Gizarte hau eta sistema hau aldatu

Espainiako Estatuko 20 pertsona aberatsenen ondarea 115.100 milioi eurokoa zen 2015ean. Dirudun talde horrek Estatuko %30 behartsuenak duen adinako aberastasuna dauka pilatuta, Oxfam elkarteak egindako ikerketa baten arabera. Espainiako Estatuko biztanleen %30a, 13,4 milioi pertsona, pobrezia eta gizarte bazterketa arriskuan dago. Baina desoreka ez da Espainiako gaitza soilik. 62 pertsona aberatsenek 3.600 milioi lagunen aberastasun bera dute munduan, biztanleriaren erdiak adina, alegia.

Bien bitartean, zerga politikek handienei mesede egiten jarraitzen dute. Ikerketa beraren arabera, bildutako 10 eurotik 9 langileen nominatik dator. Euroa baino gutxiago baino ez da biltzen kapitalen errendimendutik. Aldi berean, paradisu fiskaletan egindako inbertsioak gorantz doaz. Munduko hamar enpresa handienetatik bederatzik toki horietan dituzte beren diruak sartuta: zazpi bilioi euro ezkutatzen dituzte bertan. Espainiako Estatuaren kasuan, paradisu fiskaletan inbertituriko kapitala %2.000 igo da azken urteetan.

Egoera horren arduradun diren eta gobernuen politikak baldintzatzen dituzten asko Davosen bildu ziren joan den astean. Luxuaren eta elurraren erdian eztabaidatu dute. Ez ordea sistema kapitalista aldatzeko, makillatzeko baizik, euren politikek eta sistema neoliberalak ekarriko dituzten desoreka handiagoek eta langabeziak sorturiko ezegonkortasuna saihestearren. Gizarte hau eta sistema hau aldatzeko, elkartasunaz gain, gehiengoaren zerbitzura dauden gobernuak behar dira, politika ekonomiko eta sozial antikapitalistak bultzako dituzten ordezkariak. Has daitezke, adibidez, paradisu fiskalak ezabatzen eta horiek erabiltzen dituztenak pertsegitzen.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude