Sasoi ederrean... hil eta gero

Gunnan Menander / Lund University
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Argazkikoa Peder Winstrup-en (1605-1679) momia da. Lundeko (Suedia) apezpikuak orotariko gaitzak izan zituela adierazten du gorpuzkiak: gaixotasun kardiobaskularrak, behazun-harriak, Forestier-Rotés-en gaixotasuna, hezueria, txantxarra eta, ziurrenik, tuberkulosia. Kontua da haren gorpua ez zutela baltsamatu, modu naturalean kontserbatu dela hain egoera onean. Lundeko Unibertsitateko Historia Museoko zuzendari Per Karstenen arabera, bost arrazoik eragin zuten hori: aire lehorrean naturalki momifikatu zela; neguan hil zela; bi urtez ohean egoteak giharren zati handi bat galtzea eragin ziola; gorpuarekin ehortzitako landare usaintsuek intsektuetatik babestu zutela; eta kriptako hezetasuna eta tenperatura konstanteak izan direla. 


Azkenak
Eguneraketa berriak daude