" Real Sociedad " Eko Mutillak


1970ko otsailaren 01ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Realeko jokalariei elkarrizketa
" Real Sociedad " Eko Mutillak
–Bat bi, iru salto! Bat, bi iru salto! Orain korritu... Orain lurrean etzan. Ankak gora, beera, gora...
Segurolaren abotsa Atotxa guztian aitzen da. Bere aurrean Real Sociedadeko mutillak lurrean etzanaz izardi patsetan ari dira.
–Ni banijoa, Segurola.
–Zer ba, Ormaetxea?
–Nere belaun bat minberatua dut Agur.
Futbol zelaitik irtetzean ez dala inportantea esaten digu. Bere arpegian izardi tantoak.
–Lan gogorra gaur, Alberto?
–Bai oso gogorra. Jolas au beti olaxe da.
–Eta zuretzat zer dira fubolean gauza txarrenak, entrenamentuak edo biajeak?
–Neretzat dana txarra da.
–Zer ba?
–Beti denak artalde bat bezela atzera eta aurrera ibiltzea ez da oso atsegiña. Eta gero partiduak irabazten baditugu, eskerrak.
Fubol zelaian jokalariak buztiñetik altxa dira. Orain Segurolaren ondoan talde guztia besoak altxata saltoka dabil.
–Elizondo, egia aal da datorren urtean Segurola entrenadore izango dala?
–Bai. Bera geldituko da, eta nik Real Sociedad barruan beste lan batzuk egingo ditut.
–Nekatu aal zera oraingo lanaz.
–Baliteke. Gauzak ondo dijoazenean dana irripar eta zorionak dira baiñan bestela... Lan guzietan gertatzen dana da.
–Entrenatzeko sistemarik ba aal dezu?
–Sistema? Ez ainbeste. Badakit ekipo batzuetan eskaillerak igo eta jetxi edo ondartzara joateko oiturak dituztela. Ori "sistema" balinbada nik ez det sistemarik. Momentu bakoitzean obe diran gauzak egiten ,ditugu, orain auek, gero besteak. Ori bai, gauza guztiak neurturik egiten ditugu. eta neurria jakitea ez da oso erraza. Ekipo batzuek igandean zelaira nekatuak iristea ez da arrigarri, eta orduan bere sistema dotoreak ankazgora joaten dira.
Segurolak entrenamentua bukatu bezin laster jokalari guztiak dutxetara dijoaz. Bidean Urreistik erantzuten digu.
–Zuen artean euskeraz egiten aal dezute?
–Asko xamar. Nik ez dakit emengo, Donostiako eskuara, baiñan nik Mutriku'n egiten dan eskuara badakit.
–Partiduetan euskeraz esaten aal dituzute gauzak?
–Askotan bai. Denak euskeraz ez dakigu, baiñan Arzak'ek, Lema'k ta Mendiluze'k eta beste batzuek euskeraz aal deguna egiten degu.
–Arbitroari ere euskeraz itzegiten aal diozute?
–Bai, "gauza batzuk" euskeraz esaten dizkiogu. Orain dala urte batzuk, Badalonan jokatzen ari giñala Arzak'ek arbitroari "belarrimotza" edo olako gauza bat esan zion.
Arbitroak ez zuen ulertu, noski baiñan Arza kanpora bota zuan. Partidua bukatu ondoren, arbitroaren "acta" irakurri genuan, eta auxe jartzen zuan: "Expulsado por hablarme en vascuence". Nik ez dakit arbitroak zer pentsatuko zuan "belarrimotza"'ren esanaiaz...
Orain Silvestrek erantzuten digu. 13era katalana da.
-Nik euskeraz ez dakit, baiñan zeleian euskeraz esaten dituzten itzak badakizkit: "Bakarrik nago!", "Aurrera bota", "Zure ezkerretik nijoa!". Eta arbitroei, katalanak ba dira katalanez mintzatzen dietena. Ederki ulertzen didate.
–Zuretzat zer da fubolean txarrena? –Biajeak, dudarik gabe. Orain ebazkin edo trenian ederki egiten ditugu, baiñan ala ere batzuk oso luzeak dira.
–Neretzat ere biajeak txarrak dira– Arzak'ek esaten digu.
Neretzat emazte eta alaba, bi igandez bein etxean uztea ez zait oso atsegiña. Gazte zeranean biajeak ilusioa egiten du, baiñan gero ez. Baiñan neretzat gauza txarrena partidua asi baiño leen pasatu bear degun ordua da.
Boronatek ere auxe erantzun digu. Mutil auentzat, gure jokalarientzat, fubola lan gogor bat da. Eskerrak Real Sociedaden dauden gizonak jokalari eta langille aurrera joko du.
XABIER ARCELUS
ANDONI ELIZONDO -Entrenadorea-
"Real"eko Mutillak Parrez Parrez.
10

GaiezKirolaFutbolaTaldeakReal Socied
EgileezARCELUS1Kirola


Azkenak
Eguneraketa berriak daude