Euskal Hirigune Elkargoa eraikitze lanetan ari da. Ipar Euskal Herriaren erakundetze politikoa baitezpadakoa da Euskal Herria izanen bada. Beharrezkoa eta ona da, besterik gabe, eraiki ahala zer errana ematen duelako. Errate baterako, Baionako Merkataritza eta Industria Ganberako lehendakari André Garreta eta Euskal Elkargoko lehendakari Jean-René Etchegarayren arteko lehen kalapita ezagutu dugu garraio zerga dela-eta. “Ez ditugu politikarien hitzak entzun nahi, gezurrak baino ez dituzte sakatzen" erran du Garretak. Ez dago ados garraio politika finantzatzeko Elkargoak ezarri duen zerga-tasa sistemarekin. Etchegarayren hitzetan, “metropolien arazoak dituen hirigunea (Euskal Elkargoa) eraikitzen ari dira, eta hori egitea ez da aise”. Dei diezaiogun Hiriguneari Lurraldea –Herri Elkargoa–, eta hauxe ere ulertu dezagun: elkargoaren eraikuntza berau osatzen duten guztien artean ordaindu beharra dago. Ez dut Garretaren eta Etchegarayren arteko kalapitari buruzko iritzirik emanen. Alta bada, hainbat datu ekarri nahi dut instituzio berriaren eraikuntza ulertarazi aldera.
Eragileen arteko lehen talka ezagutu dugu elkargoa eratzeko lehen lanetan. Zerga aplikatzeko sistemak eragin du tupust hori. Alegia, elkargo edo kolektibitate bat osatzean, ekonomiaren eta identitatearen izaerak definitzea funtsezkoa da, baita ezinbestekoa ere adostasunean trenkatzea elkargoa tentuz osatuko bada.
Lapurdin 256.878 biztanle dira, Baxenabarren 31.784 eta 14.781 Zuberoan. Garraioa antolatzerakoan Lapurdiko Euskal Kosta-Aturri hirigune elkargoa eta Hego Lapurdi elkargo izandakoek izan dute ardura gehien orain arte. Engoitik, elkargoa osatu ahala, Lapurdi barnealdea eta beste bi lurraldeak integratu behar dira erkidego baten jitea hartuko duen elkargoa osatuko bada. Hots, lurraldea “harmonizatu” beharra dago. Garraio publikoa finantzatzeko diru publikoa behar da. Zerga lurralde osoan jasoko da. Alabaina, enpresak dira zerga horren erantzule nagusiak. Hamaika langiletik gorako enpresek ordaindu beharko dute garraio zerga. 10.000 biztanletik gorako herrietako enpresek egin dute ekarpena orain arte, Frantziako legearen arau egin ere. Ezagutzen al dituzue “barnealdean” halako tamaina duen herririk? Edo hamaika langile baino gehiago duen enpresa asko?
Euskal Hirigunea ez ezik, Herri Erkidegoa eraikitzeko tenorea heldu da, baldin eta Ipar Euskal Herririk izanen bada.
Erasoaren helburu izan direnak Trumpek proposatutako su-etena negoziatzen ari zirela azaldu du Hamasek. Israelek erasoa baieztatu du, eta Qatarrek “eraso kriminala” kondenatu.
Liskarretan gutxienez hogei pertsona hil dira astelehenean. Astearte goizean, lehen ministroaren etxeari su eman diote manifestariek. Herritarrik gazteenak ari dira protestan, gobernuaren ustelkeriaren aurka, eta bereziki, sare sozialen debekuak eraginda.
Jose Mari Dorronsoro preso politikoak Frantziako Estatuan bete zuen zigorra aintzat hartu ondoren, aske utzi zuten abuztuan, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez.
Zuzenean, askok, edo geroago ehunka milioik ikusi ahal izan duten irailaren 3ko Pekineko desfile militar erraldoiak bazuen, bai horixe, mezua. Halako guztiek bezala, esan genezake. Antolatzaileen borondateaz harago doazen mezuak, batzuetan. Mezu horiek zein eta norentzat ziren... [+]
"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.
"Berdela iparralderantz ari da mugitzen, itsasoa berotzeak sardinari ez dio on egiten eta geroz eta gutxiagoa dago, antxoarentzat ona da eta geroz eta gehiago dago, baina txikiagoa da...", dio Aztiko ikerlari Xabier Irigoienek, EITB Datak tenperaturaren gorakadaz egin... [+]
Hirian milioi bat pertsona inguru bizi da egun, eta ez dute nora jo. Pazienteekin eta lanean geratuko direla adierazi du Shifa ospitaleko zuzendariak, eta babesa eskatu dio nazioarteari. Bestalde, gauerdian, Global Summud Flotillako ontzi bati eraso egin dio drone batek... [+]
Guztiok entzun nahi dugu musika: asko, merke, euskaraz eta gaizki sentitu gabe. Baina Spotify utziko badugu Israelen konplize izateagatik, agian beste enpresa eta tresnen inguruan ere hausnartu beharko dugu. Edo gure morala kontratatzen ditugun zerbitzuen arabera neurtzen hasiko... [+]
Joan den astean jakinarazi zuten Basque Culinary Centerren GOe eraikina urriaren 20an inauguratuko dutela, eta horren harira, Kaleratzeak Stop plataformak idatzi bat helarazi du komunikabideetara. Bertan, gaitzetsi egin du Basque Culinary Centerreko eraikin berria 20 hilabetetan... [+]
Hamargarren urtemuga ospatuko du aurten Nafarroako Azoka Ekologikoak. Berrogei postuko azokaz gain mintzaldiak, tailerrak, kontzertuak eta erakusketak izanen dira
"Komunikazioan eta gai publikoetan" lagunduko dio enpresari. Lizitazioak manipulatzeagatik isundu izan dute konpainia, eta lotura zuzenak ditu EAJrekin.
Jaizkibel konpainia berdinzaleak Herriko Etxearen eta epaileen deliberoak bete ditu, ez haatik HAOSEk, alarde baztertzailearen antolatzaileek. «Estrategia aldaketa bat» eskatu dio Jaizkibelek auzapezari; ezkerreko ordezkariek «Alardea antolatzeko».
Pedro Sánchez Espainiako presidenteak adierazi du, legez arma-blokeoa ezarrita, presioa eragin nahi dutela Benjamin Netanyahurengan. Sánchezek deitoratu du nazioarteko komunitatearen zati baten “indiferentzia” eta Israelgo Gobernuarenganako... [+]
Astelehen arratsaldean konfiantza mozioa galdu du Frantziako lehen ministro François Bayrouk. Konfiantza mozioa eskatu zuen, datozen lau urteetarako austeritate usaina zuten aurrekontu batzuk aurkeztu eta bere aurkako zentsura mozioa iragarri zuenean eskuin muturrak. Aurrez... [+]
Peronismo klasikoak Buenos Aires probintziako hauteskunde legegileetan botoen %47,2 lortu du. Javier Mileiren La Libertad Avanza hautagaitza 13 puntura geratu da (%33,7). Emaitza esanguratsua da bozka emateko eskubidea duten argentinarren %38 Buenos Aires probintzian biltzen... [+]