Guztiz xarmagarria

OLBEk antolatutako Jacques Offenbach-en Hoffmann-en ipuinak opera. Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Carlo Montanaro. Bilboko Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin. Eszena-zuzendaria: Vincent Huguet. Bakarlariak: Jessica Pratt (sopranoa), Mich
OLBEk antolatutako Jacques Offenbach-en Hoffmann-en ipuinak opera. Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Carlo Montanaro. Bilboko Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin. Eszena-zuzendaria: Vincent Huguet. Bakarlariak: Jessica Pratt (sopranoa), Michael Fabiano (tenorea), Simón Orfila (baritonoa), Mikeldi Atxalandabaso (tenorea), Elena Zhidkova (mezzosopranoa), José Manuel Díaz (baritonoa). Lekua: Euskalduna Jauregia. Data: urriaren 23a. Argazkia: @ABAO Bilbao Opera / E. Moreno Esquibel.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ezin gara pozago egon OLBEren opera denboraldi hau hasi ondoren. Urte eta erdiz antzezpenik egin gabe egon ondoren, azkenean behar bezalako saioaz gozatu ahal izan dugu. Hala ere, aitortu behar dugu murrizketa gogorren garai honetan OLBEk irudimena eta ahalegina erakutsi dituela zale guztiei musika eta kantu ona eskaintzeko. Eskertu behar dugu zalantzarik gabe. Baina, egia esan, zuzeneko opera baten sentsazioak, atsedenaldiak barne, eta bertaratutako ikusleen artean sozializatzeko aukerarekin, ez du preziorik.

Rentrée honetarako, OLBEk oso titulu egokia aukeratu du, fantasiaz, magiaz eta xarmaz betea, eta lehen mailako interpreteekin.
Hoffmann-en ipuinak, idazleak berak, Hoffmannek, kontatutako ipuinek osatzen dute, Hoffmann bera ardatz hartuta. Pertsonaiak oroitzapenez eta esperientziaz ehuntzen du bere mundu berezia eta horien artean maitatutako emakumeak lau irudiren pean –nahiz eta emakume bakarra izan–: Olympia, Antonia, Giulietta eta Stella. Hor ez da falta arimaren pentsamendu ezkutuenei bizia ematen dien figura mefistofelikoa, Hoffmannen beraren nortasun bikoitz gisa.

Michael Fabiano-k, Hoffmannen paperean, publikoa bereganatu zuen, kantu indartsu, argi eta efektistarekin. Aparteko uneak izan zituen, La chanson de Kleinzach edo bigarren ekitaldiaren amaierako aria bezalakoak.

Simon Orfila baritonoa, OLBEko ikusleek ondo ezagutzen dutena, maila berean egon zen, eta Lindorf, Coppelius, Miracle edo Dapertutto pertsonaia gaiztoak bikain irudikatu zituen, guztiak aztoratzaileak eta perbertsioaren eramaileak opera honetan kontatzen diren lau istorioetan.

Era berean, Mikeldi Atxalandabaso tenorea bere momentu onenean topatu genuen, oso ongi ahotsez, eta adierazkortasun interpretatibo handiarekin.

Jakina, protagonista nagusia Jessica Pratt sopranoa izan zen. Hoffmannen lau maitaleak interpretatuz publikoa txundituta utzi zuen. Eszenako makiltxo magikoak jota aritu zen eta une bikainak izan zituen. Olympiako aria, Antoniako aria eta Belle nuit delakoa gustu handiarekin interpretatu zituen, graziaz eta fraseatze gozoarekin.

Orkestraren lan onak, koruak (zoragarriak) eta Vincent Hugueten eszena-zuzendaritzak jarri zituzten gainerako osagaiak gau zoragarrian.

Argazkia: @ABAO Bilbao Opera / E. Moreno Esquibel.

 


Azkenak
Ez zen kapritxoa izan; 25 urte axeri-dantzan

"2000. urteko San Joan egunez, aspaldiko urteko jende multzorik handiena bildu zen Andoaingo Goikoplazan, hamabiak jotzearekin batera dantzarako prest. Lehenengo aldiz gizon eta emakumez osatuta zegoen axeri-dantzarien taldea zen". Hitz horiekin ireki zuen "Emakumeak... [+]


2025-07-03 | Gedar
Mozal Legeak hamar urte

1.300 milioi eurotik gorako 2 milioi isun baino gehiago ekarri ditu legeak. Atzera botako zutela hitzeman zuten PSOEk, Podemosek, Sumarrek, EH Bilduk, ERCk, EAJk, Juntsek nahiz BNGk.


Espazio publikoan gatazka ikusezin bihurtzeko hiru hamarkadako prozesua

Kalea bilakatu da espazio publiko. Ezarri zaio ordena diseinuaren, arauen eta zaintzaren bitartez. Higienismo garaikidea aztertu dugu Bilboko errealitatea ardatz hartuta.


Kritika gogorrak jaso dituen AEBetako Gaza Humanitarian Foundation-aren filiala desegingo du Suitzak

AEBek eta Israelek kudeaturiko erakundeak ez du Suitzako ordezkaririk ezta helbiderik bertan eta horregatik abiatu du egitura desegiteko bidea Suitzako Zaintza Agintaritza Federalak. Gazarako Israelek kontrolaturiko "laguntza" bideratzen dabil GHF fundazioa, soilik lau... [+]


Joxe Azurmendi idazle eta pentsalaria hil da

Joxe Azurmendi (Zegama, 1941-2025) idazle, filosofo eta saiakeragilea zendu da. Literatura eta pentsamenduaren arloan lan itzela egindakoa, intelektual gisa ez ezik, euskararen eta kulturgintzaren aldeko mugimenduetan engaiaturik eman zuen bizitza osoa. Besteak beste, Udako... [+]


Zirgariak etorbidea: Erandiok itsasadarraren langileei aitortza egingo die kale izen aldaketagaz

Altzagatik itsasadarraren parean doan BI-711 errepidearen Jose Luis Goyoaga etorbidearen izena aldatzeko herritarren parte-hartze prozesuaren ondoren, kale horren izen berria Zirgariak etorbidea izango da.


Albanese txostena
Hauek dira Palestinako “genozidioaren ekonomiarekin” aberasten ari diren multinazionalak

Carrefour, CAF, Crédit Agricole, BlackRock... Francesca Albanese Palestinar Lurraldeentzako NBEko errelatore bereziak enpresa sare handi bat egin du Israel burutzen ari den Gazako genozidioaren konplize, eta horien arduradunak eta goi karguak ikertzeko eskatu du.


Sanferminak ate joka, greba mugagabea hasi dute billabesetako langileek

Asteartean eginiko bozketan, enpresako zuzendaritzak eginiko proposamenari uko egin eta grebari eustea erabaki dute Iruñeko garraio publikoko autobus gidariek. Iruñerriko Mankomunitateak sanferminetan %70ko gutxieneko zerbitzuak eskaintzea proposatu du. 


Julia Mengolini kazetari argentinarrak Milei salatu du, bere aurkako “gorroto kanpaina” bat aireratzeagatik

Adimen Artifizialaz egindako bideoak sareratu dituzte, Mengolini difamatzen dutenak. “Gorrotoa bultzatzea, indarkeria kolektiboa eta bortxazko mehatxuak” izan direla salatu du kazetariak, eta zigor bideari ekingo diola.


2025-07-02 | ARGIA
Nahel Merzouk tiroz hil zuen Florien M. polizia Euskal Herrira lekualdatu dute

17 urteko gazteari tiro egin zion Frantziako poliziak bere nahia bete du, eta Ipar Euskal Herrira ekarri dute lanera. Polizia gehiegikeriaren ondorioz hildako Merzouken kasuak mobilizazio eta protesta ugari eragin zituen Frantziako Estatuan.


Trumpek dio Israelek Gazarako 60 eguneko su-etena onartu duela

AEBetako presidenteak adierazi du orain Hamasen erantzunaren zain daudela: "Ez badute onartzen, egoerak okerrera egingo du". 60 eguneko su-etenaz gain, akordioak barne hartuko luke Hamasek Gazan dituen hamar bahitu israeldar itzultzea, eta beste hamabosten gorpuak ere... [+]


Bilboko gazte bati barrabiletara tiro egin eta ondorioz barrabila galduarazi zion ertzaina identifikatu du Segurtasun Sailak

Apirilean gertatu zen, Etxarri II gaztetxearen desalojoan, eta tiroaren ondorioz barrabila galdu zuen Iker Aranak. Aranak berak emandako materialetik identifikatu dute ertzaina.


Teknologia
Isileko itzultzaileak

Pasa den astean kontabilitatea egiteko software libreko programa instalatu nuen ordenagailuan. Ez dakit lurralde guztietan berdin izango den, baina Bizkaian jarduera ekonomiko bat garatzen dugunok Batuz atarian egin behar ditugu fakturak. Batuz ataria ondo dago, baina... [+]


2025-07-02 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Kooperatibak

Kooperatiben mugimenduak euskal nortasunaren sakoneko afektu bat esnatzen du gehienetan. Kontzeptuarekiko gertutasun, harrotasun, lurraldetasun bat. Eta bizirik dabil, kooperatibek gaurkotasun handia irabazi dutelako, ez da iraganeko historiako ekimen euskaldun bat... [+]


2025-07-02 | June Fernández
Meloi saltzailea
Senar puteroak

Zezenketaren kontrakoa naiz, baina debekua heltzen den bitartean, jarraituko dut zezen-plazetan gozatzen”. Lagun baten iruzkin zinikoa gogorarazi dit Jose Luis Ábalos PSOEko ministro ohiaren azken polemikak. 

Izan ere, Koldo ustelkeria kasuaren testuinguruan... [+]


Eguneraketa berriak daude