Alfabetatzea (3)


1969ko uztailaren 27an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Euskaltzaindiko Rikardo Arregiri elkarrizketa

Alfabetatzea (3)
Euskaldunok analfabetoak gera. Hau entzutean asko txunditu egingo dira, edo asarretu (danetik dago-eta). Baina egia hutsa da. Euskaldun gehienek ez dakite euskeraz irakurtzen, gutxiago idazten. Analfabetoak, beraz.
Maiz aipatu dugu idazlearen eta herriaren arteko lokarri hori gorde beharra dagoela, idazlearen lana bera haintzat hartzea nahi bada. Ikastalarekin batera, alfabetatzea etorri da hutsune hori betetzera.
Rikardo Arregirekin mintzatu naiz, Rikardo baida kanpaña honen eragile nagusia. Berak bakarrik dakizki, arazo honekin, eman dituan hitzaldiak, egin dituan ibilaldiak. Eta hartu dituan buruausteak.
–Noiz hasi zan kanpaña hau, Rikardo?
–Proiektoa, 66-koaren hilbeltzean, Jarraikoek presentatu zuten. Nik presentatu nuan Euskaltzaindian, bostek izenpetua. Aurreneko komisio hortan asko ziran. Baino inork ez zuan kolperik joten. Eta ni, handik gutxira, soldadutzara joan nintzan.
–Eta artean?
–Begoña Arregi nere arrebak, Mari Karmen Garmendiak, eta Arantxa Saizarbitoriak zuzendu zuten.
–Jakin al liteke nola hasi ziran?
–Zenbait zuzenbide hartu zituzten: Baserri-Gaztedikoenak, Euskal folklore eta beste zenbait taldekoenak: eta hoiei asmoa agertu, berri emanaz. Ondoren, 67-ko udan lehengo kursilloa ospatu genuan Donostian. 50 bat etorri ziran, Berastegi, Andoain, Zumaia, Tolosa, eta Donostia bertatik. Hoiei alfabetatzekarneta eman genien, baina ezer gutxi egin dute beren herrietan.
–Eta gerora ere Donostian bilduaz jarraitu al duzue?
–Ballaraka egitea hobe zala erabaki genuan. Eta horrela, Zestuan (Urola), Bergaran eta Beasainen (Goierri) egin ditugu besteak.
–Gaur zertan zaudete, ze etapan?
–Organizazioa sendotzen. Ez dugu nahi organizazio berri bat izatea, bat gehiago. Uste dugu ballarako antolamenduekin kontatu behar dala. Baina direzio bat ez ba dago, ez dago aurrera egiterik.
-Nola muntatu duzute zuen "organizazio" hori?
–Hiru zatitan: antolamendu ofiziala (Irigarayk eta biok) –maila teknikoa– herriko maila.
–Maila teknikoa zer da, Rikardo?
–Izenak dionez, hartuemanak eta gainontzeko teknika-lanak oro aurrera eramateko ofizina. Prim kalean dugu, jarri berria. Honek diruproblema sortzen du. Hemen gertatzen dana da lanean dabilenak pagatu behar duala.
–Kanpaña hontan hasieran pentsatutako martxan al zoazte?
–Mantxoago. Konturatu gera ez dala lana hain erreza eta ez dagoala horren presaka joaterik.
–Ikus zagun herri-maila: Euskalerria, zuen lanerako, herrialdetan banaturik duzute, ezta? Nun?
–Batez ere Gipuzkoa eta Bizkaian. Baina gurea euskalki banaketa politikakoa baino gehiago da.
–Gaur dauzkazuten problema nausiak zeintzuk dira.
–Bi eratakoak: lebendabizi, alfabetatzeak sentidua «masaka» eginaz bakarrik hartzen duala. Eta masaka egiteko propaganda beharra dugu, eta hontarako diru-beharra. Propaganda zabal bat ez bada egiten, lehendik kutsuturikoak bakarrik etorriko dira. Eta beste denak? Eta bigarren, irakasleak behar ditugu, liberatuak behar ditugu. Zaila da, guk daukagun jendea herriko jendea baida eta bere eguneroko lana bukatu ondoren egin behar baidute beste edozein eginkizun.
-Gaurkoz nola konpontzen zerate?
–Beti da apaizgai izandako edo apaizen bat.
–Urrengo asmoak?
–Kursilloak berriro Bergaran, Urolan eta Goierrin egitekotan gaude. Nahi genduke udan bildu responsableak eta organizazio naiko finkatua izanen da eta datorren kursoko kanpaña nahi genduke eratu.
–Alfabetatzea irakasle batek eman ohi du herri bakoitzean. Eta irakasle izateko karnet bat ematen duzute, Zer eskatzen zaio alfabetatzaileari, karnet hori lortu nahi duanari?
–Reglamendu bat ba dago: Kursillo bat pasatu beharra. Zer erakusten zaien? Irakatsi behar dituzten irakur-zatiak entenitzen, eta konferentzi batzuk ere ematen zaizkie. Egia esan, zer erakutsi behar zaien proiektoa estudioan dauka batzorde tekniko batek. Aurrerantzean, gramatika, pedagogia, eta munduan alfabetatzea, nahiz giro diferenteetan, nola egin dan jakitea eskatuko zaie. Gero esamina eta kontrola.
–Karnet hori betiko al da?
–Bi urterako. Eta zuzendaritzak berritzen ez badu, ez du balio.
–Zenbat karnet banatu dituzue orainarte?
–200 bat. Baina benetan lan egin, 40 batek egin dute.
-Alfabetatzaileari eskatzen zaiona ikusiaz, ikus zagun alfabetatuari zer eskatzen diozuten lehen maila hontan.
-Kursoa bukatzerako, 24 zati hoiek irakurtzen jakin dezala, euskalki diferenteak ezagutu ditzala, eta ohitu dedila. Eta behin betirako uxa ditzala prejuizio sikolojikoak oro.
-Alfabetatze-ikastaro hauek nun eman dituzute?
-Gipuzkoan eta Bizkaian. Herri askotan.
-Fruiturik onenak nun?
–Goierrin. Hemen urte guzian jardun ziran. Eta gero Eibarren. Urolakoak eta Bergara aldekoak erdipurdizka egin dute. Noski, lehenengo pausoak ziran.
–Egin dan toki guzietan lehenengo maila egin da, ezta?
–Bai. Bigarrenean pentsatzen gaude. Baina oraingoz lehenengoak gerra asko eman digu. Eta askoz ere zailagoa da bigarrena irakaslearen aldetik. Irakasleari zer ira katsi? Eta bigarrenakin hasteko planifikazio kultural oso bat behar dugu. Alfabetatzeatik kanpo beste gauza batzuk eskatzen ditu: tekstoak..., hemen gaiak erakutsi behar dira zuzenki, ez lehenengoan bezala osagarri legez.
–Alfabetatze-mota bat bera da guzientzako eta toki guzietarako?
–Hasieran bai. Baina legegizonengan eta besteengan ere pentsatu beharra dugu.
–Zenbat herritan egin da?
-40-50 izango dira.
-Ze jende-klase bildu da?
–Ez dakigu. Dakizunez, numerofalta da nagusi euskal alorrean. Horregatik estadistika-sail bat jarri nahi dugu. Tekniko bati eman diogu. Personaren egoera eta euskerarena, estudiatu nahi da.
–Zenbat pasatu dira ikastaro hoietatik?
–Bajutik jota 3.000 bat irakurle. Baina ez daukat numeroak jartzerik.
-Jendeari begira: problemarik nausiena?
-Asistentzia, iraupena.
-Zergatik?
–Lehen aipatutakoa: propagandarik-eza. Eta gero jendeak behar hau subjetiboki senditzen ez dualako. Objetiboki ba dago behar hori.
–Euskaltzaindiaren barruan dago taldea bera?
–Bai. Eta hain zuzen Baionako Euskaltzaindiaren azkeneko bileran hautatu ziran lehendakaria eta idazkaria.
–Ikastaro hau egitea kobratzen al duzute?
–Hutsa. Bakoitzari karpeta bat ematen zaiolako. Hortik apenas geratzen zaigun dirurik.
JOAN MARI TORREALDAY

Juan San Martin, Irigaray eta Rikardo Arregi, euskaltzaindiko jaunak, euskal-alfabetatze saioetan jardundako gizon bati txartela eskeintzen.
Ara emen Euskaltzaindiak lenengo irakastaldian parte artu zutenei emandako txartela, karneta. Aurrera egindiran saioetan onelakoak zabaldu dira azterketa batzuek egin ondorenean.
18

GaiezKulturaKultur ErakEuskaltzain
GaiezHizkuntzaEuskaraErakundeakEuskaltzain
GaiezHizkuntzaEuskaraAlfabetatzeAlfabetatze
PertsonaiazARREGI1
EgileezTORREALDAI1Kultura

Azkenak
UEMAk mobilizatzera deitu du Espainiako Auzitegi Gorenaren epai euskarafoboaren aurka

Vox alderdi ultraeskuindarraren eskariz EAEko Auzitegi Nagusiak 2023ko irailean baliogabetu zituen EAEKo Udal Legearen hainbat artikulu, euskararen normalizazioaren ingurukoak. Erabaki hura berretsi du orain Espainiako Auzitegi Gorenak, eta ez dago helegiterako aukerarik... [+]


DIPCko presidente Pedro Miguel Etxenike Landiribar
“Zientzialaria izatea pribilegio bat da, eta horrek ardura bat dakar”

DIPCko bere bulegoan izan da elkarrizketa. Argazkilaria lanean hasi denean, arroparengatik desenkusatu da [kirol-jertse bat dauka jantzita]: “Ez nintzen gogoratzen elkarrizketa genuenik”. Baina Elhuyar aldizkariarentzako dela eta, gustura egingo omen du. Euskaraz... [+]


2025-07-17 | Sustatu
WeTransfer: erabilpen baldintza berri ez oso fidatzekoak

Hautsak harrotu ditu azken orduetan Interneten WeTransfer zerbitzu oso praktiko eta erabiliak iragarri dituen erabilpen baldintza berriek, abuztuan jarriko direnak indarrean. WeTransfer da oso fitxategi (edo fitxategi multzo) handiak bidaltzeko modu bat. Ez dira kabitzen e-posta... [+]


2025-07-17 | Gedar
Faxisten protestak porrot egin du Torre Pachecon: Polizia eta prentsa gehiago, manifestariak baino

Lintxamenduen ostean immigrazioaren aurka izan den lehen mobilizazio-saiakerak ez du jarraitzaile gehiegi erakarri, baina izu arrazistak hartu du herria.


Israelekiko harremanak mantentzearen alde egin du Europar Batasunak

Israelek Gazan eta Zisjordanian egindako giza eskubideen urraketak argi uzten dituen Kanpo Ekintzarako Europako Zerbitzuaren txostena esku artean, EBko Atzerri ministroek erabaki dute Israel-EB elkartze-akordioarekin berdin-berdin segitzea. EBren "ekintza-eza" ikusita,... [+]


Algortan izandako taldeko sexu-eraso baten ustezko egileetako bat atxilotzeko agindua eman dute

Getxoko 3. Instrukzio Epaitegiak atxilotze-agindua eman du 2023ko urrian Algortan jazotako talde sexu-eraso batean ustez parte hartu zuen egileetako baten aurka. Kasua sexu-eraso larri gisa sailkatu du magistratuak eta poliziari eskatu dio, gaztea aurkitzen dutenean, epaitegira... [+]


Sudango paramilitarrek asteburuan 300 zibil hil dituztela salatu dute, eta krisi humanitarioa areagotzen ari da

Giza eskubideen aldeko Sudango abokatu talde baten arabera, Sudan mendebaldeko hainbat herrixkari eraso egin zieten larunbatean eta igandean, eta zibilak tiroz hil edota bizirik erre zituzten, etxeetan giltzapetuta. UNICEFek salatu du Ipar Darfurgo 40.000 haur artatu zituztela... [+]


Delinkuentzia eta segurtasun eza, migratzaileak jipoitzeko aitzakia faltsuak

Jazarpen arrazistak eztanda egin du Espainiako Torre Pacheco herrian, Euskal Herrian ere ezagun zaizkigun diskurtsoak hauspotuta: immigrazioa lotzea delinkuentziaren, sexu-erasoen eta segurtasun faltaren gorakadari. Baina datuek frogatzen dute gezurra direla gorroto diskurtso... [+]


Israelen okupazioaren aurkako neurriak adosteko goi bilera egiten ari dira Bogotan

Hagako Taldeak deituta, Kolonbiak eta Hego afrikak antolatu dute gailurra. Herrialdeetako ordezkariez gain, Francesca Albanese Palestinar Lurraldeentzako NBEren errelatorea ere Bogotan da, eta Israelekin harreman oro etetea exijitu die. EBk adierazi du Netanyahuri bere aire... [+]


1.385 euroko gutxieneko soldata: Jaurlaritzaren azterketaren bi hutsune eta alde on bat

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu Mikel Torresek asteazken honetan aurkeztu du EAErako gutxieneko soldataren inguruan egindako azterketa, eta 1.385 eurorainoko kopurua jarri du erreferentzia moduan, "aurreikuspen baikorrenean". ELA eta LAB... [+]


Pentsiodunen Mugimendua omenduko dute Donostiako Piratek

Abuztuaren 9tik 17ra izango da Piraten Aste Nagusia, eta aurten "Auzolanari tiraka!" ariko direla adierazi dute. Abordatzea abuztuaren 11n izango da, eta Piraten Egun "berezia", hilaren 15ean.


2025-07-16 | Ahotsa.info
“Munduko festarik onenak” herriak erabakitzen duenean amaitzen dira

Bederatzi egun eta gau luzeren ostean, Iruñeak normaltasunera itzuli nahi du Sanferminak ixten dituen azken ekitaldiarekin: Villavesako entzierroa, non gaizki tratatzen den gauza bakarra parte hartzaileen gibela eta osasuna baita. Ekitaldi herrikoi honen ondoren hasten da... [+]


Laranja-paperetan marraztutako boikotak

Cervera de la Marenda (Ipar Katalunia), 1906. Herriko emakume garraiatzaileak lan baldintza eskasen aurka altxa ziren. Espainiako eta Frantziako estatuetako trenbideen zabalera desberdinak eraginda, garraiatzaileek Mediterraneoko kostaldetik zetozen zitrikoak tren batzuetatik... [+]


Eguneraketa berriak daude