“Barakaldokoa naiz eta EHUtik Logroñoko Magisteritzara joan behar izan dut” erreportajea (jatorrizkoa gaztelaniaz) kaleratu dute El Correo egunkarian eta zeresana eman du. EHUn Irakaskuntza gaztelaniaz ikasten duten hainbat ikasle kexu dira artikuluan, euskarazko B2 maila ziurtatu behar dutelako EHUn ikasteko. Leioako campuseko ikasleek umoretsu erantzun dute:
Barakaldokoa naiz eta
daukat paro obrero,
horregatikan Logroñora
noa ni egunero.
Euskaraz tutik ez eta
gogorikan zero
Correoi elkarrizketa
eman diot gero.
Ahoa bero-bero
hego haizeak ero
Espainian bezero
ez gutxio espero
eta irakasle ni
Salamancan edo.