Arriaran'en Izketaldia


1963ko abenduaren 15ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Arriaran III.a pelotariari elkarrizketa.

Arriaran'en Izketaldia
Dakigunez Arriaran III'gnak Astelena frontoian jokatzen ari zalarik miñ artu zuan. Oraiñ, Donostian San Antonio gaxotegian dago, gaur goizean izan gera bera ikustera. Sartu geranean, gela bere ezagunez betea zegoan, bañan bereala guri bakarrik unetxo bat eskeñi digu. Beste ezer galdetu bañan lenago bere osasuna nola dijoan galdetu diogu.
–Oraiñ ondo nago, emendik illabete batera berriro pelotan jokatzen asiko naizela uste det. Aste azkenerako etxean egoteko itxaropena daukat.
–Ikusten degunez bere osasuna obea eziñ diteke izan. Eta gai au alde batera utziaz, beste gai batzuetara goaz; esate baterako, bere asierak, kirol kontuak etab.
–Ni pelotan astea ez da arritzekoa, familia datorkit eta. Badakizu anaiak ere pelotariak ditutena ta ni ere bere oiekin asi nintzan. Futbolean ere jokatu izan det, bañan azkenean pelotan gelditu nintzan.
–Futbolaria izan zeran ezkero, zer derizkiotzu kirol onetzaz?
-Kirola baño ikusketa geio da.
-Nor izan da zuretzat pelotaririk onena?
-Atano ta Mondragoitarra.
-...Eta oraingoetatik?
-Garzia Ariño, Barberito...
-Zure burua nola ikusten dezu?
–Erdi parean. Eta nerekin jokatu dutenen artean, nere iritzian, onena Bolinaga.
–Eta zeiñ izan da ondoen jokatu izandu zun partidua?
–Ogeta eta Etxabe'ren kontra Arriaran anaiak jokatu genduena.
–Zure iritzian zer dira bearrezkoenak pelotan egiteko?
–Indarra ta afizioa.
–Pelota klasetan zeiñ da gogorrena?
–Eskuzko pelota.
–Polittena?
–Baita.
–Pelotaz gañera zer egiten dezu?
–Ojalateri bat daukagu.
–Kirolari bezela gogokoen dezuna?
–"Medalla del Mérito Deportivo" irabaztea. Ortarako nere izena ezarria dute.
–Eta gizon bezela?
–Familia aurrea atera. Neska bat eta bi mutill dauzkala esaten, eta bi mutillak pelotari ateratzea nai lukiela.
–Pelotan hasten diranei zer esaten diezu?
-Aurrera jarraitzeko, afizioa daukana ez da atzean gelditzen eta.
Agur, zure jokuan trebe ta beiñere baño obeto jarraitzea opa dizugu.
Saizarbitoria'tar Erramon'ek
7

GaiezKirolaPilotaPilotariak
PertsonaiazARRIARAN1
EgileezSAIZARBITORKirola

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude