JOXE MIGEL MAIZ, Euskal Korrikari Bat


1970ko urtarrilaren 18an
JOXE MIGEL MAIZ, Euskal Korrikari Bat
"Nere biotz guztiakin egingo det korrika"
"Zuek zuen oiuekin bizkortzen banazute, gauza ondo joango da"
Joxe Migel Maiz, baserritar jatorra degu. ZERUKO ARGIA'rako itz batzuek eskatu dizkiotenean, irripar batekin erantzun dit. Anoetako pistan korrikalari talde bat illunean estali da.
Nola zaude, Joxe Migel?
Ez oso ederki. Ola-ola bakarrik.
Zer dala-ta? Lasartera joango zera, noski...
Bai, joango naiz bañan ez nago nere onenetan. Aurten nik naiago nuan Lasartera ez azaldu bañan azkenean, nere lagun eta ezagunak animatu naute.
Joxe Migel'en aotik olako gauzak ateratzea ez da erreza. Maiz kirolzale gogor ta bikaiña bait da. Orregatik, arazo txar batean sartua dagola iruditzen zaigu. Zer edo zer gertatzen zaio mutillari, ola mintzatzeko.
Ez al da ala, Joxe Migel?
Bai, oso arazo txarrean nabil. "Federación Atlética Guipuzcoana" dalako ortan ez det laguntza askorik arkitzen. Problema auxe da Astirik ez badezu, ezin izan zera korrikalari ona. F. A. G.'k bere laguntza guztia ikasle gazteei ematen die eta langille geranok deportea egin nai badegu eta ortarako gure lanetik bear ditugun orduak kentzen baditugu, oraingoz, dirua galduaz egin bear degu. Or dago koxka.
Joxe Migel'ek ez ditu itz auek asarretuta esaten baña bere abotsak min-kutsua azaltzen du.
Begira: –dio– Ezkondu aurretik zortzi orduko lana eginda naikoa nuen, konpontzen nitzan lan-sari arrekin. Ezkondu ondoren, ordea, geiago bear det eta amar orduko lana epiten det. Leheno, pixka bat salatzeko astia ateratzea zailla baldin bazan, orain eziñezko lana da.
Orduan, Joxe Migel, kiroletarako astirik babe gelditu zera...
Bai. Eta problema au ez da nerea bakarrik. Langille guzien problema baizik, deportea egin nai badute. Orregatik, F. A. G.'kin itzegin nuen, alegia, langilleok ezin gerala "amateur" izan, Federazioak ez badizkigu ordaintzen lanetik galtzen ditugun ordu "extrak".
Bañan "amateur" korrikalariak ezin dute dirurik irabazi...
Ori bera esaten didate. Bañan nik eta nere egokeran daudenak, ez degu dirurik irabazi nai. Deporteakin, lanetik galtzen degun dirua bakarrik eskatzen degu. Ez da asko eskatzea, nere ustez. Kirolak ordu asko esketzen ditu eta guretzat beste lan bat bezela da.
Ez al dezu beiñere "beka"ren bat artu?
Bai. Txiki bat artu nuen orain dala urte terdi: "Federaci6n Española de Atietismo"k eman zidan. Bañan beka au norbaiten izena ta egokiera oso goien daudenian bakarrik ematen dute. Pixken bat jeixten bada, tximistak egiten kentzen dute beka.
Eta gero bertako Federaziora joan diru pixka baten billa, eta danak ezegokitasunak azaltzen dira. Ikusten danez, gure lurrean ez da kiroletarako paradisorik. Joxe Migei: gipuzkoar gazte artean ikusten al dezu biarko korrikalari onik?
Bene-benetan, ez. Deporterako balio duten gazteak badaude, bañan ez dute laguntzarik arkitzen. Gazte batek zer egin dezaken galdetzen badit, zer esango diot? Egia bakarrik, eta egi au ez da oso pozgarria. Deportea nun egiñik ez daukagula. Erri aundienetan pista onak balirake, Gipuzkoa osoko kirol-giroa zearo aldatu ta obetuko litzake.
Au dek, au, gure giro kaxkarra. Ala ere, Lasarten ondo geldituko zerala uste degu.
Alegiñak egingo ditut, bai noski. Lurra lotua balego, obeto neretzat. Txikitandik baserriko lur busti ta biguñak ondo ezagutzen ditut. Lasarten Cross irabazi nuenian, lurra bustia zan.
Eta Lasarte ondoren?
Datorren udaran, abuztuan, "Campeonatos Nacionales"en joan nai nuke. Ortarako, "Club Deportivo Zarauz"ek nere arratsaldeak lanetik libre atera nai ditu, berak nere lan-ordu galduak ordainduaz. Orrela, txapelketa oietara egokitasun onean iritxiko naizela uste det. Lasartera olako forma onean joaterik ez det. Berandu da oso. Ala ere, nere biotz guztiakin egingo det korrika eta zuek zuen oiuekin bizkortzen banazute, gauza ondo joango da.
An ibilliko gera, zurekin, Joxe Migel: oiu, irrintzi ta karraxiekin, abotsa galdu bearrean. Zuk eutsi ta gogor jo.
XABIER ARCELUS
Joxe Migel Maiz, Lasarterako egiten ari dan saiaketa baten ondoren.
10

GaiezKirolaAtletismoa
PertsonaiazIMAZ2
EgileezARCELUS1Kirola

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude