LOIOLA ZERTARAKO..?


1972ko maiatzaren 14an
A. Zinkunegi-rekin elkarrizketa.
LOIOLA ZERTARAKO..?
Donostiako egunkarien bidez aditzea bagenduen, eta Loiolara jo genduen. Jesuiten gauzak nekez jakiten direla-ta, bertara joateko asmoa sortu zitzaidan barnean. Jesuitek zer ote zebiltzan jakitera...
Jakin genduen, baita ere, A. Zinkunegi, errezildar gaztea, eraketa onen barruan zegoela, eta gauzak ziur eta ondo jakiteko iturrira jo genduen
Patxaran, elkarrizketa luze bat egitekotan iritxi nintzen Loiolara.
Pazko astelehena zen, eta Loiola eta bere inguruak ixilik nabaitu nituen. Aste Santuan giza gende ugari ibili omen da bertan, bainan orain mojatxo talde bat besterik ez da ageri.
Pake leku ederra, pentsatu nuen...
-0O0-
"A. Zinkunegiren bila niatorrek" esan nion aizarnatar atezainari.
-Itxoin zak, bereala deituko zioat-eta.
Berehala dator A. Zinkunegi.
"Kaxo Zinkunegi Z. Argiatik niatorrek elkarrizketa bat egitera.
Z.A.: Zer zabiltzate, edo zertan ari zarete, lehengo aste horretan Gotzai eta guzti ibili zeratela entzun baitegu...?
A. Zink: Ain xuxen joan dan aste orregatik ariko aiz, noski... Etxe berri baten inaugurazio ofiziala izan diagu. Etxe au duela urte batzuk Jesuita-filosofoen bizi leku izan uan. Gaur berriz, Loiolan ikaslerik ez daukagunez,beste zerbitzu bat ipintzea pentsatu genian.
Z.A.:Beraz, i ere oso barnea abil?
A. Zink: Bai eta ez. Urte bete duk ni Erromatik iritxi nintzela. Iritxi orduko nere nagusiek ontan lanean aritzeko agindu zidaten .
Z.A.: Jo dezagun mamira. Zertarako da etxe hau?
A.Z.: Etxe honen zertarakoa aspalditxotik zebilkiaten Jesuitek beren burutapenetan. Aita oiñatek. Loiolako nagusi egin eta bereala, ideia hau bereganatu zian.
Elkarrekin mintzatuaz, etxeari ikustaldi bat ematen ari gera. Lehenago etxe zaharra bazen, gaur zearo berrituta dagoela esan behar.
127 gela ditu, auetatik 20 ezkonduentzat. Gela bakoitzean W.C. eta dutxa. Denak apainak eta dotoreak. Elizatxo modernoa, eta nik ez dakit bileretarako eta elkarrizketerako zenbait gela edo aula.
Antzoki edo "Salon de Actos" ederra eta bikaina, une bereko tradukzioetako tresnaz ornitua.
( Jesuitek lanak ondo eta egoki egiten dituztela diotenean jendeak, ez du arrazoi faltarik.)
-0O0-
Jarrai dizaiogun ariari.
Z.A.: Beraz gogojardunetarako etxea izango al duk?
A. Zink:Eztabaida luze baten ondoren, izen ori ez jartzea erabaki geniani Kristau-reflexiorako Etxea edo "Centro de Espiritualidad" izan nahi likek. Gogojarduneteko bainu zabalagoa eta pixkatxo bat modernoagoa. Gure asmoa ori duk. Geroak duk itza.
Z.A.: Italian baduk Asisko experientzia eta Frantziako Taize-koa. Oien antzekoren bat genduke Loiola Euskal Herriarako?
A.. Zink.: Egia esan behar badut ez dizkiat ondo ezagutzen ez Asia, ez Taize. Baiña, ez uke bide okerra izango ortik joko balu...
Oraingoz denori zabalik zegok. Ez dik Euskal Herrirako joera berezirik.
Z.A.: I... baiña, Loiola Azpeitian zegok, eta Azpeitia Gipuzkoan, eta Gipuzkoa Euskal Herrian...:
A. Zink.: Ala duk. Lehenago esan diadana berriztuko diat orain. Etxe onen esanahi geroak ezarriko dik. Oraindik ez dizkiagu ainbeste gauza pentsatu.
Z.A.:Tonto xamarrak ote geran edo, pentsatzen asia nau ni. Loiola, Arantzazu, Leire, Belok... denak zeuen aldetik zabiltzate?
A. Zink.:Oraindainoko lan hau ( etxe gaurkotzea... e.a.) jesuitena bakarrik izan duk. Gerora beste zenbait pertsonari deitzeko asmoak badizkiagu. Inolaz ere ez diagu lan au "gurea bakarrik " izango den asmorik. Jesuitek ez diren pertsonak ere deituak izango dituk.
Gainontzean indarrak alferrik galtzeko arrisku haundia zeukagu. Ordena bakoitza bere interesak gordeaz eta bere "arteldetxoa" larretuaz. Au inolaz ezin zezakeagu onartu.
Galdera hau zuzentzen ari nintzela, zera pentsatzen nuen, alegia, guk euskaldun-kristauok ez ote degun bularrik zerbait sendo eta sakon egiteko kristau eziketa bideetan.
Gizonak elkarrekin itzegin, gazteak beren kezkak eta iluntasunak patxadan eta leialtasunean agertzeko giro eta leku berezia gerta ditekeala Loiolako Etxe berri au pentsatzen nuen.
Z.A.: Au dena bi txanponekin ez zenduke egingo?
A. Zink.:: Egia duk. Lehenbizi ikutu ote zitekean pentsatu genian, baina gerora goitik behera berritu beharra izan diagu.
Diruak ditu, zerbait probetsogarri egingo bagendu, pozik ginduzkek. Gure asmoa obra au aurrera eramatea danez, zera duk: etxe hau bere indarrez autofinantziatzea. Orregatik ez duk asko izango baina ordainketa bat eskatuko zioagu onuntz datozenei.
Z.A.: Besteak beste...Urola bailarako ere esan nahiren bat baibide dik?
A.Zink.: Ateak zabalik zeuzkagu. Itzaldi, konferentzi, elkarrizketa, reflexioko gau-pausak, "Wekend" serioak. Kondizionamendu bakarra izango likek. Kristau-reflexio bideetan jo nahi diagu.
-0O0-
Au izan zen irakurle, guk jakin genduana. Aukera bat gehiago elkarrekin itzegiten ikasteko. Geroak... edo obekiago guk dugu azken itza.
Loiolako Etxe au zertarako? Orrelako Etxe askoren premia baduela Euskal Erriak derizkiot.
Juan Jose Goenaga.
11

GaiezGizarteaErlijioaEliza katolApaizak
PertsonaiazINKUNEGI
EgileezGOENAGA4Gizartea

Azkenak
analisia |
National Geographic gutxiago, Kropotkin gehiago

Eskatutako kafea zerbitzatu zain nago tabernan, telebistan baleen inguruko dokumentala: “Arrak borrokan ari dira emea nork estaliko, borroka gordina eta arriskutsua, irabazle bakarra izango duena”. Soinu banda epikoak indartzen du ustezko gudaren intentsitatea... [+]


Amurrioko Correoseko postariek grebari eutsiko diote, enpresako zuzendaritzaren proposamena nahikoa ez dela iritzita

Langileek azaldu diote Aiaraldea Komunikabideari enpresaren proposamena ez dela konponbidea eta, horren ondorioz, hirugarren greba egunari eutsiko diote. 


2025-06-09 | Mattin Jauregi
Erleen dantza: Naturaren hizkuntza ahaztezina

Lurraren historian espezie askok komunikazio konplexuak garatu dituzte, baina gutxik dute erleen dantzaren pareko kode sofistikatua. Erle langileek elikagai-iturrien kokapena adierazteko erabiltzen duten dantza ez da soilik naturaren mirari bat, baita zientziaren begietatik... [+]


Sorbeltza
Lo airean egiten duena

Askorentzat uda soinuaren egilea da hegazti hori eta, seguruenik, hau dela eta mila izen ditu Euskal Herrian. Hauetako batzuek bere ‘txrriiii-txrrriiii-txrriii’ kantu deigarriari egiten diote erreferentzia: txirritxori, zirringilo, irrigo edo kirrilo, adibidez. Beste... [+]


2025-06-09 | Jakoba Errekondo
Gaitz erdi eta lotsa oneko nekazariak

Natura aspaldi deuseztatu genuen. Hori da gure kultura, natura deuseztatzea. Oinarrian, nekazaritzaren kultura, goldearen kultura, kultibatzea, berezko natura deuseztatzea da. Guk nahi ditugun mozkinak eta etekinak jezteko moduko “natura” dugu gurean.


2025-06-09 | Garazi Zabaleta
Basotxoa
Nafarroako ekoizle eta artisauen azoka berria Iruñeko Basotxoan

Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]


2025-06-07 | ARGIA
Euskara hutsezko plaza bete dute Ziburuko Azokan

1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]


EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Eguneraketa berriak daude