dute.
Ikastolan ez ote duten haurrek beste ikastetxetan bezala ikasten pentsatu ohi du zenbaitek. Susmo eta irudipen txar horrekin bizi da zenbait guraso ere.
Baina ez da egia. Oinarri Heziera Orokorreko zazpigarren mailako Estaduaren eskoletako, Erlijioso ikastetxeetako eta Ikastoletako haurrak neurtu dituzte.
Ikastoletakoak ez daude beste hoietakoak baino gaizkiago, ia hobeto baizik. Azter ditzagun sikolo hauen ondorioak.
-Azterketaren bat egina duzuela, ikastola inguruan, jakin dugu. Esango al diguzue, mesedez, zer egin duzuen?
-Gaurregun, Euskal Herrian, hiru eskola mota ikusten ditugu: ikastotak, Estaduaren eskolak eta praille eta mojen ikastetxeak. Ba dute berezkuntzarik hiru ikastetxe hauek. Berdina dute hirurok oinarrizko irakaskintzaren egitaraua, hots, legeak ezartzen diena. Baina hiruretan kutsu desberdina ikus daiteke. Egia honetan finkaturik egin dugu gure lana.
-Ez zenuten, ordea, hezieraren luze zabala aztertuko..
-Baditu bere mugak gure lanak. Jakite maila soila aztertu dugu. Heziera Lege Berrian aurkitzen den oinarrizko irakaskintza maila aztertu dugu, hots, hizkuntza española, matematika, izadi jakintza eta gizarte jakintza. Bestalde, azterketa hau E.G.B.ko zazpigarren mailan egin da.
Hiru ikastetxe hauetako haurren konparabide orokor bat egiteko beharrezkoak ziren beste azterketa batzuk ere. Beren arteko berezkuntzak sortzen dituzten aldeak ikusteko komenigarri litzateke adimena, nortasuna, espresibidadea, sorketa-lana eta abar aztertzea. Baina ezin, ba, dena batean eta bapatean egin.
-Jakinmina bakarrik da, baina esango al diguzue zein lekutan egin dituzuen azterketa hauek?
-Lehen esan bezala, E.G.B.ko zazpigarren mailan egin ditugu. Hartu ditugun ikastetxeak, berriz, Gipuzkoa osoan zabaldurik daude. Hona ikastetxe hoiek finkaturik dauden herrien zerrenda: Donostia, Irun, Errenteria, Andoain, Deba eta Bergara. 8 ikastola, 9 ikastetxe eta 4 eskola aztertu ditugu. 21 ikastetxetako haurrak neurtu ditugu.
-Zergatik neurtu duzue, hain zuzen ere, jakite maila?
-Gaurregun bada ikastoletako haurren gurasoen artean kezka bat, "ba ote dakite gure haurrek beste ikastetxetako haurrek adina?". Horregatik agindu zigun Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak alderdi hau azter genezala. Arrazoi askok sortu du kezka hau gurasoen barruan. Era desberdinez irakasten zaie haurrei, haurraren askatasuna eta nortasuna gehiago aintzat hartzen dira, harreman bereziak dituzte ikasle eta irakasleak. Mesedetarako ote du haurrak bi hizkuntzetan eskolatzea? Eragozpen izango ote du ala burua gehiago askatzeko eta argitzeko bide? Pozik dabiltza gure haurrak ikastolan, baina ikasten al dute? Bai al dakite beste ikastetxetako haurrek adina?
-Zailtasun eta eragozpen asko izan al duzue lan hori egiteko?
-"Test" edo proba objetiboak behar ziren lan hau egiteko. Egia esan, ez dago honetarako aukera haundiegirik gaurregun. Ministerioak berak onartua daukan ,"Test" bat aurkitu genuen: "Escala sintética de instrucción", Garcia Hoz-ek egina. Beste bi "test" geuk moldatu ditugu legearen arabera eta legeari jarraituz. Bestaldeko eragozpenak ere izan ditugu, ordea, zenbait ikastetxetan. Zorionez gutxitan, baina aterik ez digute ireki nahi izan. Ikaraz? Errezeloz? Ez dakigu.
-Zer ondorio atera dituzue zuen azterketa horretan?
-Ez da erraz bi hitzetan ondorio guziak agertzea. Ikastolen Elkarteak berak agertuko du, noski, gure lanaren laburpena. Hona ondorioen taula, alboan.
-Horrenbeste "media" eta "sigma", galtzerdiak egiteko makinen bat saldu nahi duzuela usteko du norbaitek. Luze joko luke elkarrizketa honek, hori guztia agertzen hasiz gero. Esaiguzue hitz bitan: zer ondorio atera duzue?
-Aurreko dato hoiek ikusirik hauxe aitor dezakegu: totalaren gainetik dagoela media. Ikastola beste ikastetxeren parean edo gainetik agertzen zaigu.
-Gerorako asmorik?
-Sikologia aldetik hainbeste azterketa egin daiteke ikastolari buruz! Jakite maila bakarrik neurtu dugu oraingoz. Baina ikastoletako haurren adimena, nortasuna, kreatibitatea eta abar garrantzi haundikoak dira. Badugu horretaz lanean hasteko asmorik. Baina Hezierako Legeak haur bakoitzaren zaletasun, gogo eta dohaiak ikustea agintzen du, bakoitzak, dagokion lanbidea har dezan. Haur bakoitzak gero bere bizitza osoan egingo duen lana bere adimenari, gaitasunari eta nortasunari dagokion erakoa izan dadin beharrezkoa da haur bakoitza ondo ezagutzea eta zuzentzea. Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak lan hau egin dezagula eskatzen digu.
-Nola burutuko duzue lan hau?
-Honetarako bosgarren eta zortzigarren mailan azterketa batzuk egitea komeni litzateke. E.G.B.ko bi aldiren bukaerak bait dira urtemuga hoiek. Bi alderdi izan ditzake lan honek. Haur bakoitzari eta ikastolen mugimenduari dagozkionak. Lan interesgarriak egin daitezke honetaz.
-Zer, esate baterako?
-1) Ikastolan, adimen, nortasun, bizibidearen aukera aldetik eta abarretik ikusten diren konstanteak aztertu.
2) Gure artean ditugun baremoak haurrei egokitu, hemen dagoen mailan neurri hoiek ipiniz.
3) Lan hauetan erabittzen diren baliagarriak euskaratu.
ERRIALDE
Satrustegi, Aierbe, Etxezarreta
1

GaiezGizarteaIrakaskuntzBesteak
PertsonaiazAIERBE2
PertsonaiazETXEZARRET4
PertsonaiazSATRUSTEGI2
EgileezHERRIALDE1Gizartea


Azkenak
EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


Ostiralean hasi eta urte bukaera arte iraungo du Arestiren ekarria ezagutarazteko Bilboko egitarau oparoak

Euskaltzaindiak, EHUko Gabriel Aresti Katedrak, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua. Ostiral honetan, adibidez,  Bilboko Udalaren Txistularien Bandak Aitaren Etxea emanaldia joko du Euskaltzaindiaren... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Energia berriztagarrien arloko kooperatiben europar federazioko Kontseilu Errektoreko kide bihurtu da Goiener

Rescoop.eu federazioko Kontseilu Errektorean sartu da Goiener kooperatiba, eta  "lorpen handitzat" jo du ardura berri hori. Iragan maiatzaren 22an Krakovian (Polonian) egindako Energia Komunitarioaren Foruman parte hartu ahal izan dute, eta une inportantea izan... [+]


Eguneraketa berriak daude