Musikaz harago, Nina Simone (AEB, 1933 – 2003, Frantzia) abeslari eta piano jotzailea ezagutzeko aukera eskaintzen duen dokumentala da The Amazing Nina Simone (2015). Jeff L. Lieberman (New York, 1947) zinemagile estatubatuarrak zuzendutako lana da.
Liebermanen honako pieza, musikariaren gaineko lan biografikoa da. Eunice Kathleen Waymon-ek (jatorrizko izena) sortutako musikari eta osatutako kantuen hitzei azalpena eransten dien ikus-entzunezkoa, alegia. AEBetako arrazakeria eta esklabotza salatzeko, eskubide zibilak aldarrikatzeko, bai eta barruan zeramatzan mamu pertsonalak uxatzeko, musika erabili zuen emakume indartsua eta aldi berean hauskorra izan zen Simone. Lan honek errepaso zintzoa egiten dio haren bizitzari, inguruan izan zituen hainbat lagun eta senideren adierazpenen bitartez, pertsonaiaren hastapenetatik beheraldi pertsonaleraino.
Nork ez ditu ezagutzen haren My Baby Just Cares for Me, I Put A Spell on You edo I Love You, Porgy kantuak? Ordea, gutxitan erreparatzen zaio kantuen sortze prozesuari eta berau bultzatzen duten faktoreei. Hau da, sortzailearen bizipen pertsonalei, haren egoera emozionalari edota ideologiari. Horregatik, halako dokumentalek aukera eskaintzen dute sartzeko pertsonaiaren barrenean eta ulertzeko sorkuntza horren jatorria, bai eta hark gordetako isiltasuna ere. Simonek txikitatik nahi izan zuen piano jotzaile klasikoa bilakatu eta musika erabili pairatutako arrazakeri ekintzak salatzeko. Dokumentalean dioenez, beltz koloreko azala izate hutsagatik ukatu egin zieten haren gurasoei alabaren errezitaldi batean lehenengo ilaran jesartzeko aukera. Areago, pasarte horrek betiko markatuko zuen Simoneren nortasun konplikatua.
Industria munduan ezagunak ziren haren etengabeko umore aldaketak eta jende askok aitortu zuen hari izandako beldurra: “She is a bit moody”. Bere anaia Sam Waymon-ek azaltzen duenez, askotariko nortasunak biltzen zituen emakumea izan zen. Musikariaren neskalagun izandako Marie-Christine Dunham Pratt-ek, bestetik, dio ez zegoela pertsonarik munduan denbora luzez haren aldamenean iraungo zukeenik: “Energia gehiegi zuen Ninak”. Simonek bere burua akatsez betea aurkezten zuen eta erantsi bere erronka nagusia zela jainkoak emandako talentu berezi hori maneiatzea. Beharbada, etsai bilakatu zitzaion doaia.
Ezkondu eta alaba bat izateak ez zion ustezko zoriontasuna ekarri. Askotan publikoki adierazi zuen zoriontsuago izan zitekeela eta gertukoekin mintzatu bere buruaz beste egiteaz. Zoritxarrez, itxurazko izaera indartsu horren azpian hauskortasunak agindu eta gaixotasun mentala garatu zuen azken urteetan.
Dokumentalak erritmo aldetik une ahulak baditu ere, Simoneren zoritxarreko bizipenek harrapatuta, gozagarria da artistaren nortasun guztietara hurbiltzea.
Dock of the Bay Donostiako Musika Dokumentalen Nazioarteko Jaialdiaren 9. edizioan (urtarrilaren 9tik 16ra) ikusia.
Hernaniko San Joan jaietan magrebtarren kontrako eraso gehiagoren berri eman dute Hernaniko Txosna Batzordeak eta Amher SOS Arrazakeriak. Salatu dute herrian asteak daramatzatela "jarrera, gezur eta ekintza antolatu arrazistak" bizitzen, eta ohartarazi dute: "Hau... [+]
Donostia, 1960. Fermin Leizaola 16 urteko gazteak San Telmo Museoan zegoen Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkaritzara jo zuen, bertako Espeleologia Sailean aritzeko prest.
Ez zen San Telmora egiten zuen lehen bisita izan; 1975eko ekainean Zeruko Argia-rekin... [+]
Maribi Ugarteburuk, EHNE Bizkaiaren enkarguz, herrialdeko hamar emakume baserritarren bizi historiak batu ditu Erein, Borrokatu, Bizi liburuan. Azken mende erdian Hego Euskal Herrian nekazaritzan eta abeltzaintzan izandako gertaerak bizi izan dituzten emakumeak dira protagonista.
Zuzendaritzak aurkeztutako Enplegu-erregulazioko espedientea (EEE) atzera bota eta "irtenbide bat bilatzeko negoziaketak hasteko helburuz", Agurain eta Legasako ArcelorMittal enpresako langileek greba mugagabeari ekingo diote.
Argitaratutako oharrean, EHGAM Euskal Herriko Sexu Askapen Mugimenduak ohartarazi du "faxismoa eta ideia faxistak" zabaltzen ari direla mundu mailan, eta "erresistitzeko prest" daudela: "Beldurra baino askoz handiagoa da sentitzen dugun amorrua".
María del Cielo Galindo Puyalek EHUn Master Amaierako Lana aurkeztu du ostegunean, ekainaren 26an. Galindok kitxuaz hitz egin du epaimahaiaren aurrean, Boliviako emakume indigena meatzarien parte-hartze politikoaz. Lana kitxuaz eta gaztelaniaz idatzi du, eta bere anaiak... [+]
Beethovenen 'Missa Solemnis'
Aurrez, Plentziak, Alkizak eta Gernikak euskal errepublikaren parte izatea erabaki zuten. Baztanekin, dagoeneko Euskal Herriko lau herriek hartu dute erabakia.
Artxibo biluzia
Nor: Intza Alkain eta Javi Barandiaran (Metrokoadroka).
Non: Lemoako Kotxepin aretoan.
Noiz: ekainaren 2an.
-------------------------------------------------------
Lemoan independentzia eguna ospatzen ari dira. Kotxepin kultur etxearen alboan,... [+]
Duela urtebetetik duen aldi baterako harrera proiektua eten diote familia bati, eta bestea joan den astean etxegabetu zuten, inolako jakinarazpenik jaso gabe. Auzoan Bizi etxebizitza sareak agerraldia egin du ostegunean Txagoko Komunitate Sarearekin eta Federico Baraibar... [+]
Bretainiako adierazpide musikal zein literarioen sustatzaile eta banatzaile nagusia izan da Breizh kooperatiba. Ia zazpi hamarkadetako ibilbidean ehunka egile bretainiarren lanak editatu eta ekoitzi ditu, horietako hainbat bretoieraz.
Maider Behotegi Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) lehendakariak inbertsio handitze guztiak berri onak direla adierazi zuen iaz. Hala ere, erakunde bakoitzak gutxienez 300.000 euro gehiago ipintzea "beharrezkoa" dela nabarmendu zuen, helburua 2050ean hiztun kopurua... [+]
Tramite burokratikoetan murgilduta dago Ed Rojas. Kolonbian jaio eta bizi, 2022an Ikasketa Feministak eta Generokoak Masterra egin zuen EHUn. Baina titulua amaitu eta hiru urtera, ez du lortu bere izenean jasotzea. Arrazoia? 2022an ez-bitar markagailua jarri zuen bere... [+]
2009tik 2023ra izandako iktus intzidentziak jaso ditu Nafarroako Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutuak. Iktusa izan duten nafarren %84k arrisku faktoreren bat zuen.
1978ko sanferminetan gertatutako Poliziaren kargak argitzea, horiei buruzko dokumentuak desklasifikatzea eta gertakarietan hildako German Rodriguez biktima gisa aitortzea eskatzen diote Espainiako Gobernuari Kongresuak onarturiko dokumentuaren bidez.