Jakoba Errekondo @bizibaratzea
2016ko uztailaren 03a
Ezkai limoiusaina (Thymus x citriodorus), edozein landare saltegitan aurkitzeko moduko euli uxatzaile bikaina.
Ezkai limoiusaina (Thymus x citriodorus), edozein landare saltegitan aurkitzeko moduko euli uxatzaile bikaina.Argazkia: Andrey Korzun-CC BY SA

Euli izugarria edo euli uxagarria da euliskea. Soroetan txori izugarriak edo txorimaloak bezala, etxe inguruan euliskea jartzeko sasoia etorri da. Aurten, gainera, udaberria freskotik doa, eta, beroak gorri-belzteko sasoia etortzen denean, orduan izango da isilduko ez den euli-burrundara, sekulakoa.

Badator euli, eltxo, liztor, eulitzar, euli beltz, ezpara, euli alfer, eulitxa, euli berde, eulimando, eulihandi eta haragi euli samalda. Geure haragietara heldu eta txista egin eta azkura lehenik eta pikorta gorri gogaikarria gero nahi ez badugu, aurrea hartu. Guregandik uxatu nahi baditugu usainekin jokatzea da gakoa. Usainez jantzitako landareek babesa eraikitzen dute esentzia bizi horiekin. Euli eta abar, fuera! Gustuko ez dituzten usainek gotortzen gaituzte; sudurretik jotzen ikasi beharrean gaude.

Zitroin edo limoi usaina lehena. Landareetan ugari samarra; etxeratzeko errazak direnak, edozein landare saltegitan aurkituko dituzunak: limoi-belarra (Cymbopogon citratus), luisa-belarra (Aloysia citrodora), ezkai limoiusaina (Thymus x citriodorus), garraixka (Melissa officinalis) eta albahaka limoiusaina (Ocimum x citriodorum). Limoi tankerako usaina du Artemisia abrotanum-ek ere. Hori asentsio-belarraren lehengusua da, Artemisia absinthium. Azken horrek limoitik oso urrun dagoen usaina hedatzen du, baina intsektuak izutzeko ere erreminta ederra da.

Aliazeo jendea (Allium sp.), tipulatarrak eta baratxuria ere usainez ondo hornitutakoak dira, eta intsektu jende gehienarentzat kiratsa dutenez, uxa-uxa! Antzeko lana egiten dute menda sendikoek (Mentha sp.); familia ugaria osatzen dute, eta denek dute usain sarkorra, guretzat gozoak direnak usain keruak dira eulientzat.

Nikotina txarra dela ere badakite euliek, inork eskolan erakutsi beharrik gabe. Loretarako, apaingarri erabiltzen den tabako-belarra (Nicotiana sp.) ez dute ikusi ere egin nahi. Antzera jokatzen duten izpilikuarekin (Lavandula angustifolia), lantanarekin (Lantana camara) eta usaineko geranioekin (Pelargonium roseum, Pelargonium graveolens...)

Gu usainez jantzi, ingurua lorez eta hostoz dotoretu eta euli jendilajea uxatu, a zer pagotxa!

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Bestelakoak

Bestelakoak kanaletik interesatuko zaizu...
2018-09-16 | Jakoba Errekondo
Sagardoaren emakumeak

Fruituak bildu eta dolarerako bidean jartzeko sasoia da. Udarea (Pyrus communis), sagarra (Malus x domestica), mahatsa (Vitis vinifera)... Bide motz eta azkarra dirudi baina makina bat itzulinguru eta hauen saihesbide landu behar dira fruitua muztio eta muztioa edari alkoholdun bihurtu arte.

Nire ustez, fruitu eta haziekin edari alkoholdunak egitearen arrazoi nagusiak bi izan dira. Batetik, uztak kontserbatzeko era bat da: alkohola iraunarazle edo kontserbatzaile denez, fruitu asko zenean... [+]


2018-07-22 | Jakoba Errekondo
Alde guztietatik jatea

Euskal Herrian nekazaritza etengabeko kolonizazioaren historia da. Toki guztietan bezala. Lehen lantzen ez zen lurra lugorritu; lehen ereiten ez zen uzta erein; lehen jaten ez zena gozatu. Dena beste nonbaitetik ekarria. Historia horietako asko idatzi dituzte nonahi laboreek; baita geurean ere.

Milaka urte dira laboreak ekarri zituztela-genituela. Beraiei txirikordatutako makina bat istorio izango da bazterretan, ez alferrik jendarte eredu baten oinarrizko elikaduraren ardatzetako bat dira,... [+]


2018-04-22 | Jakoba Errekondo
Kurka-kurka

Laboreekin egiten diren ardoetara itzuliz, ezker-aihena (Humulus lupulus) kontserbatzaile eta dasta mikatzaren eransle dute. Laboreak eta ezker-aihena uztartzeak makina bat zurrustada gozo sortua du, kurka-kurka, batik bat garagardoaren herrialdeetan. Lagun batek azaldu berri dizkit Belgikan egiten den Lambic gari-garagardoaren istorioxkak, eta arreta piztu dit.

Gari arrunta (Triticum aestivum) eta garagarra (Hordeum vulgare), bi labore horiekin egiten den ardo ezagunenetakoa da Lambic... [+]


2018-04-15 | Jakoba Errekondo
Ezker-aihena

Gure etxean ezker-aihena izenarekin ezagutu genuen (Humulus lupulus). Izan ere, makina bat ezker-aihen landu da gure herriko errioaren erriberatan, garagardogintza hedatu zenarekin batera. Otsaihena, zerbeza-lorea, zerbeza-landarea, bier-belarra eta ezker-belarra ere deitzen zaiola ikasi dugu. Orain jende gehienak lupulua deitzen dio. Ez dakit lehendabizikoz nork deituko zuen lupulu; idatziz, behintzat, hiztegi eta izendegi modernoetan jasoa ikusi dut, zaharrenak 1984ko UZEIren Biologia 1... [+]


2018-04-01
Usainez usain

Udaberriak ekarri dit gaia sudurraren aurrera. New Yorkeko ikerketa gune desberdinetan lan egiten zuten C. Bushdid, M. O. Magnasco, L.B. Vosshall eta A. Keller zientzialariek 2014ko martxoan “Science Magazine” sonatuan argitaratu zuten artikulu batek zalaparta polita sortu zuen. Izenburuak dena dio: “Pertsonok bilioi bat usain baino gehiago bereizteko gai gara”. Zehazki, usaina esan beharrean, “Olfactory stimuli” diote ingelesez, hau da: usaimen... [+]


2018-01-14 | Jakoba Errekondo
M÷et & Chandon sagardoa

Urte arteko egun xelebreak amaitu dira, lurretik sortutakoetatik jan eta edan batean osatzen diren egunak. Hobebeharrez, onenetik onenera janedan ere. Ustez. Kaba eta xanpain botila astunak erraz dantzatzen dira. Gaur egun askotarikoak badira ere eskuera, lehen beste upeleko sagardoa zen. Xanpain aukera urria zenean aparteko sona zuen “Champagne” sormarkako Möet & Chandon izenekoak.

Bernardo Aurkia Lizarribar Leaburun jaiotakoa berroigeitaka urtetan aritu zen Saran... [+]


2017-05-28 | Jakoba Errekondo
Izotza egurrean

Egin du izotzak berea: azioa, txarkeria. Aspaldian ikusi gabeko izotz zuri galantak izan ditugu apirilaren bukaeran. Sator-lana baina agerian, inongo lotsarik gabe: azerikeria. Ikaragarria bota du Euskal Herriaren hegoaldean.


2017-05-21 | Jakoba Errekondo
Mila eta bat gehiago

Mila gau eta bat gehiago ipuin sortaren antzera, azken 22 urteetako mila artikulu eta bat gehiago hauen kontakizuna aitaren batean igaro zait. Txoko honetan Gerezi sasoi aparta izenburua zuen lehen artikulu xinple hura idatzi zuen umemoko hari, Persiako ipuin sorta horretako Nur al-Din gaztearen tankera hartzen diot, gaurko begiekin.


2017-05-07 | Jakoba Errekondo
Ipurtargiak etxera

Maiatz ederrari ekin diogu. Konturatzerako bero sapa azaleratzen diguten urteko egun luzeenetan gara. Urteko gau motzenak izango dira orduan, baina ikuskizun paregabea eskaintzen dutenak. Ez naiz ari jai txolinenei adarrak ipintzen dizkieten su-festa zalapartatsuez. Isilagoak dira ipurtargiak.


2017-04-30 | Jakoba Errekondo
Izerdiari izerdiarekin

Uhaga edo ponpa izugarriak dira landareak. Zuhaitz handiak, zer esanik ez. Metro eta erdiko gerribuelta duen pago (Fagus sylvatica) batek egunero 400 litro ur behar ditu metabolismoari eusteko. 400 litro ur aurkitu behar ditu non edo han; sustraije ikaragarria garatzen du ur hori aurkitzeko eta enborrera ekartzeko. 400 litro ur horiek hostoetara ponpatu behar ditu ondoren. A ze makinatzarra!


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude