Urteko borroka soziala

  • Euskal pentsionistena, dudarik gabe, 2018. urteko borroka sozial nagusia izan da eta 2019an ere hala jarraituko du izaten, kolektibo jendetsu eta garrantzitsu hori ez da geldituko bere aldarrikapenak lortu arte. Duela hamar hilabete hasi ziren, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta beste herri askotan elkarretaratzeak eta manifestazio masiboak eginez, 2018ko abenduaren 15ekoa kasu.

Zentzuzko zerbait ari dira aldarrikatzen, egingarria, gobernuen partetik borondate politikorik balego: 350 eta 600 euro arteko miseriazko pentsioen aurrean, gutxienez 1.080 euroko pentsio duina edukitzea denok. Europako Karta Sozialak hori aitortzen du. Gobernu autonomikoek eta Espainiako gobernu zentralak ezar dezakete pentsio hori, aurrekontu publikoek bere egiten badituzte horretarako beharrezkoak diren diru-partidak. Arazoa ez da dirurik ez dagoela, badago, baina gerra negozioetarako, bankuak erreskatatzeko edo monarkia anakroniko bezain alferrikakoa mantentzeko. Aberastasunaren banaketa justua falta zaigu, berdintasunarekiko konpromiso bideragarri bat.

Borroka sozial honek ispiluaren aurrean jarri du jende guztia, bereziki gobernuak eta alderdi politikoak. Egungo eta etorkizuneko pentsioak ziurtatu beharrean, pentsio plan pribatuak eta EPSV eta antzeko borondatezko aurreikuspen entitateak  sustatzen dituzte, Gizarte Segurantzaren kaltetan eta errenta altuenak dituztenen mesedetan. Ondorioz, emakume eta gizonen arteko desoreka sozialaren arrakala handituz doa.

Konpondu gabeko arazoa: gazteria borroka honen parte bilakatzea. Euren etorkizuneko pentsioak daude gaur egun arriskuan. “Borroka hau irabaziko dugu!”, oihukatzen dute pentsionistek. Ez bada atzera pauso bakar bat ere egiten, seguru baietz!


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude