Iruñeko euskalgintza “pozarren”, haur eskoletan euskarazko eskaintza handitzeko erabakiarekin

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko otsailaren 21an

Iruñeko euskalgintzak pozarren hartu du Udalak 2016-2017 ikasturtean 0-3 zikloko haur eskoletako euskarazko eskaintza handitzeko hartu duen erabakia. Horrela jakinarazi dute Sagrario Aleman eta Asier Biurrunek Iruñeko Euskalgintzaren izenean. Hogei urtez Iruñeko 17 haur eskoletatik bitan baino ez da euskaraz hezteko aukera eman eta hurrengo ikasturtean eskaintza hori beste bi auzotara hedatuko da: Donibane haur eskolara eta Arrosadiako Printzearen Harresi haur eskolara. “Berri ona da hori”, adierazi dute Iruñeko Euskalgintzaren eledunek.

“Urte luzez euskaraz bizi nahi duten herritarrak baztertuak izan dira eta haien hizkuntza-eskubideak urratuak”, gaineratu du Sagrario Alemanek. “Urte hauetan guztietan ehunka gurasok ezin izan dituzte euren haurrak euskaraz hezi 0-3 urteko zikloan eta aukera izan duten apurrek beren burua hautatu beharrean ikusi dute: beren seme-alaba auzoko haur eskolan utzi (gertu, eroso…) euskaraz hezteari uko eginez edo egunero Txantreara joan-etorrian ibili haurra euskaraz hezi ahal izateko”. Alemanek gaineratu du, “urte hauetan guztietan etengabea izan da Iruñeko auzo guztietan euskarazko haur eskolak izatearen eskaera”.

Bestalde, Joseba Asiron Iruñeko alkateak gogoratu du 1983an, haurreskolak Iruñean ireki zirenean, zortzi ikastetxetik bi zirela euskaraz. Egun, proportzioa 14tik bikoa da “eta bitik laura igarotzea UPN-PSNren iritziz euskara inposatzea da”, kritikatu du.


Azkenak
Haritu: "Familia batzuek sei hilabete daramatzate hotel batean"

Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk Iruñeko Udalak etxegabeentzat eskaintzen dituen baliabideak kritikatu dituzte: "Ogi apurrak dira", adierazi du Martin Zamarbide Harituko kideak. Behin behineko zenbait "aukera" ematen... [+]


Errendimendu akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak Ipar Euskal Herrian

Ongi doazen ikasleak talde batean, zailtasunak dituztenak, bestean; maila akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak datozen ikasturtean, Frantziako Estatuan. Ikasleak sozialki eta akademikoki sailkatu eta bereiztea, desoreka areagotzea eta egoera okerragoan daudenak... [+]


Analisia
Araba: Zer isla elektoral izango du aldaketak?

Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, EAJren eta EH Bilduren arteko lehia nabarmentzen ari da, Araba erabakigarria izan daitekeen herrialde bihurtuta. Dinamika hori ulertzeko, azken hamarkadan Araban izandako hauteskunde-bilakaera aztertu behar da. Hiru aldi... [+]


2024-04-16 | ARGIA
Ia 15.000 erabiltzaile ditu Puntueus domeinuak, sortu zenetik hamar urtera

Puntueus domeinuak hamarkada bete du apirilaren 15ean, eta EITBren Bilboko egoitzan ospatu du Puntueus fundazioak. Gaur arte lortutakoa goraipatu dute, eta 2024 urterako kanpaina berria iragarri.


Eguneraketa berriak daude