Juan Maria Lekuona


1970ko martxoaren 01ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Juan Mari Lekuona idazleari elkarrizketa
Juan Maria Lekuona
Juan Maria Lekuona bere Seminarioko gelan irudi bat du. Urdin ta beltzez margotuta irudi antan profeta baten arpegia. Ta bere begietan bere ondoan dagoan eguzkiaren argia. Don Joan Mariak ere ba du zar esanik. Esatea poeta ta idazlarien lana du, profetena bezela.
-Joan Maria, zargatik egiten dezu poesia?
Lekuonak ez du nolanai erantzuten. Irriparrez, burua batera ta bestera mugitzen du pentsatzen duan bitartean.
–Ez da galdera erraza. Erantzuna bi maillatan emango dizut: Gizarte aldetik, erriaren sentipenak azaldu ditudanean, besteak ontzat eman dutelako. Nere aldetik, berriz, erriari nik egin dezaiokedan eskeintzarik ederrena dalako. Eta au guztia barrenak eraginda, barruko eskakizun bat bezela.
Joan Mari ta poesia elkar osa ezagunak dira. Seminarista zanetik Lekuonak beti euskeraz idatzi ta pentsatu du.
–Nere barruko izaera ta euskera gauza ber-bera dira. Neretzat erdera izkuntza arrotza dela esan liteke Nere euskeraz egindako lana erderaz egindakoa baiña askoz obea da.
-Joan Mari, zer da zuretzat poesia?
–Bizitzaren estetika itzez ematea eta erri kulturaren moldetan.
Seminario inguruan gaua sartu da. Illunpean dagoar erri baten poesia arkitzea lan gogorra da. Poeta izatea latza da. Poetaren lanak denbora bear du.
–Noiz ta nola nere poesia egiten dedan? Egia esan, – Lekuonak dio, – alper xamarra naiz poesi lanerako. Amar urte pasa zaizkit poema berri bat egin gabe. Poesi lanetan gauza berririk esango bada, urte batzuek bear dira poema batetik bestera. Ta bien artean asko sufritu, asko berritu ta, bide berriak urratzean, mundu ez-ikusiak arkitu.
–Nola egiten dezu zure poesia?
–Joan Mari pentsatzen gelditzen da, isiltasunean. Gero poliki erantzuten du, bere fraseak eskuak mugituaz zatitzen:
–Nola? Neri inpresioa egiten didaten gertaerak bizienak alegia, artzen ditut. Gero osatu leengo inpresioak, denbora joanean. Atzenik, pusketa bizi oiek gaia ematen didate: sintesisen giarra sortzeko eta pusketa berak sintesis onen gorputz oretutzeko.
-Joan Mari: apaiz, gizon, euskaldun bezela zer esan nai dezu poesiaz?
–Gizon oso-osokoa izan nai nuke jokabide guztietan, eta poesian zer esanik ez. Gizona, euskalduna ta apaiza burruka ondamendizkorik gabe bizi dira nere baitan. Ta poesian naizen bezela azaldu nai det beti. Ez det neregan sentitu nai batbanatzarik.
Mai gaiñean euskal liburu ta idazti batzuk ikuster dira. "Itun berri" napar euskal idazti bat...
–Nola ikusten dezu euskal-poesia unibersal arazoeri buruz?
–Euskerak mami ta gaien aldetik unibersal arazoa bear du, gaurko kultura giroan bizi dana. Jakiña, euskal arazoak izan lezakete mailla ori. Beste gai gure-gureak pentsakeraz ta sentipenez gure itxuraturakoak bakarrik badira ere, estimagarriak dira benetan, gure errietako talde askorentzat, batez ere.
–Nun jarriko zenduke zure poesia?
Emen don Joan Mariren dudak aunditu ta zabaldu egiten dira.
–Ori besteek obeto erantzungo dute. Neretzat, zerbait esan bear baldin badet, esistenzial erlilioduna bezela ikusten naiz. Ez nago oso seguru.
Berandutu egin zaigu. Seminarioan afariak serbitzen asi dira. Baiñan bukatu baiño leenago Joan Marik bere gitarra artuaz, antxiñako euskal romanze bat abestu zuan. Itzak Azkueren lanetik atereak dira, ta doiñua Oiartzungo eiztari zar batzuen aoan entzuna. Danoren aoak, poeta, profeta, eiztari ta gizonaren aoak zer ezanik ba dute.
XABIER ARCELUS
10

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakLEKUONA5
PertsonaiazLEKUONA5
EgileezARCELUS1Kultura

Azkenak
Eguneraketa berriak daude