Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Euskal derbya dela eta bidai ajentzia bateko arduradunari elkarrizketa
7.000 Bizkaitar Atotxa Barruan Eta 2.000 Kanpoan
Bilbaon eta Donostian, Bizkai eta Gipuzkoan, igandea au ez da nolanaikoa. Goiz-goizetik, Donostiara daramakiten bideetatik autobus, berebil ta trenak arkituko dira. Bizkaitarrak zuri-gorri margoz beteak: aterki eta ikurrin zuri ta gorriak eskuetan, txapela gorri ta zuriak buruetan. Eta ori bai: zalaparta eta poztasuna biotzetan. Egun atsegin bat izango da Donostian. Parte-Zaarreko larogei bat eta jetetxek, jendez leertu arriskuan, eguerditik atsaldera ardo eta bazkari pilla serbituko dute. Gero, bapo eginda, puroak, aoetan, danak Atotxara. Barkatu! Danak ez: aal diranak sartuko dira. Zenbat izango dira zoriontsu auek?
Au jakiteko Bilbaora inguratu gera, eta bilbaotar "Viajes Ecuador"en zuzendaria arkitu degu. Sadaba jaunak ontaz asko daki. Urtero-urtero bere ajentziak bilbaotar milla batzuk Donostiara eramaten ditu.
–Aurten zenbat milla izango dira, Sádaba jauna?
–Iñoiz baiño geiago. Joan dan urtean gure ajentziak amabost autobus jarri zituen, eta jende asko ezin joanik gelditu zan. Aurten, Atleti ta Real obeto egonik, Atotxara joan nai duan jendea geiago da. Amabost millaren bat joan naiko zuten, sarrera euki ezkero.
–Au berria dek. Realek aurten Bilbaon jokatu zunean, "geiegi" jokatu zutela zioten bilbotarrek, eta orregatik ez zirala Donostiara joango, esan zuten...
–Bai, ori egia da, baiñan denborakin gauza oiek aaztu egin dira, eta orain dala illabete bat jendeak partidu ontarako autobus eta sarrerak eskatzen asi ziran. Eta emen zegok koska: txartela kontua.
–Ez aal duzue sarrerarik?
–Nai ditugun neurrian ez. Emen Atotxara sartzeko txartel bat trofeo galanta da. Amabost milla bizkaitarrek Atotxan sartu nai dute, baiñan guk oso txartel gutxi ditugu. Iru edo bost milla bakarrik. Eta sarrerarik gabe joaten danak ez du Donostian arkituko. Partidua irrati bidez segitu bearrean ikusiko dira. Beste ajentzi edo lagunen bidez beste bi milla bizkaitar sartuko dira, nere ustez.
–Zazpi milla bizkaitar Atotxan. Baiñan... lagun ala ez?
–Lagun, partidua asi arte. Gero, –Ez aal dira geiegi? nerbioak ateratzean, ikusiko degu. Martin Artajo, espaiñiar ministroa izan zanak, gauza bat esaten zuan: «Espaiña eta Portugal en arteko fubol partidu batek, diplomatikoek bost urteren buruan egin dituzten lanak ondatzen ditu». Emen ere tankerako gauza bat pasatzen da.
Baliteke, baiñan emen, partidua bukatu ondoren, danak lagun gera berriro. 7.000 bizkaitar beti 7.000 lagun onak izango dira gure artean. Eta Realek zelai berria egin ondoren nai degun guztiak ondo sartuko gera. Ez aal da ola, Etxaniz jauna?
–Bai noski – dio Realeko sekretarioak– Orain ori pentsatzea ez ditekeana da. Ulertzen dan bezela, orain sarrerak leendabizi emengo jendeari opa bear dizkiogu, eta gero bilbotarrei. Aurten 10.000 eskatzen digute Bilbotik, baiñan Atotxa oso txikia da.
–Zenbat lagun bildu lezake bere barruan?
-Joan dan urtean, Real Sociedad-A. Bilbao partiduan, 25.371 lagun bildu giñan, eta aurten, R. Madrid etorri zanean, 25.255.
-Ez al dira geiegi?
-Aal ditugun guziak sartzen ditugu.
-Egia esanaz, ito zorian egoten gera.
–Oso lasai ez, egia da. Baiñan orain radioemisora bidez jendea obeto banatuko degu, fubol-zelaira saltatu ez dedin.
–Bestela, multa galanta, orain dala urte batzuk bezela.
Eta berebillak uzteko tokirik ba aal dago?
–Ez, ori zaillagoa da Nere lagun batek, joan dan urtean, berebilla Loiolako zubian utzi izan bear zuan.
Zelai berria egitean, 4.000 berebillentzako utzi-toki bat antolatuko degu.
–Nun izango da zelai berri ori?
–Bariante bide ta Anoetako belodromo atzean egongo da, zezenplaza berria bezela.
–Zenbat lagunentzako izango da fubol-zelai berria?
–35.000'rentzako, gutxi gora-beera.
Orduan gure bizkaitar lagun guztiak ondo egongo dira gure «Atotxa -berrian». Baiñan datorren igandean piska bat estutuaz oraindik, ogeitabost milla euskaldun lagunok Real eta Atletik bizkortuko ditugu
Xabier Arcelus
10
GaiezKirolaFutbolaBesteak
EgileezARCELUS1Kirola