Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Julio Caro Barojari elkarrizketa
Julio Caro Baroja Ta Nafarroako Enda-Azterpena
«Ez naiz ezertaz azalpenik egiten ari; nik egin dudana, askakizun bat plazaratzea izan da».
"Degun zerbait kontuan artu dut: Nafarroa, alegia, bere kondaira askotariko izateaz, baiña ala ere, izate bateratuaz".
Ezaguna degu euskal gai arloan Julio Caro Baroja. Beti ere, noizean bein, ba du zerbait erakusgarri guretzat lanbide orretan. Eta oraingoan ero, Nafarroako Aurrezki Kutxari eman berri dio, Naforroazko enda-lan bat. Gizon au bere akademiko ta idazle bikain izena ugaltzen eta sendotzen ari zaigu, aspertzeke ekiñean. Sail askotako billatzaille ta garbitzaille izanik, emen degu oraindik gure artean Irakas-alkirik ez duan sail ontan bere maixutza erakusten. Atzo Iruñen arkitu nuan, eta orduantxe ain zuzen ere, bere Berako ITZEA izeneko etxeruntz abiatzekotan zan.
Etzijoan utsik, beti bezela, liburuz eta ametsez astundua zeraman bere burua. Eta ni bere azken-lan ortaz zerbait jakiteko irrikitzen:
–Nafarroako Aurrezki Kutxari eskeiñi diodan lan orrek makiñaz idatzitako milla ta irureun orrialde ditu. Guzia iru liburutan banatua agertuko da.
An ari zan, bere paperok esku artean gorde eziñik... Azken-aldi ontan, Bidasoako Beran jaiotako gizon au, gure kondaira ta izatea aztertzen ari da jo ta ke. Entzun dezaiogun:
–Nere azterpen onetan, burutapen bitxikeriak alde batera utzi ta bizirik dugun zerbait artu dut ikusteko: Nafarroa, alegia. Ta Nafarro au, bere askotariko izatearekin, baiña asieratik aurrenengo agirietan batasun egin bat bezela agertzen zaiguna. Orra nere lana... Nik ari:
–Ta kondaira aurreko denboretan, geografi zaleen aurreneko agiri oiek baiño leenago, zer?
–Endazale batentzat, etnologo batentzat, alegia, Kondaira aurreko gertaerak, oso labaiñak oi dira. Nik agiriz sendotutako gaietan eman det nere ardura ta astia. Ta agiri oietan, Nafarroaren izena aipatzen asi zanetik, gure lur au, Oiartzundik Muskariaraiño, zerbait batua bezela ematen zaigu. Orduko erderatan: "tierra de los vascones" deitua agertzen baita.
–Nolako batasuna, ordea? Jatorrizkoa ala?
–Asiera aretan, bai. Nolabait banatuxea, ori bai. Ebro aldeko erriberako lurrak, orduan "ager Vasconum" (euskal-alorrak) deituak, uriz osatuak eta ango jendeak erri barruetan bilduak agertzen zaizkigu. Ipar aldeko bizilagunak, ostera, mendi ta basoetan («saltus Vasconum») izenez ezagutuak, oso banatuak agertzen dira. Beti ere, bitarikoak agertzen dira alde biak (saltus = basoak eta ager = soroak). Aldi batzuetan, erromatarren garaian-eta, erribera lurrak dira nagusiago; beste batzuetan, Erdi Aroan bezela, basoak nagusitzen dira.
–Ta gerora?
–Politika giroa, mediterran aldeko jendea tartetzen dalarik, baiña batasunean murgildua.
–Zure azter lana, antziñatean asten da. Ta bukatu, noiz bukatzen da?
–Nere eiña sei zatitan banatu dut: leenbiziko Edestia, aintziñatea; urrengo arabeengandik lurra Eskuratzea; Erdi Aroko giroa, aginte zaarra erori ondorengo Berpiztuera ta gure aldiko Kondaira azkenengo.
–Enda-idazle ala enda-zale?
–Ez naiz azalpenetan agortu; nere egina askabideak argiratzen eman dut
–Iritzi burruka sortuko du, ala eztu?
–Ba diteke, baiña ez dut erabakitzat jotzen nere egin ori. Billaketan, askabideak sortzea da bearrena. Alako batean, lan borobillen bat sortzen da ta kito. Baiña besteren aotik erabakiak sendotzea ez dut egoki danik uste. Beti ere, leen erabakia aztertu ta egiztu egin bear da.
–Zure lan ori, enda zale girotan argitalduko da, beintzat.
–Ala da, noski. Gaur ugari datoz onelako lanak, ugari ta onak ala ere. Gai bilketa aberatsa degu. Baiña agian, azter lan geiago komeni zaigu.
–Enda eskola bat ez al da sail ontan nagusitu? Claude Levi Strauss ote maixu?
–Baita ere, egitura aideak oso sartuak ditugu Baiña, nik uste, irakurleetan ez dirala asko ontaz jabetutakoak. Zer da «egitura» ta estructura? Jakintza? Zertzuk ditu bere asmaketak? eta zeintzuk bere akatsak? Au gutxik dakite. Lan arin asko iristen dira alor onetan, baiña lan aundi ta nagusirik, ez. Irakur dezagun, ta gero artaz sakondu gure billaketa. Bacon idazkariak zionez: irakurri bai, baiña gero aztertzeko; ez ezpaieetan agortzeko. Emen asko dira ezpai-zaleak. Ta gero bakoitzak bere kaiola, bere kapilla eratzen du... Unibersidadetako «kaiola» oiei kontu! Burua erraz naasten baita egia ikusteko.
–Ta zu zeure lanean, nola ari izan zera: «kaiolatxo» oien bildurrak eraginda, ala "kaiolatxo" oietako ume egiñaz?
–Oiñarriz askoz zabalagoa da antropologoaren lan-egitamua, Kondairagillearena baiño. Ta Gizaiztiak (antropologiak, alegia), mesede aundia egin baitio kondaira ikuspenari. Baiña lan arau bezela, kondairagileak oinpe sendoagoa du. Nik eskola bakoitzetik artzea merezi duana jasotzen dut.
–Ba duzu pelikularen batean ere tarteko lanen bat, ezta ala?
–Bai, pelikula ori, enda-girokoa da ta Diputazioaren erreguz or ari gera, nere anala Pio ta biok Orain arte, erromeriak, gertaerak, udaberri ta udazkeneko egitekoak eta ia negu osokoak artuak ditugu. Uda aldia bakarrik gelditzen zaigu jesotzeko. Zine mintz orrek bi orduterdi iraungo du. Koloretan artua da ta 35 milimetroko zabalerakoa da. Mintza komeni bada, zatika eman aal izango da; ta txandaka bota diteke lurralde bakoitzean. Urte onen azkenerako, bukatua izango degu mintza.
–Zuk egin dezun lanaren osaketa bezelatsu al da pelikula ori?
–Osaketa baiño obeto, begiz jotzen dan enda azterpena dala, esango nuke nik. Esan didatenez, badira oraingoz pelikula orren aldaketa eskatu duten Unibersidade batzuk.
Ontan, eskuak paperez lotuak baitzeuzkan, beribil baten zai gelditu da, Itzearuntz abiatzeko. Julio Caro Barojarekin izan dugun elkarrizketak ao gozoa utzi digu.
Etxaniztar N.
8
GaiezKulturaKulturgintz
PertsonaiazCARO BAROJ1
EgileezETXANIZ1Kultura