Ikasturte bukaera hurbil genuen, iragan ekaineko hondar hartan hezkuntza-sistemari buruzko galdera batzuez osatutako kolaborazioa plazaratu nuenean. Bukaeran, beharbada gogoratuko duzuenez, gonbitea luzatzen nizuen, irakurle estimatuoi, galdera gehiago egin zeniezaioten zeuen buruari. Gonbitea, dena esan behar da, modu erdi sinbolikoan, erdi egiazkoan bota nuen, baina nire harridura eta zorionerako, oso modu naturalean hasi ziren galderak ezinegonetik sortzen, han eta hemen agertzen, eta azkenean nire eskuetara iristen. Hemen duzue jasotako hamarnaka horien arteko lagina.
Ikasturte on euskal hezitzaile guztioi. Ea aurtengoa den iraultza burutuko dugun urtea!
• Zergatik jokatzen dugu haurrentzat onena zer den jakingo bagenu bezala, beraiei zuzenean inoiz galdetu gabe?
• Zergatik oinarritzen dugu irakaskuntza ikasleen erantzun onen bilaketan, eta ez galdera onak egiteko gaitasunaren garapenean?
• Zergatik dute hezitzaileen artean prestigiorik txikiena haur-eskoletako langileek, bizitzaren lehen urteak baldin badira pertsona baten konfigurazioan arrasto gehien utziko dutenak?
• Zergatik ematen du prestigioa hezitzearen lanak, eta ez hainbeste zaintzearenak? Ez al da ariketa hagitzez ederragoa haurrak zaintzea haurrak hezitzea baino?
• Zergatik dira inklusio planak beharrezkoak, ikaslegoa anitza dela eta ikasle guztiak desberdinak direla ulertzen badugu?
• Zergatik ez diogu ikasketari, benetan ikasketa esanguratsu bilakatzeko beharko lukeen denbora eskaintzen? Zergatik nahiago dugu edukien kantitatea, kalitatea baino?
• Zergatik gabiltza beti estresatuta? Zergatik izaten dugu oihu egiteko gogoa eskolatik ateratzen garenean? Zergatik dauka eskolak bertako parte-hartzaileen ongizatea eragozteko halako gaitasuna?
• Zergatik daude eskola eta bizitza elkarrekin hain haserre?
• Zergatik dira eskolan askoz garrantzitsuagoak zientziak, humanitateak baino? Zergatik desterratu dugu artea eskola-eremutik?
• Zergatik ateratzen dira euskal haurrak eskolatik Euskal Herria nazio menderatua dela behin ere entzun gabe?
• Zergatik (eta non) galdu du burua eskolak? Eta bihotza?
• Zergatik dago eskola naturatik hain urrun eta urrunduta?
• Zergatik daude haurrak eskolaratzeko laguntza ekonomikoak –garraioa, jantokia...– eta ez haurrak etxean gurasoekin denbora luzeagoan egon ahal izateko?
• Zergatik saiatzen gara ikasketa kooperatiboa izan dadin, aldi berean kalifikazioen bitartez lehiakortasuna bultzatzen baldin badugu?
• Zergatik egon behar dute haurrek hainbeste denbora eserita?
• Zergatik jartzen ditugu sistemaren interesak, ikaslearen beharren aurretik?
• Zergatik ahaztu dugu hain erraz, nolakoak ginen 5 edo 15 urte genituenean? Zergatik dugu halako zailtasuna, adin horretan nahi genituen heldu horiek bilakatzeko?
• Zergatik iruditzen zaigu azterketa bat pertsona baten jakintza neurtzeko modurik egokiena, denok dakigunean egin eta berehala ahaztu egiten dela ikasitakoa?
• Zergatik eskatu behar da baimena komunera joateko?
• Zergatik eskatu behar izaten da denerako baimena? Zergatik beti irakasleari? Zergatik ez dugu irakasleok kasik inoiz, eta ezertarako, baimena eskatzen?
• Zergatik pasatzen zaigu hain oharkabean eskolak duen curriculum ezkutukoa –zeinaren bitartez egiten duen eskolak "heziketa" lan handiena–, eta kezkatzen gaitu hainbeste, ordea, agerikoak?
• Galdera hauek guztiak –eta egin genitzakeen beste ehundaka– eta gero, zergatik diogu hainbesteko beldurra gauzak beste modu batean egiteari?
• Zergatik ematen digu beldurra eskola-sistematik ateratzeak?
Milesker denei, zorte eta kuraia on!
Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.
Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, "infernua" piztuko dela Gazan.
Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren.
Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]
Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.
Gipuzkoako Fiskaltzak sei urteko espetxe-zigorra ezarri nahi dio Donostiako Herritarren Babeseko patruiletako buruari. Ertzainak kokainaren truke prozesu judizialean onurak eskaini zizkion droga trafikatzea egotzita atxilotutako gizon bati.
6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]
Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]
Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]
AEBetako auzi judizialen batengatik jakin denez, Metak (Facebook-eko jabeak) Libgen sareko liburutegia masiboki pirateatu du BitTorrent protokoloak erabiliz. 81.7 terabyte gutxienez lortu zituzten horrela, beren adimen artifizialeko sistemak elikatzeko. Saiakera eta zientzia... [+]
16 urteren ostean, Eusko Jaurlaritzak eta Haurreskolak Partzuergoak akordioa erdietsi dute astelehen iluntzean lan-hitzarmena berritzeko. Greba deituta zegoen asteazken eta ostegun honetarako, eta LABek eta STEILASek indarrik gabe utzi dituzte bi deialdiak; STEILAS, ordea,... [+]
Inkesta gehienen faboritoa Daniel Noboa egungo presidente eskuindarra izan arren, aurreikusitakoa baino tarte txikiagoa atera dio Luisa Gonzalez hautagai correistari. Apirilaren 13an egingo da bigarren itzulia.
Gasteizko protestak Trebiñu eta Araba elkarteek deitu dituzte, Tafallakoak Semilla y Belarra elkarteak eta Baionakoak 'Pirinio mendikateko laborariek’. Denek salatu dute Mercosur merkataritza akordioaren ondoriozko konpetentzia, eta erregaien zerga gehiegizkoak.
Euskal herritar ugari saritu ditu Espainiako zine akademiak pasa den asteburuan banatu diren Goya sarietan. Artikuluaren bigarren partean, zeresana eman duten hainbat kontu aletuko ditugu.