Irakaskintza herriaren eskuetan jartzeko ametsa


1974ko apirilaren 21ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Joxe Mari Sarasua eta Joxe Luis Izagirreri elkarrizketa

LENIZKO "ALMEN" BAILARAKO HAUR GUZTIAK EUSKALDUNTZEKO ASMOA
Irakaskintza herriaren eskuetan jartzeko ametsa
Aspaldian ez ginen Lenizko errepublikan izan. Izan ere hain urruti dago Donostiatik! Halere Martxoko eguzkia borondatetsua zen eta eguraldi zoragarriz egin genuen joan-etorria.
Josu Otaduiren zuzenbideak genituen patrikan. Bide galtzerik gabe aurkitu genuen. Zai zegoen. Betaz ginela eta Arrasateko zenbait lantegi eta Lan Kideen Aurrezkiak eraiki berria duen etxea erakutsi zizkigun.
Indarrean dago Arrasate aldea. Burua, lana, dirua.. Badira, noski, hutsuneak eta akatsak. Baina bizi den bailara dugu Arrasate aldea. Haurtzaindegia, Oinarrizko Heziera Orokorra, batxillerra, COU, Profesio-eskola, magisteritza... Urtean 30 milloi ematen dituzte irakaskintzarako kooperatibek.
Tarteka, bat ere graziarik egiten ez zion holako hau esaten nion adarra jotzeko Josuri: "jakina Euskal Herriko diru guztiak honera ekartzen dituzue eta''.
Pasa genuen Aretxabaleta ere alferik alde. Berehalaxe ginen ALMENek duen "Dorleta" izeneko ikastetxean. Ez zegoen bertako zuzendaririk. Aretxabaletako bi gizon aurkitu genituen: Joxe Mari Sarasua eta Joxe Luis Izagirre.
Muno baten gainean kokaturik dago "Dorleta" ikastetxea. Nahiko gelaz eta jolaslekuz hornitua dago ikastetxe hau.
-Nola eta zer asmok eraginik sortua duzue ALMEN?
-Euskal kutsuko eta egiturako izena gertatzen da ALMEN, baina berez lau hitz hauen bilduma duzu: "Asocioción Leniz Mancomunidad de Enseñanza". 1965garrenean sortu zen elkarte hau. Bailarako irakaskintza arazoa zuzendu nahirik hain zuzen ere. Batez ere batxiler mailako irakaskintza herriratu nahirik sortu zen. Bost herri gaude elkarturik: Aramaiona, Aretxabaleta, Arrasate, Eskoriaza eta Gatzaga.
-Nola egin zarete guzti honen jabe?
-172 mila metro kuadroko lekua duzu hau. Hor behean Marianistak bizi ziren bañuetxe izan zen etxean. Gaur ikusten duzunez ez dago etxe horren aztarrenik ere. Hemen gorenean egin dugu ikastetxe berria. Saltzera atera zuten marianistek frailegaiak Logroñora eraman zituztenean. Orduan Lan Kideen Aurrezkiak dirua aurreratu zuen erosi genezan. Baina frailetegian hasi ginen aurreneko ikastaroa ematen. Haseran batxiler mailako irakaskintzari-ekin genion. Baina orain batxillerra ezezik Oinarrizko Heziera Orokorra osoa ere harturik daukagu.
-Bailarako Amabirjinaren, "Dorleta", izenaz bataiaturik daukazue ikastetxe hau. Bai al du ALMENek bere babesean beste eskolarik?
-Badaude ikastetxe gehiago ere bailaran. Baditugu harremanak batzuekin eta besteekin. Gure asmoa irakaskintza osoa bere babesean hartuko lukeen elkarte bat sortzea litzateke. Horretarako, ordea, ikastetxe bakoitza gurasoen esku egotea da beharrezko eta zuk ondo dakizunez zenbait eriljiosok eskutila nahi izaten ditu irakaskintzaren giltzak. Baina baditugu harremanak. Elkartu ere egingo garela uste dugu egunen batez.
-Helburu hau ikusi dot ALMENeko araudian: "Irakaskintza eta heziera arazoak sakon ikusi eta aurrera eraman Bailarako beharrak eskaintzen duten maila eta neurrian". Aintzakotzar hartua al daukazue euskal kultura?
-Lehenengo egunetik hasi zen ALMEN euskara irakasten. Bailarako ikastolekin harremank edukitzen eta ikastoletako irakasleei mahai ingurura deitzon. Hemen egiten dute Aretxabaletako ikastolakoek O narri Heziera Orokorreko ikasketa guztia. Bi gela daude maila bakoitzean, bata euskaraz eta bestea erdaraz. Oinarriko ikastaroaren hirugarren mailaraino ematen da euskara. Baina urte guzietan eman nahi litzateke. Baita erdarazko geletan ere.
-Etxetik euskara hartzen ez duten haurrek ikasten al dute hitzegiteko edo aditzeko adina euskara?
-Zail da erdarazko geletan daudenek, euskarazko saio batzun bidez, euskara hitzegiteko eran ikastea. Baina euskal giroan sartzen dira zertxobait eta zenbait gauza ulertzeko gai egiten. Guk, ordea, jaio ordurako euskara ikasteko egokiera ipini nahi genieke har guztiei haurtzaindegiaren bitartez Guk, haur guztiak erdara eta euskara ikastea nahi genuke. Ez genuke bi hizkuntzak ikasi gabe inor gelditzerik nahi. Ez du ezeren galerarik umeen hezieran, bi hizkuntzak ondo ikasteak. Aurten, Aretxabaletan experientzi berri bat hasi dugu erdaldunen umeekin. Ikastolako gela oso bat ireki dugu erdaldunen haurrekin. Euskararen jabe egingo direla uste dugu lau urte betetzen dituztenerako. Guztira hogeita sei haurrek ekin diote bide berri horri.
-Beste ezer egitean duzue haurren hezieran?
-Larunbat goiza osorik hartzen dugu irakaskintzaz aparte beste gai batzuk sartzeko. 20 eratako lan-sailak daduzka sukaldaritza, kirol taldea, artegintza, argazkigintza.. "Bertsolari Eskola" ere badaukagu Lehen agurtu dituzun bi gizon hoiek umeei bertso sena esnatzeko jardunak egitera etortzen dira larunbatero. Laster egingo dute jaialdi bat Almeneko bertxolaritxo eta abeslaritxoek. Honelaxe etorri ohi da zenbait irakasle edo borondate oneko edozein herritar zerbait irakastera larunbateetan.
-Ikusten dudanez lan asko egiten duzue haurren hezieran. Baina ez da aski. Landu behar dira irakasleak eta gurasoak ere. Zer egiten duzue horretaz?
-Egia diozu. Hezitzaileak oso gogoan hartu behar dira. Lehenik euskaraz ez dakiten irakasle guztiei ordu beteko jarduna ematen zaie euskaraz egunero. Euskal giroaren jabe egin behar dute irakasle eta guraso guztiek. Baina hori bakarra ez da aski. Baditugu bilerak irakasleekin. Behar beharrezkoak dira irakasleekiko harreman hauek. Gurasoek ere jabetu behar dute haurren hezieran duten zerikusiaz. 500 guraso bildu ginen lehengo batean. "Gurasoen eskola" ere sorturik dadukagu. 45 senar-emazte biltzen gara. Aurrena denok batera gai bat aztertzen dugu. Gero taldeka. Hilero hasi gara biltzen. Herriaren, gizartearen, gurasoen esku egon behar du irakaskintzak eta hezierak.
-Nola eraturik dadukazue bost herriko ALMEN?
-40 irakasle daude guztira ALMENen. Gehienak emakumezkoak dira. Zuzendaritza marianistek daramate. Guztira 9 dira. Baina hauek ere beste edozein irakasle bezala soldatapean daude. Eskubide osoa ALMENen batzordeak du. Alderdi ona du ikastetxean biziko den talde bat edukitzeak. Beti dago norbait etxeari eta zerbaitetara datorren edonorri begiratzeko. Gainontzean ALMEN 2.300 bazkide dituen elkarte bat duzu. Guraso eta irakasleak, herritarrak, herriko elkarteak, enpresak eta kooperatibak daude sarturik elkarte honetan. 15 milloi behar dira urtero hemengo haurrak eskolatzeko. Bazkide hoiek osatzen dute horretarako behar den diru kopurua.
-Zenbat ikasle dabiltza gaurregun ALMENen?
-Oinarrizko Heziera Orokorrean 877 dabiltza 25 gelatan banaturik. Oraindik ez dugu zortzigarren gelarik Batxiller ikasten, berriz (laugarren urtetik aurrerakoak bakarrik dira) 128 ikasle dabiltza. COU 103 neska mutil ari dira egiten. COUkoek hemen ematen dizkiete denei dagozkien gaiak, baina bakoitzaren baitan eta aukeran jartzen direnak batzuk "profesio eskolan", besteak "San Viator" en eta gainontzekoek "La Merced" izenekoan ematen dituzte.
-Zenbat ordaintzen du ikasle bakoitzak ALMENen?
-Urrutikoei eta bertakoei berdin kentzen zaie, hots, autobusean dabilenari eta ez dabilenari. Hilean 275 pezeta ordaintzen du bakoitzak. 15 miloiko koskatik 4 miloi bakarrik ordaintzen dituzte ikas.leek. Aurten sei milloi eman dizkigu Estaduak. 4 milloi kooperatibek luzatzen dituzte. Enpresak 300 mila pezeta eta bazkideek 700 mila pezeta. Honela berdintzen dugu urtean zehar egiten dugun koska.
Luzea eta sakona izan da elkarrizketa. Benetan bizi dute Otaduik, Sarasuak eta Izagirrek irakaskintza arazoa. Ez dugu alderdi gehiago aipatzeko lekurik. Herriaren, gizartearen eta gurasoen esku dagoen heziera eta irakakintza lortu nahi dituzte. Badu zer esanik eta zer irakatsirik Lenizko errepubilkatxoak. Beste bat arte.
ERR1ALDE
Ikastetxe zaharra eta berria, "Kurutzeberri"pean.
Ikastetxe berria.
8

GaiezHizkuntzaEuskaraAlfabetatzeAlfabetatze
GaiezHizkuntzaEuskaraNormalkuntzProzesua
PertsonaiazSARASUA3
PertsonaiazIZAGIRRE3
EgileezHERRIALDE1Hizkuntza

Azkenak
Itsaso zakar bat eta bi ahots poetiko

Xak eta Ekiza

Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.

-------------------------------------------------------

Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]


Jaizkibel konpainiak gutuna eman dio alkateari, desfilean: “Estrategia aldatzeko garaia dela adierazi diogu”

Jaizkibel konpainia berdinzaleak ekintza berezia egin du Hondarribiko alardearen egun honetan. Gutuna eman diote alkateari, mahai gainean bestelako planteamendu batzuk jar ditzala eskatuz.


Gida bat Donostiako Zinemaldiaren atarian

Euskarazko ekoizpenek presentzia nabaria izango dute aurtengo edizioan. Bestelakoen artean, espektatiba handiko lan eta gonbidatuak izango dira Donostian: George Clooney protagonista duen Jay Kelly pelikula; Angelina Jolie ere ikusiko dugu Couture-rekin; Julliete Binoche... [+]


Euskarazko ekoizpen ugari, Zinemaldian

Sail Ofizialean erakutsiko dira hiru: Maspalomas, Karmele eta Zeru ahoak. Lehia nagusitik kanpo, zuzendari onenaren saria irabazten ahaleginduko da Irati Gorostidi Aro berria pelikularekin. Beste zenbait lan ere aurkitu ahalko dira.

Zinemaldiaren atariko orokorra beste [+]


ANALISIA
CAFek Israelekin kontratua eteteko asmorik ote du?

Etengo du. Hori da kaskora supituan etorri zitzaidan pentsamendua, gosaria ahoan eta Euskadi Irratia sintonian, Imanol Pradales lehendakaria entzun nuenean CAF “gogoeta etikoa” egitera gonbidatuz, Palestinako lur okupatuetan trena eraikitzeko duen kontratua eten edo... [+]


Tunisian dira, abiatu eta astebetera
“Flotillaren aurkako eraso bat Palestinaren aldeko greben pizgarri balitz, ongi etorria litzateke”

Astebete igaro da Bartzelonako portutik Global Sumud Flotilla ekimeneko lehen ontziak itsasoratu zirenetik, Gaza helburu. Tunisian lurreratu berri erantzun ditu ekimeneko euskal ordezkaritzako kide Itziarrek –abizenik ez du eman nahi– ARGIAren galderak, igande... [+]


Enpatia garaia

Ekofeminismoak bizitza nondik eta nola baloratzen duen, ikuspegi konplexuagoa eraikitzeko proposamena dakart. Desazkundearen inguruko ekofeminismoa eta antiespezismoa ezagutzearen ondorio dira datozen lerroak; landa eremuan jaio eta hirigunean bizitzeak dakartzan ikuspegiekin;... [+]


2025-09-08 | Nagore Zaldua
Itsas izar arantzaduna
Izarren hautsa

Izarrak, ortzi mugagabean, keinu egiten diguten argi izpi dardarti liluragarriak dira, osotasuna eta ezereza bateratuta, zer garen ulerrarazteko oroitarri zaizkigunak: izan sua, izan ondotik joan zaizkigun kuttunak, gizakiaren txikitasuna edo Anbotoko Mariren edertasuna;... [+]


2025-09-08 | Jakoba Errekondo
Orria egitera

Orriuldu gabe daude oraindik zuhaitzak eta arbolak. Hostoak ihartu gabe daude, bai. Eta hostoa jasotzeko sasoi aproposa da. Hostoa, batez ere geroago jasotzen da; zuhaitzaren adaburua janzten duen orritza edo hostotza erortzen denean edo orriultzen denean, lurraren instantziako... [+]


2025-09-08 | Garazi Zabaleta
Amama
Lursail bakoitzak bere arnoa

Irulegi eta Anhauze artean ditu mahastiak Joanes Haritschelharrek, Amama proiektuaren bultzatzaileak. “Mahastiak ene amarenak ziren, eta bera jubilatu zenean hartu nuen nik etxaldea, 2022an”, azaldu du. Ama mahastizaina eta aita ardi gasnagilea ditu, eta beraz, beti... [+]


“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Eguneraketa berriak daude