URRILEAN ASIKO DIRA DERETXO-IKASALDIAK


1969ko ekainaren 08an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
García Cantero, Donostiako Deretxo-Irakasgoko Dekanoari elkarrizketa

Ainbeste Irrikitako Unibersidadea, Bidean
URRILEAN ASIKO DIRA DERETXO-IKASALDIAK
Donostia-ko Dekano-Irakaskearekin Alkar-Izketa
Sortu berri da Donostia-n Deretxo-Irakasgoa. Irakasgu ontan zaarrena dan Irakasleari, Dekanoari, galdera batzuek egin dizkiogu. Ona emen galdera ta erantzunak:
–Irakasgo au noren saillean antolatuko da?
–Donostia-ko Irakasgo au, Valladolid-ko Unibersidadearen saillean arituko da. Onela sail onetan, bi Eskubide-Ilrakasgo izango ditugu: lenengoa, lendik Valladolid-en deguna, ta bigarrena Garagarrillaren 6-garrenean, igaz sortu zutena Donostia-n.
–Noiz eta nun asiko dira ikasaldiak?
–Donostia-ko Irakasgo au, 1969garren urteko urrillean asiko da. Aurten lenengo ikasaldia eskeiñiko da. Urrengo ikasaldiak elkarren ondoren antolatuko dira. Onela bost urteren buruan Eskubide-Irakasgoko lenengo ta bigarren Ikas-sailleko saio guziak burutuak izango dira. Auek, gaur Lizenziatura iristeko eskatzen diranak ditugu. Oraingoz, Miraconcha-ko Ikastetxean eskeiñiko dira ikasaldiok. Gerora, Ibaeta-n antolatuko dira ikasaldiok.
–Zein Irakasle izango ditugu? Oiek billatzea erreza izango al da?
–Emen ari naiz, lenengo ikasaldiko irakasleak inguratu nairik, alegiñean. Jakiña, kontu auek ixillik gorde bearra det. Unibersidade berriok, ortarako bide zabalagoak dituzte. Irakasleak, leiaketa-bidez aukera ditezke. Denborale baterako ere, artu ditezke elkarrekin itzeginda. Irakaslerik ezean, Irakasgo-leiaketak prestatzen ari diran "Doktorrak" ere artu ditezke lan ontarako gauza badira.
-Gipuzkoa-ko jendeak nolatan artu du berri au?
-Erdi-maillako gurasoak, seme-alabei ikasteko aukerak eman bearrean daudenak, oso pozik artu dute berri au; onela erreztasun aundiagoak izango bait-dituzte, erosoago ta merkeago ikasaldi auek beren seme-alabei eskeintzeko. Ta ori guzia etxea utzi gabe. Agintariak, beren aldetik, goitik asi ta bekoetaraiñokoak, gogoz lagundu didate oraiñarte; ta gerokoan ere ala lagunduko digutela, uste det.
–Gure lurrari dagozkion gauzetan, Irakasgo au nola agertzen da?
–Eziera ta Jakintzako Ministroak, eztu emen Irakasgu berri bat geiago sortu nai izan. Gure ontan, LIBURU ZURIAK erakutsi dizkigun bidetan eraiki nai izan du irakaskintza guzia. Onela, alegiñak egingo dira Gipuzkoa-ko gaietan bereziago diran ikasaldiak etxe onetan erakutsi ditezen. Batez ere, gure industriari begira eskeiñiko dira zenbait jakite ta erakutsi.
–Gerora, gure Foru-Eskubideen irakaskintza ere eratuko al da?
–Gure Irakasguan, alderdi guzietako Foruen erakutsia piztu nai degu. Gaur eztegu Forurik Gipuzkoa-n; baiña lengo oitura ta lege zaarren jakintza, aizatua ta arrotua izango da, nik uste. Ortarako jasoko dira, eskribauetatik eta beste aldetatik, lendik bilduak dauden era bereziak. Ta gai onek emango du aria, "doktoratu"etarako itzaldi ta era kutsiak mamitzeko.
–Irakasgo au, gerora Unibersidade oso bat prestatzeko asmotan eraiki al da?
–Orrela esan dute bete-betean irakaskintzako gizonik guenenak. 1951'garren urtean, Nazio guziko Ikasleen Batzarrean, San Martin gaurko diputazioko lendakari-ordeak eta biok gure lurretako Unibersidadea eskatu genduan. Orain "barrutik" lanean asi naizenean, asmo orrek zer eskatzen duan obeto ikusten det. Asiera narrasak lan guzia bertanbera galdu dezake. Orregatik, aurrenengo Irakasgo au bere oiñez ondo ibiltzeko gauza egin bearko degu. Asierak tajuzkoak izaten baditugu, geroko osabideak eskeiñiko zaizkigu, noski.
–Irakasgo ortarako, Oñati-ko sillua aukeratuko dala, entzun degu. Guk dakigunez, bost sillu ba omen dira Unibersidade artakoak. Oietatik zein aukeratuko da oraingo onentzat?
–Oraingoz, Irakasgu bakarrak eztu bere sillurik. Beraz, Valladolid-ko Unibersidadekoa erabilliko da gaurkoz. Gure onek gutxienez iru Irakasgu iristen dituanean, orduan bai, erabaki diteke sillu oietatik zein aukeratu diteken. Ortan gaituak, erabakiko digute ori.
–Irakasgo berriaren zabalkundea egitea komeni al da?
–Unibersidadea ezta salgai bat dendetan erakustekoa. Ori bai, Irakasgu onek dakarzkigun mesede ta aukerak jakiñaraztea komeni zaigu. Unibersidadeak inguruan sortzen dituan aide ta erreztasunak, ezagutzekoak eta zabaltzekoak dira. Ezaguera ori zabaltzeko egiten dan guzia, ondo baiño obeto etorriko zaigu Gipuzkoa ontan.
Donostia-ko Deretxo-Irakasgoko Dekano edo irakasle ohorenekoa, García Cantero jauna.
Ona emen Ibaeta aldean Gipuzkoa-ko Unibersidadea eraikiko dan parajea.
Ibaetan eraikiko diran ikastetxe nagusien arkitetoa, bere lanak periodisteri adierazten.
12

GaiezGizarteaIrakaskuntzUnibertsitaEuskal Unib
PertsonaiazGARCIA1

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude