Zergatik hil zuten Martina Iglesias?

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Saturrarango presondegiaz makina bat ikerketa eta film egin dira. Zer du berezia honek? Emakume konkretu batengan jarri dute fokua egileek: Martina Iglesias Molinero (1908-1940). Ciudad Rodrigotik ekarri zuten Mutrikura, hilabeteko Margarita alaba besoetan. Honek jarri dio ahotsa presondegian ustez gaixotuta hildako amari.  

Margaritak kontatzen du nola amak sufritutakoaz kasik ezer ez jakitetik hasi den mataza askatzen. Historialariek zantzuak dituzte esateko egiaz Saturraranen fusilatu zituzten lau emakumeetako bat izan zela Martina. “Zergatik kendu zidaten ama?”, Margaritaren itaunak indarra hartzen du filmak aurrera egin ahala, historia pertsonaletik abiatuta oroimena eta justizia eskatzea posible dela erakutsiz. Lana ikusgai dago ARGIAren multimedia kanalean.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.