DEBAKO ARTE LANTOKIA

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Debako Arte Lantokikoei elkarrizketa.
DEBAKO ARTE LANTOKIA
-Debako Arte Lantokiaz elkarrizketa bat moldatzeko geratu ginen duela pare bat ilabete. Esan ere esan genuen sasoi artan. Debako Arte Lantokia gauza konplejo xamarra zela, eta astiro egitea merezi zuela, zaharkeriarik ager ez zedin.
-Dena den aspalditso eginiko elkarrizketa duzu hau, udan. Erraztasun bati atsikiz edo, norbaitekin hitzegin behar eta, Joxe Mari Larramendirekin mintzatu ginen. Honek du esan nahi, emen azalduko diren iritziak berorrenak bakarrik direnik, aitzitik, elkarrizketa neuk moldatu ondoren, debatarrei igorri nien haiek zuzen zezaten eta beharrezko eraskinak ezar. Beraz emen aipatuko dena, hitzez hitz, honen edo haren iritzia ezezik -are gutxiago nerea-. Debako Arte Lantegiarena berarena duzu.
-Azkenik elkarrizketa hau ZENBAT GARAsailerako egin duzu, bainan honen luzea da eze, irakurlearenganako dudan amoreagatik, sail horren izipirituaren aurka ez ote zen gertatuko pentsatu zan dut.
–Eskerrik asko, bestalde, Debako Arte Lantokiari eskaini digun aukera honengatik, eta elkarrizketa honetarako propio bidali dizkigun argazki ederrengatik.
*Aspaldi honetan, zenbait liburu azokatan, bai eta Euskal Asteetan ere, zuek agerrarazitako erakusketak eta espresio ihardunak medio direla, erruz aipatua izan duk non-nahi, Debako Arte Lantokia. Zer duzue ba, edota, zar nahi dik izan zuen ustetan, Arte Lantoki honek?
–Euskal Asteetan zeregin asko diagok, Guk geuk posibilitate asko iuusten diagu, orain arte, agian, aprobetxatu ez diren posibilitateak, hain zuien. Bizpahiru eginkizun edo programa klasiketatik aparte, herri kultura azterizeko aukera ematen zigatek euskal aste hoiek. Asmatu egin beharra diagu zer egin dezakegun aste hoitan, alferrik edota malla merke batetan iragan ez daitezen.
Guk geuk egin diagu programazio moduko bat, gure iritziz nola izan behar lukeen euskal aste hoitako bat, alegia. Zenbait estudio, azterketa eta inkestaz –Tolosako Hamabostaldian egindakoa bezala–, hor zehar jasetako materialarekin eta imajinazio pitin batez, ba, zertxobait egin diagu. Luze joango huke hemen programaziu delakoa azaltzea, dena den, inork jakin nahi balu...
Behar bada, erantzun didezuen honek, Euskal Asteetan Arte Lantoki honen planteamendua azal zezakek, baina, funtsean, zer duzue zuen helburua eta Arte Eskola honena?
–Ez duk hain erraza horri erantzutea. Ez behintzat zehatz mehatz nahiko konplejoa duk. Dena den nolabait esateko, lau partetan sailkatuko geniake gure helburu hori, alegia: Arte Lantokia, Herrikoia Pedagogia eta Azterketa.
Has gaitezen ba lehendabizikoaz, hots, Arte Lantoki horrekin.
–Euskal artisten harremanak erraxtu, bildu, elkartu eta parekatzeko asmotan edo sortua duk Arte Lanteki hau. Posibilitaterik ez duenari behar dituenak eskaintzeko. Zeren, esate baterako, artegintzan –harri lantzean edo fundiziotan– zenbait material eta tresna behar izan ohi duk, eta artista gehienek ez diate hoitaz baliatzeko aukerarik. Horrez gainera, ondorioz, talka lan egiterakoan, kontzientzia kriliko batez jabe gaitezkek.
Besterik?
–Ba... 'bigarrenez, Herrikoia dela. Hau da, Deban eta Deba inguruan gure ahalmenak eskaini, dela propaganda, txartelak moldatzea, dela zenbait herri arazotan, kultura batzordetan, alfabetatze ikasalditan etab. Guzti hautan saiatzen gaituk, gure laguntza eskainiz, gau eskoletan, zenbait lantokitan, artegintza harbilduz etab.
Eta Pedagogia delako horretaz?
–Bai, Pedagogiaz, eta hau esatean ez diagu esan nahi gu pedagogo izan behar dugunik, eta hartaz pertsonalki saiatu behar dugunik. Aitzitik, gu plastika eta espresio mailan zenbait esperimentazio egiten ari gaituk, eta azterketa hauengandik sor daitezkeen ondorioak edozein eskola edo ikastelari eskain zezaiuzkiokeagu.
Izan ere, gaur ez diagu esperimentazio metodorik. Baduk, hor zehar, amaika liburu interesgarri baina halako liburu bat soil soil itzultzea ez duk aski. Hizkuntzak –edozein hizkuntzak– bere berezitasunak ditik. Zenbait teoria huts praktikatan jarri beharra diagok. Noiz, non eta nola aztertu beharra:
Are gehiago, ezertan hasi aurretik, zein gizon motaren bila gabiltzan jakin behar diagu, zein haurrena. Asketan, intuizioak ere jokatzen dik, baina, nahi eta nahi ez, esperimentazioa ere egin beharra diagok. Haurren erreflejoa landu, gaitu, gauzatu. Gizatasunez zor zaizkion posibilitateak eskaini.
Hau den hau mugatzeko diaguk oraindik, definitu beharrean. Eta hau guzti hau ohizko eskola batetan ezin daitekek zehaz, eskola guztiek beren loturak bait dituzte: programazioa dela, heziketa batzordea, edo patronatoa, zuzendaritza maisuak edo guraseak. Beti du zerbait. Gu ordea, ez gaituk pro gramak behartzen, guk geuk burutzen bait dugu programa, ikerketa eta inbestigazio bati atxikiz.
Honetaz esan behar duk, legeria berrian, Liburu Zuria delako horretan, "Plastika" eta "Hizkuntza», hamabost urte arteko haurrei eman behar zaizkien bi gai direla. Baina aldiz, askok eta askok ez diakik "plastika" zer den ere. Beraz, zer duk eta nork eman?
–Azterketa diozue, azkenik.
–Bai, aipatu ditugun lanak egitean, beharrezko diagu azterketa sakon bat. Ezin zezakeagu ihardun nora ezean. Programazio bat behar diagu, ikasi eta aztertu. Euskal Herriko eta kanpoko ikasle eta irakasleekin harremanak izan, unibertsitate mailan eta beste zenbaitetan. Amaika gai, eta asko landu eta landu. Badiakigu ezin dezakegula guk dena egin, baina, orain arte ikus ahal izan dugunez, badiakigu ere, potentzialki gaitasun eta ahalmenik nahiko eta gehiegi dagoela hor zehar sakabanaturik.
Bestalde, hemen esandako guztia edo gehiena formulazio hutsa duk. Hau dena esan egiten diagu.. nolabait gure ekiniza bi ataletan berez genezakean, hots, guk egin genezakeana, eta gu medio garela, beste askok egin dezakeena.
–Zenbat zarete eta zein planetan, maisu ala ikasle gisa?
–Gu, hemen, hamaika gaituk. Norbaitek irakasle garela esango likek. Izan ere, gauden guztiok zerbait eginak gaituk lehen ere. Ez gaituk hona huisean etorri. Baina hala ere, guk geuk ikasletzat diagu geure burua.
-Artistak zareten aldetik, bat batetako ekintzaz ari ote zarete, ala programazio bati loturik?
–Galdera honetan zerbait argitu behar dauagu. Gu ez gaituk artista, edota, ez diagu behintzat betetzen gure ustetan "artista" baten betekizun edo honen bizikera. Hots, artista bakartiarra duk, bakar bakarrik lanean ari dena, eta bere sorkunde lana berea bakarrik baitz esplotatzen duena, bat batetan sortua izanen bailitzan, herriarekiko harremanik ez balu bezala.
Gure kasu honetan, berriz, gauza askoz ere sinpleagoa duk. Nolabait esateko, hemen harbilean kandadu lantegi bat diaguk eta kandaduak egiten ditiate, noski. Guk, ordea kandaduak egin beharrean, ba, harria landu edo beste zerbait egiten diagu. Eta ez harri polit bat egitearren hori artistak egingo likek eta.
-Hala ere artegintzan ziharduk zuetariko zenbait, irudigintzan esate baterako. Zuen obrak artezkoak ez ote?
–Artea... artea.. ba, bai. Zergatik ez? Euskal Herrian tradizio sendo eta trinkoa diagu harrigintzan, fundizio, grabatu, egurlantze eta abarrean. Gaur egun ez dik ia inork egiten arte zentzu honetan, baina tradizio hori nabari duk oraindik euskal eskulangintzan.
Honetaz, gure tradiziozko herri eskulangintzaz zera esan zezaiokegu, hots, Colombia, Peru edo beste zenbait naziotan bertako herriai egiten dituen gauza bitxiei "arte popular" derizteela. Euskal Herriañ berriz, tradizio bati atxikirik herriak berbera egiten duenean: "Artesania Popular". Zergatik geurea gutietsi behar hau?
-Zuen esperimentazio, aztarren eta asmaketa lanaren ondoren emaitza batzuk sortzen zaizkizue, nahi eta nahi ez. Inor baliatzen ote duk zuen obra hoitaz, edo hobeto esan, ahaleginik egiten ahal duzue inor balia dadin. Hitz batez, komerzializaziorik jorratzen ote duzue?
–Betidanik zorretan ibili ohi gaituk. Orain ere zulo polita diagu, nahiz eta gutxitzen ari. Asualdian, gainera, geuk erosten ditiagu beharrezko gauzak, eta ez materialak eta tresnak bakarrik, bai eta aulkiak, mahaiak eta halakoak. Pixkaka, pixkaka, bagoazik.
Ditugun gastuek irabazi batzuk ere bilatzera behartzen gaituztek. Zer saldu badiagu eta polito saltzen duk zenbait gauza, gainera. Baina, honetaz, merkatu-istudio bat egin behar diagu, geure produktuak zer preziotan saldu behar ditugun jakin dezagun. "Artista" baten balinak ez dik, noski, preziorik, baina hala ere, nolabait zehaztu beharra diagu.
Dena den, guk ez diagu ezer egiten saltzeagatik bakarrik, edota, ez diagu nahi hasiera batetan behintzat egiterik. Beharrezko den neurrian, bai, baina ez, ordea, egin eta saldu, egin eta saldu.
-Komerzializazio horrek ez ote lizueke autofinanziario bat eskainiko?
–Hemen esan beharra diaguk, ez dela munduan ez arte eskola, ez eta bestelako eskolarik, bere autofinanziazioa lor dezakeenik. Beraz, nonbait, geu ginake bakarrak. Baina, esan dugunez, diruak behartzen giatik. Eta ez zatekek horreita izan behar, zeren, esate baterako, hilarriren bat enkargatzen badigute, eta epe bat jarri halaho egun batetarako amai dezagun, halaber gure azterketek, istudioak eta ikerketek epe bat diate, muga bat, eta azkenean, egin beharraren egin beharrez, hilarri alu bat sor zitekek.
Beste arlo bati lotuz, bai zuekin eta bai mintzatu naizen bizpahiru «artistarekin», euskaraz egin ahal izan diat. Euskaldunak zareten aldetik, euskaraz mintzatu ohi zarete, noski. Baina, zuen euskalduntasun hori, kasualitate bat duk ala Arte Lantoki honek daraman abiadari atxikia.
–Hizkuntza ez duk baldintza bat hemen. Badiaguk gure artean euskaraz ez dakienik, eta, hain zuzen, euskaraz ikasten ari dena. Baina berak nahi duelako, ez ziok inork ezer esan. Izan ere, gainontzekoren artean euskaraz egiten badiagu, apunteak eta beste ere euskaraz badituk... ba, berak sumatzen dik euskaraz ikasteko premia, funtsean gizalegea duk.
Bestalde, guk geuk garrantzi gut ematen zioagu hizkuntzari. Tresna bat duk, gure tresna bat, eta kitto Hizkuntzari horrenbeste buelta ematea... eginzak euskaraz eta gainontzekoak berez berez etorriko dituk.
-Era berean, edo alderantziz Arte Lantoki honek zer eskain zezaiokek Euskal Herriari?
–Ez diakigu ba guk... Onenean ezer ez (barrezka ). Guk eskaintzea baino, Euskal Herriak berak ez di gula esijitzen. Ez diagu batere kritikarik, eta hau, adan, normala duk. Artea "tabu" duk, eta hau "Arte Lantokia" denez... Jende askok eta askok arrarotzat hartzen gaitut, ero samartzat.
Kritika eza aipatu duzue. Zenbait egunkari eta aldizkaritan, halako «triunfalismo» giroko amaika aipamen irakur ahal izan diagu. Zer deritzazue?
–Bai... Arte Unibertsitatea eta halako izen "ponpoxuak" ezarri zizkiguk zenbaitek. Artezko giro hunkigarri, garbi eta peotiko batetan murgildurik ikusi nahi gaituztek, nonbait. Hala ere, gu ez gagozik "poesia" egiteko, beste edozein gizon edo langile bezala, lanean iharduteko baizik.
Baduk Arte Lantoki honen barrena orain arte aipatu ez dugun beste zerbait, haurren eskola alegia. Garrantzirik badik arlo honek ere, eta ez guti, baina hurren batetarako utziko ahal diagu?
–Hik nahi duana. Badiagok baí horretan ere zer aipatu. Benetan interesgarria haurrei dagokien lana. Ez diagu artistarik egin nahi baina bai haurra espresio libre batetan hezi. Baina, nonbait, hik dioan bezala, beste batetarako gai polita izan zitekek.
–Ordurarte ba, eta esker mila.
Luis A. Aranberri
14

GaiezKulturaArteaBesteak
EgileezARANBERRI1Kultura

Azkenak
Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Irakasle plazen %17 hutsik geratu dira Nafarroako Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan

473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


2025-08-26 | Josu Iraeta
Euskara, oldartu zaitez

Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]


Meatzaldea eta Ezkerraldea ez dira zuen zabortegiak

A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]


Gazara abiatuko da Global Sumud Flotilla, Euskal Herriko ordezkaritzarekin

Ontzidia abuztuaren 31n irtengo da Bartzelonatik. Euskal Herriko lau kide joango dira bertan, munduko beste 40 herrialdeetako solidarioekin batera. 


Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian, Nafarroan

Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.


Ukrainako Independentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez hemeretzi pertsona hil ditu, tartean lau kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean lau kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Eguneraketa berriak daude