Sanferminetako talde bortxaketa sexu erasotzat jo du Espainiako Auzitegi Gorenak

  • Bide luzearen ostean, heldu da auzibidearen amaierara 2016ko Sanferminetako talde bortxaketaren kasua. Ostiral goizean kasua berrikusi du Espainiako Auzitegi Gorenak, eta epaileek alde guztiak entzun ostean, gertatutakoa sexu erasoa izan zela dioen sententzia eman dute. Sexu abusuengatik bederatzina urteko espetxe zigorra zuten bost akusatuek, baina gaurko saioaren ostean, hamabost urtera igo diete kondena.

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Azkenak
Eguneraketa berriak daude