Zillar Eztaietan. Euskal dantzen oinarri eta iturria bilatzen du eta zabaltzen


1973ko uztailaren 29an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Goizaldi dantza taldeko Joxe Iñazio Montesekin
Goizaldi.
Zillar Eztaietan. Euskal dantzen oinarri eta iturria bilatzen du eta zabaltzen
1948garren urtean sortu zen Donostiako GOIZALDI dantzari taldea, Kandido Puxanaren ardurapean. Aurten ospatzen ditu bere zillar eztaiak.
GOIZALDI etengabe lanean jardun da hogeita bost urte hauetan. Oso antzinatik datozkigun euskal dantzen iturrian edan nahi izan du.
GOIZALDI Euskal Herri osoan ez ezik Europako hiri askotan ere ibili da euskal dantza saioak eskaintzen: Madrillen, Valencian, Santanderren, Oviedon; Frantzian, Goiko eta Beheko Pirineotan, Lot, Garonne, Gironde eta abarretan; Inglaterran, Nizan, Alemanian, Ligurian, Bretainan, Sicilian, Italian, Txekoslobakian eta abarretan.
GOIZALDIk sari eta txapel asko irabazi du dantza biltzarretan.Hau guztia dela eta Joxe Iñaxio Montes lehendakariarengana jo dugu hizketaratzeko asmoz.
ðJoxe Iñaxio, zuk dakizu ondoen eta, zer egin du GOlZALDIk 25 urteren buruan?
ðGipuzkoako Goierriko dantzak, ahoz aho iraun duten dantzak gordetzea izan da gure lana. Puxana aita-semeengandik jaso genituen hogeiren bat euskal dantza lantzea, alegia. Hauek, berriz, Olanorengandik jaso zituzten. Eta honek Itzuetarengandik. Herciarengandik jaso ditugun bezala gorde ditugu. Ez ditugu bat ere aldatu jendearen itoxintxa eta txaloengatik. Dantza hoiek beren jatortasonean eta xalotasunean gordetzen eta egiten saiatu gara.
ðZergatik ari zarete folklore maila hau lantzen?
ðOndasun hau dena herriarena da eta herriari bihurtu behar zaio. Gainera gipuzkoar garenez begirapen sakratua behar diogu izan arbasoengandik datortigun altxor eta ondareari eta osorik utzi behar diegu ondorengoei.
ðHerriaren nortasunaren agerpen al da dantza? Zenbateraino?
ðGero eta gehiago sartzen ari da herrian euskal dantza herrikoien kultura altxorra. Batez ere gazteriaren bihotzean ari da sartzen. Hemen dago etorkizunaren itsaropena. Dantza hauek diren bezala ikasteko irrika haundia dago.
ðEuskera oso antzinakoa dugula badakigu. Hala al dira euskal dantzak?
ðDantzak baino askoz lehenagokoa da euskera GOIZALDIrentzak Baina dantzen aztarnak ere prehistorian aurki ditezke. Antzinako garai hoietan galtzen da hauen iturria ere.
ðDantza egiteko era eta molde desberdinak agertzen zaizkigu Euskal Herrian: Nafarroan eta Zuberoan, adibidez. Zergatik?
ðEskualde bakoitzak, bailara bakoitzak, ibar bakoitzak, hauzo bakoitzak bere tankera eta kutsua ezartzen dio dantzari Euskaldunen izaeran dago hau. Dantzak ez dira sortzen gauetik goizera. Mendez mende sortuz joan ohi dira. Belaunaldi bakoitzak bere zentzua eransten dio: bere une hartako aldartea, pentsaera, izaera, sineskera, gizartearekiko eta munduarekiko ustea eta heziera. Baita herri bakoitzak eta itar bakoitzak ere. Nafarroa eta Zuberoa elkarren ondoan dauden senideak ditugu, halere bakoitzak bere taxua ematen die dantzei, nahiz eta molde berdinekoak izan: Irmoak eta geldiak gerriz goitik, biziak eta zumearen antzekoak gerriz behetik.
ðZeintzuk dira Gipuzkoako eta Bizkaiko dantzen desberdintasunak?
Funtsean, esanahian eta mamian erabat ritualak dira Gipuzkoako eta Bizkaiko dantza herrikoiak. Badaude dantzatzeko eran aldeak. Herrialde bakoitzak bere kutsua eta zentzua ezartzen bait dizkio.
ðEz al du folkloreak jendearen euskal kontzientzia kamustuko? Ez al dio gazteriari lo harraziko?
ðAlderantziz. Folkloretik hasten zaie euskerarenganako zaletasuna. Hortik kultura egarria eta herri mina. Hori honela gertatutako asko ezagutzen dugu.
ðúBallet kutsua erantsi diozue dantzei. Horrekin zer galtzen du, zer irabazten euskal dantzak?
ðZoragarria da euskal "Ballet"a, baina guztiaren ondorio izan behar du. Oraindik larrugorri gaude. Oraindik ez dugu bildu herrian bizirik dagoen foklorea. Musikologiarentzat eta dantza herrikoientzat etxe bat behar genuke. Hor gordeko lirake filmak, liburuak, agiriak eta beste edozer gauza gai hontaz. Hortze ikasi ahal izango genuke, hortxe euskal arnasean murgildu. Betoz orduan "Balllet"ak. Oinarri sendo horrekin bakarrik egingo dugu berria zertait taxuzkoa.
ðZer asmo dituzue?
ðAurrekoengandik jasoa ondorengoei uzten ahalegindu gara. Baita Goierriko dantzak herrian sartzen ere.
ðNola ikusten duzue etorkizuna?
ðItxaropenez. Jatorra dena eta jatorrizkoa ikasi nahi du gazteriak, jatortasuna bihurritzen edo aldrebesten duen guztia gorrotatzen du.
«Folk Musik Council» jardunak ziren izatekoak Donostian Uztailaren 26tik abuztuaren 2ra. Batzar hortakoa da GOIZALDI ere. Hori dela eta inguratu gara GOIZALDIrengana. Baina Folk Musik Council jardunak ez direla antolatu esan digu. Beste urteren batean beharko dute.
Dena den hasitako lanari jarraitzeko eskatzen diogu GOIZALDIri. Beharrezkoa du herriak folklore jatorraren arnasa.
Zillarrezko ezteiak indarberritzeko eta arnasberritzeko izan ditzala. Eta bere ibilaldi, dantzaldi, batzarre eta txapelak herriaren onerako izan ditezela.
ERRIALDE
1

Gaiez\Kultura\Dantza\Euskal Dant
Gaiez\Kultura\Dantza\Taldeak\GOIZALDI
Egileez\HERRIALDE1\Kultura

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Eguneraketa berriak daude