Zaporizhiako zentral nuklearretik hogei kilometro eskasetara egin dute bonbardaketa errusiarrek, abuztuaren 9an. Hogei eraikin hondatu dituzte leherketek. Ez da lehen aldia zentral nuklear hori jomugan daukatela bi aldeek.
Radio Euskadi komunikabidean eman du horren berri Joseba Segura gotzainak berak. Hamalau kasu horiez gain, gehiago ere badaudela adierazi du elkarrizketan.
Dom Campistron ilustratzaileak bere "Bekatoresak" liburua aurkeztu du Urepelen, Amerikanoinia interpretazio zentroan. Sustrai Colina eta Oihana Iguaran bertsolariak izan ditu ondoan. Irulegiko Irratia egon da bertan eta hemen duzue erreportajea:
A-8 eta A-63 autobideen arteko pasabidea ixtean auto-ilarak sortu dira. 6.200 hektareatik gora erre ditu abuztuaren 10ean Girondan (Frantzia) piztutako suteak. Landerara ere iritsi da eta 10.000 lagun inguru ebakuatu behar izan dituzte.
Frantziaren menpe segitzen duten hainbat herrietako alderdi independentista banak adierazpena izenpetu dute Corte-n (Korsika) urtero egiten diren Ghjurnate di Corti topaketa independentisten baitan.