2119

Munduko izotzak urtu dira, 66 metro egin du gora itsasoaren mailak, Baiona, Donostia, Bilbo urpean daude. Tenperatura 4’8 gradu igo da, lehorteak handitu dira, euri jasa handiak ugaritu. Betiereko bizitza erdietsi da, jendea ez da berez hiltzen, baina elkar hiltzen du, lekurik ez baitago guztiontzat –teknika modernoak garatu dira horretarako: urkamena, erreketa, burugabetzea–. Bizkaiera ez da jada euskalki bat, hizkuntza oso bat baizik, bere akademia, bere akademiko, bere akademiakeriekin –eta diputazioarengandik jasotzen duen diru sarrera inportantearekin–: Labayru da Elkar zenaren baliokidea, Bizkaia Irratia Euskadi Irratiarena, are sortu dute Gaztie izeneko kate bat. Bidasoako errepublika eratu berri da, Pio Baroja izendatu dute aberriaren aita, Borrokan taldearen abesti bat hartu dute ereserkitzat, izokin bat ageri da banderan. Euskal gatazkari buruzko literaturak –gatazka sortu zenetik 150 urtera, itzali zenetik 100era– boom bat bizi du; horren frogarik garbiena da Isham Rashafi idazle gasteiztarrak irabazi duela Nueva Hispania/Nova Hispania/Hispania Berriko Sari Plurinazionala, Vitoria-Arcturus izar sistema-Vitoria eleberriarekin. Bidaiez ari garela, Miarritze eta Antares lotzen dituen lehen airebidea inauguratu dute, airetxalupa erabiltzaileen aspaldiko eskaera betez; Arantxa Tapiak inauguratu du, hain zuzen, albistegietan ikusi ahal izan denez. EAJk hauteskundeak irabazi ditu euskal parrokia, merindade, departamendu guztietan. Athleticek, Bilbo utzi behar izan zuenetik Karrantzako Athletic, XIV. mendean Terranovara joandako euskal baleazaleen oinordekoak fitxatu, ez fitxatu debatea ireki du, azkenik. Argia agerkaria astero jarraitzen da argitaratzen: ez hasieran bezala kaputxinoen; ez gero bezala ezkor, taliban, ultra-koherente, jasangaitz batzuen; baizik eta humanoida Begi Latzen eskutik. Baina 2119an, jaio zenetik 200 urtera, Argia jarraitzen da noski argitaratzen.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude