Plaza irabazteko jarrera


2016ko urtarrilaren 17an

Izaten da, tartean-tartean, kontzerturen bat entzuleari euforia puntu bat uzten diona amaitutakoan; gustura egon dela adierazi behar larri bat. Halakoxea izan zen abenduaren 22an Parral tabernan Amorantek eman zuena.

Tronpeta esku batean, zintzarria bestean sartu zen tabernara, entzuleria geunden lekua gurutzatu eta eskaileretan gora, taula gainera igotzeko. Hasieratik harritu nahi gintuen entzuleok, hasieratik erakarri, bildu. Segidan, Amoranteren kontzertuetan ohikoa den moduan, bertsolari batek (Manex Agirrek, Gasteizerako) propio idatzitako bertso bat kantatu zuen, doinu berriz. Hasteko; zetorrenaren aperitif modura.

Bakarka, soinu tresna mordoxka eta efektu pedalak lagun, kantu sorta ederra plazaratu zuen, Amorante izenpean, Iban Urizarrek. Proiektu berria aurkeztu zigun, aurrekoak baino pertsonalagoa, besteak beste, Cafe Teatro, Andrakan, Joseba Irazoki eta Lagunak taldeetan aritua denak. Herri musika egiten duela dio, eta herri musikak dituela oinarri. Eta nork ez du herri musika egiten? Punka edo Hip Hopa egiten duenak ere hala egiten du, ezta? Amoranteren proposamena ez ohiko egiten duena, ordea, herri musika anglosaxoiari baino, beste jatorri batzuetakoei heltzea da. Modu melismatikoan kantatzen du asko, silaba bat nota bakar batez baino gehiagoz luzatuta, flamenko cantaoreek, besteak beste, egiten duten moduan. Berak argi uzten du, ordea, ez duela flamenkorik egiten, beste hainbat iturritatik ere edaten duela: dantza giroan jarri gintuen Iparragirreren Zugana Manuela Raï kutsuko kantu bihurri bihurtuta, esaterako.

Ez da gauza bera liburu-denda batean kantatzea, areto txiki batean, edo taberna batean; ez da gauza bera astearte batez edo ostiral batez aritzea. Eta ondo daki hori Ibanek, horren jakitun, Parralera, astearte buruzuri batera egokitu baitzituen kantuok, izan, aipatu bezala, emanaldirako propio enkargatutako hitzekin, izan kantuak momentuan moldatuta, izan kantu arteko azalpenen bitartez. Nola esan: herri musikarien estiloan, plaza askotan aritu denaren patxadaz, plaza irabazi egin behar denaren konbentzimenduarekin; kontserbatorioetako jarreretatik urrun.

Aitortuko dizuet, ez naizela akordatzen kontzertuak zenbat iraun zuen: ordubete? Ordu erdi? Amaitzeko ordua iritsi aurretik, jendeak ozen eskatuta, pare bat bis jo behar izan zituela akordatzen naiz. Seinale ona.

Belauniko, Indiako Harmoniuma lagun, Otoi kantuarekin agurtu gintuen Parraleko eskailera goialdetik, entzuleon gozamenerako. Zutitu eta saltzeko diskorik ez zuela esan zuenean, kexu zen jendea! Datozen hilabeteotan kaleratuko duen lanaren promesarekin leundu gintuen. Bitartean, Garoa liburu-dendan grabatutako paperezko kontzertuarekin konformatu behar; edota beste emanaldi batean Amorantek zer dakarren ikustera joanda.

Amoranteren kontzertua

Gasteizko Parral taberna, abenduak22.
Disko aurkezpena: otsailaren 19an, 19:30ean, Donostiako Garoa liburu-dendan.
Denda horretan bertan eskaini zuen emanaldia ikusgai duzu hemen:


ASTEKARIA
2016ko urtarrilaren 17a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Azkenak
Iaz gehien mailegatu zen euskarazko liburua, Nerea Ibarzabalen 'Bar Gloria'

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako liburutegietan 2,7 milioi mailegu egin ziren 2023an, 2018an baino 100.000 inguru gehiago.


2024-04-23 | Euskal Irratiak
Indarrak biltzeko eguna antolatu du Erdiz Bizirik-ek Elizondon

Erdizko meategiaren kontrako plataforma herritarrak aldarrikapen eta besta eguna antolatu du joan den larunbatean Elizondon. Heldu diren asteetan epaiketa ukanen dute Magnesitas Navarra enpresaren kontra. Hain zuzen, auziak eraginen dituen gastuei buru egiteko sustengu... [+]


2024-04-23 | ARGIA
Instagram da EAEko gazteen sare sozial gustukoena

TikTok eta BeReal dira azken urteotan gehien hazi diren sare sozialak. Gazteen artean, %40ak esan du euskara ere erabiltzen duela. Gaztelania 97,9ak erabiltzen du, eta ingelesa %62,4ak. Datuok Gazteen Euskal Behatokiak egindako Gazteak eta sare sozialak. Euskadiko gazteen... [+]


Oskar Zapata (Topagunea)
"Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu"

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


2024-04-23 | Gedar
Berriz lortu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurren hustea geratzea

Apirilaren 18rako zegoen ezarrita desalojoa, eta lurrak defendatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat pertsona. Ertzaintza, baina, ez zen joan, eta auzitegiek jakinarazi dute atzeratu egin dutela huste saiakera. Desalojoa gelditzea lortzen duten bigarren aldia da.


Eguneraketa berriak daude